125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02941 TR/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Urdazubiko Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3123900G.

Helbidea: San Salvador, 3, 31711 Urdazubi (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Otsondoko iturburua.

Eskatutako emaria: 7 l/s.

Tokia: Urdazubi (Nafarroa).

Udalerria eta probintzia: Urdazubi (Nafarroa).

Erabilera: udal hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura kutxeta baten bitartez hartuko da, Otsondoko iturburutik. Bertatik, PVCzko 110 mm-ko diametroko hodi bat erabiliz bideratuko da etendurako kutxeta bateraino, Arungo iturburuko ur ekarpenarekin bat egiteko. Hortik aurrera, ura 110 mm-ko eta 150 mm-ko hodi baten barna joanen da, tratamendu planta batetik pasatu eta banaketako kutxeta bateraino; kutxeta horretan bereiziko dira emariak, Leorlaz eta Dantxarineko auzoetako ur-hornidura egiteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urdazubiko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 8 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko maiatzaren 11n.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1207210