125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

BBEPB. Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduaren Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki hau hartu du:

"457/10 espedientea - 1. karpeta.- BBEPBaren behin betiko onespena.

Aurrekariak, egitateak, egintzak eta dokumentuak.

1.-Hasierako onespena.

Bi egitate nagusi eta funtsezkok oinarritzen dute espediente hau: batetik, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia, 2004ko uztailaren 7ko osoko bilkuran onetsia, erranen den auziaren hirigintza tresna baita; eta bertzetik, Auzitegi Gorenaren 2010eko martxoaren 31ko epaia, Salaren 2005eko abenduaren 22koaren segida, hura ere erranen baita.

Ikusirik EIN Navarra, S.L.k BBEPBrako prestatu duen dokumentu-proposamena, 2010eko azaroaren 5ean aurkeztua (16298/2010 sarrera, data horretakoa), eta Lurraldearen Antolamenduaren Informazio Batzorde Iraunkorrak 2010eko urriaren 22ko bilkuran erabili ondoan, Alkatetzak 1281/2010 Ebazpena eman zuen, urriaren 26an.

Idazpuruak honela zioen xedapen zatian:

"457/10 espedientean (1. karpeta), Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia izan da, 2010eko abuztuaren 13koa, Auzitegi Gorenaren 2010eko martxoaren 31ko epaiaren gainean eta Tuterako Alde Zaharreko BBEPBaren berrikuspena epai horretara juridikoki egokitu beharrez aldatzeko laguntza kontratuaren gainean. Honela dioen atala transkribatzen da:

"Ikusirik Auzitegi Gorenaren 2010eko martxoaren 31ko epaia, 869/2006 kasazio errekurtsoan emana. Hura Isabel de Cubas Gerdtzenek (zendua, goian bego) paratu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2005eko abenduaren 22ko epaiaren kontra (427/04 prozedura). Delako epai horrek baliogabetu zuen Tuterako Udalak 2004ko uztailaren 7an hartutako erabakia, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren (hemendik goiti BBEPB) berrikuspena behin betiko onetsi zuena.

Hura betearazteko eta Lurraldearen Antolamenduaren Informazio Batzorde Iraunkorra entzunda, 2010eko ekainaren 17an bildu baitzen, beharrezkotzat jo da behar diren aldaketa lanei lotzea.

2004ko uztailaren 7ko osoko bilkuran BBEPBari buruz hartutako erabakian jasotzen denez, Gobernu Batzordeak 1999ko martxoaren 12an hartutako erabakiaren bidez laguntza kontratua esleitu zitzaion EIN, S.L. partaide zuen lantaldeari, hirigintza tresna hura berrikusteko proiektua manaturik.

Ikusirik Tuterako Alde Zaharreko BBEPBa aldatzeko eta Auzitegi Gorenaren epaira egokitzeko lanerako proposamena, Estudios e Informes Navarra, S.L.k (EIN) 2010eko ekainaren 17an aurkeztua, 5.900,00 euroko zenbatekoan, BEZa barne, hogei egun naturaleko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta eskaintzaren baldintzetan.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko Zuzendaritzaren 2010eko abuztuaren 5eko txostena.

(...)

Erabaki da:

1.-Betearaztea Auzitegi Gorenaren 2010eko martxoaren 31ko epaia, 869/2006 kasazio errekurtsoan emana. Hura paratu zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2005eko abenduaren 22ko epaiaren kontra (427/04 prozedura). Delako epai horrek deuseztu zuen Tuterako Udalak 2004ko uztailaren 7an hartutako erabakia, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren (hemendik goiti BBEPB) berrikuspena behin betiko onetsi zuena.

2.-BBEPBa epaiaren baldintzetan aldatzeko prozedurari hasmenta ematea; eta horretarako, EIN Navarra, S.L.ri esleitzea Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren (hemendik goiti BBEPB) berrikuspena aldatzeko lana, Auzitegi Gorenaren 2010eko martxoaren 31ko epaira egokitu beharrez, 5.900,00 euroko zenbatekoan, BEZa barne, hogei egun naturaleko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta 2010eko ekainaren 17an aurkeztutako eskaintzaren baldintzetan."

