127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-O-427

Gorka Flores Uncillak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gorka Flores Uncilla.

Xedea: simaurtegia.

Ibilgua: Leziza erreka.

Alderdia: Itsaia.

Udalerria: Arbizu (Nafarroa).

Baimena eskatu du hormigoizko simaurtegi bat egiteko, 912 m²-ko azalerakoa, 1. poligonoko 197. lurzatian, Leziza errekaren ezkerraldean, ibilgutik 35 metrora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko ekainaren 4an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1208988