125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 7/2012 Dekretua, ekainaren 4koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

"Egun hauetan herritik kanpo izanen naizenez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetzaren ordeztea bermatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Reyes Carmona Blascoren esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2012ko ekainaren 10etik 16ra eta 23tik 28ra, denak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; jakinaraztea ukitutako zinegotziari, udal zerbitzuei eta Alkatetzari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean."

Tuteran, 2012ko ekainaren 4an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1208586