127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-44/2009-RC-978

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak erabakita, 2012ko maiatzaren 11n, ofizioz abiarazi da eskubideak amaitzeko espedientea, ur aprobetxamendu bat, Ramón Lasantasi aginduz emandakoa, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Urak Alhama ibaitik hartzen dira, Cintruénigoko udal mugapean (Nafarroa), industrian erabiltzeko. Aprobetxamenduen Liburuan 26747 zenbakiarekin inskribatua dago, eta Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 163. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz eman zaio amaiera.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da eskubidearen titularrari jakinarazteko, zuzenean jakinarazi ezin izan zaiolako edo helbiderik ezagutzen ez zaiolako, eta halaber jende orok jakin dezan. Eskubidearen amaierak edota aprobetxamendurako obra eta instalazioen aztarnek kalte egiten dietela uste dutenek, eskubidearen titularrak barne, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioan, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 25ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1209122