125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aurrekontuko 2/2012 aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2012ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 2/2012 aldaketa, galdaren instalazioa ordezkatzeko, kreditu bereziaren bidez, eranskinean zehazten den gisan.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 2/2012 aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2012ko ekainaren 4an.-Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.

ERANSKINA

MP 2/2012 Kreditu berezia galdaren instalazioa ordezkatzeko

GASTUAK:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

431-682

Galdaren instalazioa ordezkatzea

6.359,59 euro

DIRU-SARRERAK:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Diruzaintzako gerakina

6.359,59 euro

Iragarkiaren kodea: L1208584