127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-S-258

Promociones y Construcciones Grupo Gaceo, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Promociones y Construcciones Grupo Gaceo, S.L.

Xedea: hotel eta gasolindegi bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Elortz ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Elo (Nafarroa).

Gasolindegiko eta hoteleko ur sanitarioen bolumena 10.825 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez tratatuko dira. Erregai hornidurarako plataformako garbiketa uren eta euri uren isurketak 200 m³-ko bolumena du urtean, eta iragazki koaleszentea duen hidrokarburo-bereizgailu batean tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 16an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1209131