125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-33/ 2001-P-640

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak erabakita, 2012ko apirilaren 2an ofizioz abiarazi da lur azpiko ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, emateko ebazpenean aurreikusitako funtsezko baldintzak edo epeak ez direlako bete. Aprobetxamendu hori Jesús M.ª Ganuza Ciordia eta José Javier Echevarría Martínez jaunei eman zitzaien, Ebroko Ur Konfederazioaren 2006ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez. Ura Piedramillerako udal mugapean (Nafarroa), 1. poligonoko 44. lurzatian dagoen zundaketa batetik hartzen da, Ega ibaiaren eskuinaldean, eta 7,2821 ha ureztatzeko erabiltzen da, Legariako eta Piedramillerako (Nafarroa) udal mugapeetan. Aprobetxamendua Ur Erregistroko A atalean, 53. liburukian eta 42. orrian inskribatuta dago, eta amaitzea Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduari buruzko 163. artikuluarekin eta hurrengoekin bat egin da.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da eskubidearen titularrari jakinarazteko, zuzenean jakinarazi ezin izan zaiolako edo helbiderik ezagutzen ez zaiolako, eta halaber jende orok jakin dezan. Eskubidearen amaierak edota aprobetxamendurako obra eta instalazioen aztarnek kalte egiten dietela uste dutenek, eskubidearen titularrak barne, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioan, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1207823