125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea

Andosillako Udalak, 2012ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea jabari eta erabilera publikoko ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoa: 96,82 m², jabari publikoko bidea, hondar izaera duena, gibeleko fatxada eraikien artean, Ramón y Cajal karrikatik eta lurzoru urbanizagarriko ZA-12 eta ZA-14 exekuzio unitateetatik sarbidea dutenak. Ondareko ondasunaren kalifikazioa izanen du, azalera hori jabe mugakideei besterentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, kalifikazio juridikoko aldaketaren espedientea jendaurrean egon da hilabete batean Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita.

Jendaurreko epea erreklamaziorik edo oharrik jarri gabe iragan da. Hortaz, hasiera bateko onespenaren erabakian ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da higiezinaren kalifikazio juridikoko aldaketa, hori besterentzeko.

Andosillan, 2012ko ekainaren 7an.-Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1208730