125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Tuterako Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2012ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, behar den legezko gehiengoarekin onetsi zituen, hasiera batean, Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko ordenantza orokorreko aldaketak, honako xedapen hauetakoak, hain zuzen: 49. artikulua, 59.a, 6. artikuluko d) atala (I. eranskina); gainera, II. eranskinean berdeguneko plaza berriak sartzen dira (7B).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2012ko maiatzaren 31n.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1208598