Interesgarritzat jotzen da, tresna honetarako dituen ondorioengatik, egitatezko aurrekari hauek hona ekartzea:

"Hirugarrena.-Tramite hau prestatzeko bidean zegoela, Andrés Martínez-Bordiú Ortegak idazkia aurkeztu du 2010eko irailaren 29an (14903/2010 zenbakiko sarrera erregistroa, urriaren 7koa); hartan, komenigarriak iruditzen zitzaizkionak adierazi ondoan, honako hau eskatu du (hitzez hitz): "idazki hau eta harekin batera aurkeztu den dokumentazioa aurkeztutzat jorik, onar dezazun eta, haren barnean adieraziarekin bat, uko egin diezaiozula higiezinari bere osoan kalte egiten ahal dion edozein jarduketari, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ebazpen irmoaren bidez bururatu aitzin; izan ere espediente hori ez dago zure eskumenen artean, eta alderdi honek eskatu du Udalaren edozein jarduketa baino lehen."

Horrekin batera aurkeztu da 2010eko irailaren 28ko idazkia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Kontseilaritzako Vianako Printzea Erakundeari zuzendua.

Laugarrena.-Tuterako Udalak 2010eko urriaren 13an Kultura Kontseilaritza - Vianako Printzea Erakundeari igorri zion eskabideak, Tuteran gaituriko Foru Erregistroan aurkeztu baitzen urte bereko eta hilabete beraren 18an (2010/506950 dokumentu zenbakia) honela dio hitzez hitz:

Gaia: Andrés Martínez-Bordiú Ortegak Arguedastarren etxe-jauregiaz edo "Santxo Erregeren Baratzeaz" 2010eko irailaren 28an egindako eskaera dela-eta, multzo historikoaren kategoriako interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea abiarazteko, Tuterako Portal karrikako 30ean.

Andrés Martínez-Bordiú Ortegari, 2010eko irailaren 29ko idazkiaren bidez, honekin batera aurkezten den idazkian (eta erakunde horri zuzendutako eranskinean) agertzen den bezala zuzendu zaio.

Tuterako Udalak, egun gutiren buruan Alde Zaharreko BBEPBaren hasierako onespenari lotzeko asmoa duenez, epai judizial baten bitartez baliogabetu baita, atseginez ikusiko luke eskari honen gainean hain Erakunde duinak esku artean dituen aurrekin eta inguruabarren berri izatea: deklarazio hori lehenago eskatu den; adierazpen espresik izan ote den; eta horretarako interesa izan dezakeen guztia, auzian den higiezinetik ondorioztatu diren deklarazioen egungo egoeraren berri izateko.

Horregatik, eskatzen diot Vianako Printzea erakundeari, kontuan hartu beharreko guztien berri eman diezaion Udalari.

Hona hemen aurkezten ditudan agiriak:

Andrés Martínez-Bordiú Ortegaren eskaeraren idazkia.

Eranskina: Vianako Printzea erakundeari zuzenduriko idazkia."

Batzordean irizpen hau erabiltzen den egunean ez da harendako erantzunik jaso."

Eta xedatzen zen:

"1.-Hasiera batean onestea Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia, EIN Navarra, S.L.k prestatua.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, iragarki oholean eta Udalaren webgunean ere.

3.-Plan Berezi honen proiektuaren kopia Vianako Printzea erakundeari igortzea, txostena egin dezan bere eskumeneko alderdietan eta halabereko esparruan komenigarrienak iruditzen zaizkionen gainean.-Orobat, txostena eskatzea Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoari (EEZB)."

Aipatu ebazpeneko aurrekari eta Zuzenbideko oinarrien edukia errepikatu eta berretutzat jotzen da.

Ebazpen horien ondorioz jakinarazpenak egin zaizkie Andrés Martínez-Bordiú Ortegari (2010-11-3); EIN Arquitectura e Ingeniería Urbana, S.L.ri (2010-11-2); EEZBari (2010-11-2) eta Vianako Printzea Erakundeari (2010-2-2).

Eta 2011ko otsailaren 2an EEZBari igorri zaio prestatutako tresnaren kopia CD-Ran.

2.-Jendaurreko aldiaren tramitea.

