125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 211/2012 prozedura

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 211/2012 prozedura bideratzen ari da, José María Urbiola Iturburu jaunak eskaturik, finka honen gainean geldiarazita zegoen segidako traktua berriro hasteko:

"Hiri finka: Oteitzan kokatutako etxea, Santa Bárbara kaleko 20an. Patio bat dauka aurrealdean, eta gainera, bi eskorta, bata estalia eta bestea estali gabea. Horrek guztiak 208 m²-ko finka osatzen du. Honako muga hauek ditu: aurrealdean, kalea; eskuinaldean, Ismael Aramendiaren, Restituta Goicoechearen eta Agustin Garcíaren lastategiak; ezkerraldean, Isidoro Echávarriren eta Rosa Martínezen lastategia; eta, atzealdean, belena.

Katastroko erreferentzia: Oteitzako katastroaren arabera, 1., 2., 3. eta 4. hiri unitateak, 1. hiri azpiunitatea, 2. poligonoko 43. lurzatia".

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2012ko apirilaren 24an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1208169