125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Lehergaien garraioa murriztea

Sanferminak direla eta, eta Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, hauxe

ERABAKI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 23.3. artikuluak emandako eskumenak baliatuz, eta ondokoetan xedatutakoarekin bat: Herritarren Segurtasunari buruzko 1/1992 Lege Organikoaren 1 eta 14. artikuluak, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren 39. artikulua, eta Lehergaien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuaren 2. artikulua (martxoaren 5eko 248/2010 Errege Dekretuak aldatu zuen erregelamendu hori).

Horrenbestez, eta segurtasun-arrazoiak direla medio, uztailaren 6tik 14ra bitartean murriztu eginen da Lehergaien zirkulazioa eta kontsumoa Sakanan eta Iruñerrian.

Salbuespenez, alde horietan egon litekeen obra garrantzitsuren batean nahitaezkoa izanez gero Lehergaien kontsumoa eta garraioa, horretarako baimena emanen da, eskaera egin ondoren. Lan horiek, dena dela, eguneko lehen orduetan egin behar dira.

Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, hilabeteko epean, Barneko ministroari zuzendua; horrela xedatu da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta).

Iruñean, 2012ko ekainaren 18an.-Gobernuaren ordezkaria, Carmen Alba Orduna.

Iragarkiaren kodea: E1209362