125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02988 TR/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: José Luis Ezcurdia Olasagarre.

I.F.Z. zenbakia: 33419846 H.

Helbidea: Errementaldegia baserria, zk.g., Arribe 31891 Araitz (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Araxes 1.0400.140.

Tokia: Arribeko Errementaldegia baserria.

Udalerria eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

José Luis Ezcurdia Olasagarrek baimena eskatu du eusteko harri-lubeta bat egiteko Araxes ibaiaren ezkerraldean, Arriben, Araizko udal mugapean (Nafarroa).

Eusteko harri-lubeta bat eraikitzea proiektatu da, 2 m-koa altueran eta 4:1-eko maldakoa (V: H), Araxes ibaiaren ezkerraldea babesteko. 1 m³ kareharrirekin eginen da, harkaitzaren gainean ezarrita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko maiatzaren 17an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1207546