125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

55-2012 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa

55-2012 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, martxoaren 24ko 7/2001 Foru Legearen artikulu bakarreko laugarren idatz-zatiaren kontrakoa. Lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren testua aldatu zen, 109., 114., 115., 116. eta 117. artikuluei, lehen xedapen iragankorrari eta xedapen gehigarri bakarrari dagokienez.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, aurtengo maiatzaren 10eko autoaren bidez, Estatuko abokatuak, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz, sustatutako 55-2012 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoan honakoa erabaki du:

1. Bertan behera uztea martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen artikulu bakarreko laugarren idatz-zatian Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 109., 114. eta 116. artikuluei emandako idazkera berria, bai eta martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen xedapen gehigarri bakarra ere.

2. Martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen artikulu bakarreko laugarren idatz-zatian Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 115. eta 117. artikuluen gainean ezarritako etetea kentzea, bai eta martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen lehen xedapen iragankorraren gainean ezarritakoa ere. Etete hori konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa onartzean gauzatu zen eta 2012ko 27. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean.

Madrilen, 2012ko maiatzaren 10ean.-Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1208197