127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-O-441

Enrique García Mortalenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Enrique García Mortalena.

Xedea: lanabesetarako etxola eraikitzea.

Ibilgua: izenik gabeko erreka.

Alderdia: Uxueko bide zaharra.

Udalerria: San Martin Unx (Nafarroa).

Baimena eskatu du etxola bat eraikitzeko, 15 m²-ko azalerakoa, 3. poligonoko 536. lurzatian, izenik gabeko erreka baten ezkerraldean, ibilgutik 50 bat metrora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 4an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1208991