Behar den iragarkia 2011ko urtarrilaren 28an datatu da, eta Herriko Etxeko iragarki oholean eta webgunean paratu. Eta hilabete bereko hogeita hamaikan Nafarroako Aldizkari Ofizialari igorri zaio, eta hark 2011ko 31 zenbakian argitaratu, otsailaren 15ean.

Orobat, iragarkia argitaratu da Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, 2011ko otsailaren 25ean, eta hartan zehazten da jendaurreko aldia 2011ko martxoaren 16an bukatuko dela.

Alegazioak eta txosten eskaera.

Hauek aurkeztu dira:

1. María-Carmen Domínguez Gil, Domínguez Soberano senideen izenean (María-Carmen, Pedro eta Cecilia). 3164/2011 sarrera, martxoaren 7koa.

2. Fernando León Arpón, Promociones Urbanas de Navarraren izenean. 3501/2011 sarrera, martxoaren 11koa.

3. Víctor-María Melero Pagola. 3570/2011 sarrera, martxoaren 14koa.

4. Jesús Ibarra Ciria. 3618/2011 sarrera, martxoaren 15koa.

5. Andrés Martínez-Bordiú Ortega. Posta zk. Madril 2011-14. 4536/2011 sarrera, martxoaren 24koa.

6. Ángel-Luis Asensio Martínez-de-Aragón, Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa entitate publikoko Nafarroa-Errioxako Ondareko eta Hirigintzako burua den aldetik. 4567/2011 sarrera, martxoaren 24koa.

7. Santiago Pardo Casado. 5138/2011 sarrera, martxoaren 31koa.

2011ko apirilaren 12ko ofizioaren bidez EIN Navarra, S.L.ri igorri zaizkio arestiko alegazioak, txostena egin dezan [2011-4-14an jakinarazia].

Bertze alegazio batzuk gehiago aurkeztu dira, txosten beraren eduki bilakatzen direnak. Hauek aurkeztu dituzte:

8. Luis Cornago Rodríguez. 5919/2011 sarrera, apirilaren 13koa.

9. Miguel-Ángel Andrés Fernández. 8060/2011 sarrera, maiatzaren 27koa.

3.-Nafarroako Gobernuaren ebazpenak.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, Kulturako zuzendariaren bidez, ebazpen hauek luzatu dira:

704/2010 Ebazpena, azaroaren 16koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Tuterako (Nafarroa) Arguedastarren etxe-jauregia eta Erregearen Baratzea izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

2010eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an.

212/2011 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren aldeko txostena ematen duena, salbu eta katastroko 5. poligonoko 776. lurzatiari dagokion antolamendua, aitzinean dagoen ebazpenaren ondorioz, tresna horretan planteatzen den antolamenduak monumentu honi eragiten baitio; beraz (ebazpenak dioenez), deklarazio espedientea ebazten ez den bitartean, antolamendu hori etenik egon behar da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.c) eta d) eta 35. artikuluan aurreikusia aplikaturik. Orobat dio ezen ibilgailuen trafikoak dagokien planoetan duen eragin adierazia azterturik, uste da kontrako eraginak sorrarazten direla katedraleko mendebaldeko eta hegoaldeko portaletan; horren kariaz, Udalak berrikusi eta aldatu beharko du antolamendu hau.

4.-Alegazioen gaineko txostena.

2011ko ekainaren 20an, EIN Navarra, S.L.k txostena luzatu zuen, posta elektronikoaren bidez igorri zena. Haren edukiaren berri emanen da alegazioei emandako erantzunetan.

EEZBak txostena aurkeztu zuen 2011ko urriaren 20an (14760 sarrera), bi egun lehenago prestatua, 2011ko abenduaren 14an aurkezten denak ordezten duena (17012 sarrera zenbakia). Hartan, zenbait zuzenketa eta zehaztapen daude; orobat, eskatzen da aldaketa hauek sartzeko Hirigintzako Araudian:

Oharra.-Baliogabetu beharreko hitza edo testua erraten da, parentesi artean eta komatxoen artean. Letra etzanean, erantsi edo aldatu beharreko testua.

Frankotan agertzen den akatsa zuzentzea. Honela dio: "4/2006 Foru Dekretua, irailaren 28koa... ", eta honela behar du: "4/2006 Foru Dekretua, urtarrilaren 9koa, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituena".

