125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Gesterlar XXI S.L.ren estatutuen testu bategineko aldaketa. Hasierako onespena.

Larragako Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesterlar XXI S.L.ren estatutuen testu bategineko aldaketa (8, 16, 17 eta 18 artikuluak), legez ezarritako quoruma zuela.

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko maiatzaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesterlar XXI S.L.ren estatutuen testu bategineko aldaketa (8, 16, 17 eta 18 artikuluak), legez ezarritako quoruma zuela.

Hasiera batean onartutako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten guztiek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Garesen, 2012ko ekainaren 5ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1208789