125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/2.º0467A TR/br. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Verkol, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 20028510.

Helbidea: Zalain auzoa, 42 - 31780 Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa 1.0100.

Udal mugapea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Eskuinaldean bide bat egitea proiektatu da, Bidasoa ibaiaren ibilguan ur-hartunea berrezartzeko lanak egiteko; xedea da Verkol lantegian erabiltzea ura, industriarako. Behin bidea eginda, ibaian kutxeta bat paratuko da; bertatik 250 mm-ko diametroko bi hodi aterako dira, hormigoizko lauza batez eta ibilgutik hartutako materialez estalirik, mantentze-lanetarako kutxeta bateraino; kutxeta hori ibilgutik kanpo egonen da, eta egun dagoen ponpatze kutxetarekin lotuko da. Lanak egiteko, beharrezkoa izanen da ura desbideratzea aldi batez, presa baten bitartez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko maiatzaren 23an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1207910