Aldatzea 29.3 artikulua, lehen paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Alde Zaharreko balio tipologiko edo ingurumenekoei (baliogabetu "larriki") kontra egiten dieten eraikinei esleitutako araubidea."

Aldatzea 29.3 artikulua, azken paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Eraikin hauek zaharberritzeko ez daiteke finantzaketa publikorik izan (baliogabetu: "Hirigintzako Araudi Partikularrak definitzen dituen galdakizunak bete gabe, halakorik bada")."

Aldatzea 44. artikulua.-3. paragrafoa eranstea. Honako hau proposatu da: "3. Obra guztiek itxitura eta/edo hesi egokiak izanen dituzte, Alde Zaharreko estetika errespetatzen dutenak. orobat, eraispenak egiten direnean eta eraikin berria berehala egin behar ez bada, ondoriozko mehelinak behar bezala gaineztatuak izan beharko dira, eta lurzatia ixteko hesiak finkoak izanen dira, eta Alde Zaharreko eraikinen estetikarekin bat eginen du."

Aldatzea 58. artikulua, azken paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Estalkiko isurkien planoan ireki litezkeen leihoen kopurua bat izanen da isurkiko 50 m² edo haren zatikitik, eta luze-zabalez 60x40 cm baino tikiagoak izanen dira, salbu eta egungo etxebizitzetan, 90x90 cm-rainoko luze-zabalak baimentzen ahalko baitira bizigarritasun baldintzak erdiesteko beharrezkoa denean."

Aldatzea 64.4. artikulua, seigarren Estalkiko paragrafoan: Honako hau proposatu da: "Gela bat edo gehiagori egokitzen ahalko zaizkio eta haien eraikuntza posible da eraikineko edozein solairutan. Nolanahi ere, Alde Zaharreko eraikinetan ohi dena errespetatuko dute fatxadako hutsarteen konposizio orokorrari, eraikuntza motari eta estetikari dagokionez.

Akatsa zuzentzea 69.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan. Honela behar du: "Egungo eraikinetan onartzen dira etxe berrietarako obretan galdatzen diren gutienekoak baino apalagoko patioak...".

Aldatzea 70. artikulua, lehen paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Eraikinetako fatxaden konposizioa, horiek egituratzen dituzten elementu guztiena barne (zokaloak, begiratokiak, arotz-lanak, pertsianak, errotuluak...) bateratua izanen da, eta solairu guztietara hedatuko da, beheko solairua barne. Fatxada bakoitzak kalitate eta egikera berak izanen ditu beren zabalera osoan...".

Aldatzea 72. artikulua, hirugarren paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Eraikin bereziek (baliogabetu: edo Alde Zaharreko ingurumen balioekin orokorrean bat etortzen ez direnek) ez dituzte bete beharko artikulu honen eta aitzinekoaren baldintzak, Alde Zaharreko eraikinen estetika errespetatu beharko badute ere."

Aldatzea 78. artikulua, lehen paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Ohiko eraikinetan nahitaez egin beharko da teilatu-hegala eta ez da, inola ere, forjatuaren jarraipen hutsa. Haren hegalduraren eta ertzaren araudia balkoiena bera izanen da."

Aldatzea 80. artikulua. Honako hau proposatu da: "Haren osaeran eta diseinuan erabili beharreko materiala bat etorriko da Alde Zaharreko eraikinen estetikarekin eta beteko dute arotz-lanei dagokien ordenantza orokorra..."

Aldatzea 84. artikulua, bigarren paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Arotz-lanetan, zur bernizatu edo pintatuak baizik ez dira onartuko, edo aluminio lakatu edo anodinatukoak, tonu ahal dela ilunetan eta bat etorriko da Alde Zaharreko eraikinen estetikarekin. Ez da inoiz ere kolore zuririk onartuko, ezta metalizatuak ere, eraikin berrietan izan ezik."

Aldatzea 85. artikulua, bigarren paragrafoan. Honako hau proposatu da: "Pertsianaren bilkariak fabrikan ezkutatuak geldituko dira edo arotz-lanen planoarekin bat eginak, motxetako luze-zabal gutienekoak errespetatuz, salbu eta fatxada osorako onargarritzat hartzen diren konposizio bateratuko egikerak hautatzen badira, betiere errespetaturik Alde Zaharreko eraikinen estetika. Erabili beharreko materialak dira arotz-lanetarako ezarriak."

