125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1634/2012 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Aranzazu Lugea Campos andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista lanetan (D.N.T.E.) aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 19ko 1078/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetika eta nutrizioko teknikari espezialista (DNTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2010eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an.

Abuztuaren 11ko 2004/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2010eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean.

Eta urriaren 6ko 2276/2010 Ebazpenaren bidez (2010ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, María Aranzazu Lugea Campos andrea izendatzeko proposamena argitaratu zen 2012ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean.

Deialdiaren 8 oinarrian eskatzen diren agiriak bere epean aurkezturik, eta ikusirik proposatutakoak beharkizunak betetzen dituela, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Aranzazu Lugea Campos andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Dietetika eta Nutrizioko teknikari espezialista lanetan (D.N.T.E.) aritzeko, eta plantilla organikoko 69650 lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitaleguneari atxikita.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

3. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2012ko ekainaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1209235