127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Alkatetzaren eskuordetzea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

Lehenik: alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, hau da, 2012ko ekainaren 10etik ekainaren 18ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako bigarren alkateorde Juan Javier Remirez Lizuain esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrenik: dekretu honen berri Udalaren Osoko Bilkurari ematea, lehenbiziko bilkuran. Orobat interesdunari, pertsonalki. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, sinatzen den egunean ondorioak izanen dituen arren.

Santsolen, 2012ko ekainaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1208577