Txosten hau EIN Navarra, S.L.ri igorri zaio, 2011ko urriaren 21eko ofizioaren bidez, kontuan hartua izan dadin; alegazioei buruzko EEZBaren txostena ez zaio igorri, ez baita oraino luzatu, baina eskatu egin da hilabete beraren 20ko ofizioaren bidez.

Alegazioei buruzko EEZBaren txostena luzatu zen 2011ko abenduaren 2an; haren zati bat alegazioei emandako erantzunean agertzen da.

5.-Udal txostenak.

2011ko abenduaren 28an udal arkitektoak txosten teknikoa luzatu zuen, honela dioena:

Hirigintzako zerbitzu tekniko sinatzaileek, espedienteaz den bezainbatean, txosten tekniko hau luzatu dute:

"Txosten hau 2010-09-17an luzatuaren osagarria da.

Alkatetzaren 2010eko urriaren 26ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia.

Espedientea jendaurrean jarririk (2011ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa) 9 alegazio aurkeztu zaizkio; proiektuaren prestatzaileei eta Erriberako EEZBari igorriko zaizkio, txostena egin dezaten.

Erriberako EEZBak, 2011-12-02an, proiektuari egindako alegazioen gaineko txostena aurkeztu zuen, eskatutako jarraibideei jarraikiz. Aitzinetik, lantalde prestatzaileak bere txostena igorria zuen 2011-06-28ko posta elektroniko baten bidez.

Azterturik bai alegazioak bai haien gaineko txostenak, hirigintzaren alderdi tekniko eta ez, beraz, juridikoen ikuspegitik, iritzia da:

Partez baiesteko proposatzen diren alegazioak, Erriberako EEZBak azaldutako irizpidearen arabera. Zenbakiak: 4, 6, 8 eta 9.

Ezesteko proposatzen diren alegazioak, Erriberako EEZBak azaldutako irizpidearen arabera. Zenbakiak: 1, 2, 3 eta 7.

Bi alegazio multzo hauek direla-eta, zerbitzu tekniko hauek behar bezalako koordinazioa izan dute EEZBarekin eta, beraz, uste dute adierazitako alegazioak ebazten ahal direla Erriberako EEZBaren proposamenarekin bat.

Orobat uste dute egokiak direla Erriberako EEZBaren 2011-10-18ko txostenean proposatzen diren doikuntzak.

5. alegazioari dagokionez, ikusirik Kulturako zuzendari nagusiaren 212/2011 Ebazpena, egin daitekeen gauza bakarra itxarotea da delako higiezina IKO deklaratzen duten, honen sinatzaileak uste baitu bertzerik onesten ez den bitartean indarrean segitzen duela 1989an onetsitako BBEPBak, 1991n onetsitako hiriko HAPOari gehitu baitzitzaion.

Udalak alegazioak zein aldetara ebatzi nahi duen baieztatuta, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren Testu Bategina aurkeztu behar litzateke, alegazioen tramitearen ondoan zuzendutako alderdi guztiak biltzen dituena, baita EEZBaren txosten horretan adierazia ere, behin betiko onetsi beharrez."

Espedientean txosten juridikoa jasotzen da, Hirigintzako legelariak 2012ko otsailaren 3an luzatua, hirigintzako tresna hau indarra duen HAPOra eta gainerako antolamendu juridikora egokitzeari buruz.

Zuzenbideko oinarriak.

Lehenbizikoa.-Lehen-lehenik erran behar da egintza hau egin dela 2004an onetsitako BBEPBaren baliogabetze judizialaren ondorioz.

Bigarrenik, baliogabetzearen ondorioz lehenagoko BBEPBa indarrean gelditu bazen ere, egia dela Alde Zaharra egitatezko jarduketa dela eta bien kudeaketaren ondoriozkoa, eta gaurdaino ezarritako araudia duela, baliogabetze judizialagatik ere, mantendu behar dena eta berriz ere indarrean jarri behar dena, orain onesten den testuaren argitalpenetik abiatuta. Hau da, aldatzen da auzi judizialaren egiazko gaia izan zena, bere edukira eta deklarazioetara egokituz, bai auzitan jarri ez den hirigintzako araudia bere horretan utziz, eta egokiera profitatzen da hura egun Nafarroan nahiz Estatuan indarra duten legezko testuetara egokitzeko eta beharrezkotzat jotzen dena zuzentzeko.

