125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-OC-519

Rosa Ramona Munuce Beorleguik ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rosa Ramona Munuce Beorlegui.

Xedea: zuhaitzak moztea zura ustiatzeko; 0,5870 hektareatan eginen da, eta horietatik 0,4414 ur jabari publikoko aldean daude.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Alderdia: Iturbero. Poligonoa: 6. Lurzatia: 322 eta 327.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1207894