125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 19/2011 kasazio-errekurtso arrunta

Aditzera ematen da goian aipatu prozedura bideratzen ari dela sala honetan; Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Ataleko 241/2008 apelazio-errekurtsotik heldu da, Tafallako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian bideratutako 367/2007 judizio arrunteko autoen ondorioz. Errekurtsogile demandatuak "Barranco de Agua Salada" 6207 Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea eta beste batzuk dira, eta alderdi errekurritu demandatzailea Riegos de Navarra, S.A. Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A. jarri da azken horren ordez. Apelazio-errekurtsoaren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

"Deklaratzen dugu ez dela bidezkoa "Barranco de Agua Salada" 6207 Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatearen ordezkaritza prozesalak eta beste batzuek Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Atalaren 2011ko otsailaren 1eko Epaiaren aurka jarritako kasazio-errekurtsoa. Epai hori 241/2008 erroiluan hartu zen, eta partez baietsi zuen Tafallako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiaren 2008ko ekainaren 27ko Epaia (emandako mailegu baten ordaindu gabeko kantitateak erreklamatzeko prozeduraren barnean) eta errekurtsogileei ezarri zizkien errekurtsoak sortutako kostuak. Jarritako gordailuari dagokionez, galdu dela deklaratzen da. Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri. Aurkaratutako epaia irmoa dela deklaratzen da, eta behin epai honen ziurtagiria emanda, itzul bitez jatorrizko autoak eta apelazio erroilua jatorrizko auzitegiko atalera.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaia legeak ezarritako moduan jakinaraziko da).

Eta Marcelo Santafé Martónen jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 23an.-Idazkari judiziala, Isabel Torres Guitian.

Iragarkiaren kodea: J1208194