EEZBaren 2011ko abenduaren 2ko txosteneko hitzetan, "plan berri honen xedea izan bada ere epai horretara juridikoki egokitzea, Udalaren interesekoa izan da, orobat, ahalik eta gehien egokitzea egungo lege testuetara, eta aitzineko dokumentuaren gainetik onetsitako aldaketak sartzea, harrapatu diren akatsak zuzentzea eta bidezkotzat jo diren ukitu eta doikuntzak sartzea arauetan."

Bigarrena.-Hirigintzako tresna hau onesteko arauketa eta prozedura ezartzen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean (hemendik goiti, LAHFL), baita gai berari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ere.

Tramitazioa zehazten da LAHFLaren 74. artikuluan, Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen emandako idazketan. Hasierako onespenaren ondotik, honako hau xedatzen du horrek, nonbait hor:

Jendaurreko aldia ikusirik,Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera. Aldaketa horiek funtsezko aldaketarik ekartzen badiote hasiera batean onetsitako planari, berriz ere jendaurreko aldia irekiko da behin betiko onespena eman aitzin.

Plana behin betiko onesteko epea gehienez ere bi hilabete izanen da, jendaurreko aldia bukatzen denetik hasita. Epe hori iraganik behar den ebazpenik eman gabe, Plan Berezia behin betiko onetsitzat joko da.

Proposatutako Plan Bereziak txosten bat izan beharko du, Udalaren Plan Orokorrera eta antolamendu juridikoaren gainerako nola egokitzen den aditzera ematen duena. Hura ari den toki administrazioko teknikari batek luzatu behar du edo, bertzenaz, Foru Lege honen 16 eta 18.2 artikuluetan aurreikusten diren organoetarikoak.

Bertzelakoan, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatzen ahalko du behin betiko onetsi aitzineko txostena.

Udalak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorri beharko du (Sustapen eta Etxebizitza Departamentua da gaur egun, eta haren barnean, Lurraldearen Antolamendu Zerbitzura) behin betiko onetsitako Plan Partziala edo Berezia, luzaturiko txostenekin batean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat; horretarako, 10 eguneko epea izanen du gehienez, onespenetik.

Planeamenduaren jendaurreratzeko. LAHFLaren 81. artikuluak xedatzen du, orobat, behin betiko onesteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela eta dokumentuaren ale bat departamentu horretara igorriko dela behin etiko onespenaren ondoko hamabortz egunean, planeamenduaren erregistroan zentralizatu beharrez. Halaber, hirigintza planak publikoak izan behar direnez eta edonork aldiro Herriko Etxean ikusi eta horrn berri izan dezakeenez, behar diren baliabideak jarri behar dira hori betetzeko.

Hirugarrena.-Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.c) eta d) eta 35. artikuluek, Vianako Printzea Erakundearen ebazpenean aipatzen baitira, hau xedatzen dute:

19. artikulua. Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura.-1. Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura erregelamenduz finkatzerakoan, honako arau hauei jarraituko zaie: (...) c.-Prozedurari hasiera ematearen lehen ondorio berehalako eta zuzenekoa honako hau izanen da: foru lege honek ondasun mota horientzat ezarritako babes araubidearen behin-behineko aplikazioa. -d.-Ondasun higiezin bat interes kulturaleko deklaratzeko espediente bati hasiera ematen bazaio, udalak ez du emanen hura dagoen eremuan lurzatiketarik, eraikuntzarik edo eraispenik egiteko lizentziarik, eta etenda geldituko dira ordurako emanda daudenak. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da kulturaren arloan eskuduna den departamentuaren baimena.

