125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-35/2007-RC-1509

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak erabakita, 2012ko martxoaren 16an ofizioz abiarazi da ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, eskatutakoa aurreikusitako epean ez betetzeagatik; aprobetxamendua Iturrioz errekakoa da, Artzibarko udal mugapean (Nafarroa); José Ángel Goñi jaunari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan 28515 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1207310