125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

41/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 37/2012 Ebazpeneko akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horietako 2 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emandako ekainaren 4ko 37/2012 Ebazpenaren bidez (2012ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietako 2 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin.

Lanpostu baten zenbakia gaizki dagoela atzeman denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da hori zuzentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez (otsailaren 8eko 8/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua) esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren zuzendari kudeatzaileak ekainaren 4an emandako 37/2012 Ebazpeneko 1. oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea, ondoren azaltzen den bezala:

Honako hau dioen tokian:

"Nafarroako Larrialdietako Agentziari atxikitako koordinazioko operadore laguntzaile izateko eta Iruñean aritzeko 6 lanpostu huts, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia iragarri da. Plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituzte: 4151, 4156, 8721 eta 8360, funtzionarioen araubidekoek, eta 8360 eta 8361 lan araubideko lanaldi partzialekoek."

Honela behar du:

"Nafarroako Larrialdietako Agentziari atxikitako koordinazioko operadore laguntzaile izateko eta Iruñean aritzeko 6 lanpostu huts, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia iragarri da. Plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituzte: 4145, 4151, 4156 eta 8721, funtzionarioen araubidekoek, eta 8360 eta 8361 lan araubideko lanaldi partzialekoek."

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1209588