II. atala Interes kulturaleko ondasun higiezinen babes araubidea.-35. artikulua Babes araubide berariazkoa.-1. Ondasun higiezin bat interes kulturaleko ondasun bihurtzen duen deklarazioan jasotako zehaztapenek lehentasuna izanen dute ondasun horri buruz hirigintza planetan jasotakoen aldean; izan ere, haiek deklarazio horretan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio, dela planak prestatzean, dela ondoko aldaketen bidez.-2. Eraikuntza eta bizigaitasun araudi sektorialen aplikazioa ondasunaren kultur balioen kontserbazioaren menpe egonen da.

Espediente hau oraino ebatzi gabe egoteak eta horri erranen dena gehituta, dakar 5. alegazioari erantzutean hartutako erabakia, hari lotzen baikatzaizkio.

Laugarrena.-Alegazioei erantzuna:

1. María-Carmen Domínguez Gil, Domínguez Soberano senideen izenean (María-Carmen, Pedro eta Cecilia), Yeseros karrikako 6ko etxebizitzaren jabe baitira 3164/2011 sarrera, martxoaren 7koa.

Alegazioaren laburpena: eraikina antolamenduz kanpo deklaratua dagoela duela abantzu hogeita bat urte, ez da desjabetu, Udalari eskaini diote erantzunik jaso gabe; kexu da Udalak deus egin ez duelakoz; eta eskatzen du etxebizitzaren hirigintza araudia aldatzea, izan dadin kontserbazio-berritzea; eta, modu subsidiarioan, desjabetzeko eskatzen du.

EINen txostena: BBEPBa onesteko prozeduran bertze alegazio bat jarri zen lurzati honen gainean, kasu honetan orduan eskatu zirenek ikustekorik batere ez badute ere orain adierazi denarekin.-BBEPBan lurzati honetarako aurreikusitako jarduketa ulertu behar da jarduketa orokorragoaren barnean, izan ere lortu nahi den espazio publikoa 355. lurzatiari dagokio (alegazioaren xedea), baita 356, 357, 358 eta 359. lurzatiei ere; beraz, lurzati honi aplikatzen zaion irizpidea, koherentziaz, bertze lurzatietara ere hedatu beharko da.-BBEPBaren diseinuaren antolamenduaren ikuspegitik, desiragarria da irekidura hau gauzatzea eta, horregatik, Alde Zaharrari aplikatu zaizkion araudi guztietan mantendu izan da; hala ere, egia da kontuan hartu behar dela osagai ekonomikoa, desjabetzearen bidez lortu behar denez, Udalak egin beharko baitu gutietsi ez daitekeen ordainketa, eta orobat kontuan hartu behar ez desjabetzeak jabeei ekartzen dien kaltea, eraikina erabiltzeko gaitasuna murrizten zaielakoz.-Proposamena: alegazioa ezestea, EEHBak bertzerik erran ezik.

EEHBaren txostena: arestiko txostenaren eduki bera izanik, dio ulertzen duela aurreikusirik ere gauzatzen ez den desjabetzeak jabetza eskubidearen erabileraren gainean ekartzen duen murrizketa (ez desagerpena), eta bukatzen du erranez ez dela desiragarria halako egoerak denboran luzatzea.-Proposamena: alegazioa ezestea hirigintzako araubidearen aldaketari dagokionez. Ez da bulego honen eskumena iritzia ematea BBEPBak indarra hartzean desjabetzea gauzatzeko eskaera subsidiarioen gainean; hala ere, gomendioa egiten zaio Udalari kontuan har dezan mahai gainean dagoena bezalako egoerek luzatzen direnean eragiten duten kaltea.

Udaleko txosten teknikoa: ezestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa ezetsi da erran denagatik eta ezetsia zelakoz lehengo BBEPBa onestean, 2004an.

2. Fernando León Arpón, Promociones Urbanas de Navarraren izenean. 3501/2011 sarrera, martxoaren 11koa.

Alegazioaren laburpena: eskatzen du 88. artikulutik kentzeko Nueva plazan eta Gaztambide-Carrera karrikan aseguru, banku eta aurrezki bulegoak ezartzeko murriztapena.

EINen txostena: ez da kontu teknikorik ez juridikorik; aitzitik, irizpide bat hautatu behar da okuspegi praktikotik eta aukerakotik eta, alde horretatik, eduki politikoa duen erabakia da.-Beraz, iritzia emate aldera baizik ez bada ere, lantalde honek uste du alegazioan adierazten den eskaera interesgarritzat jo daitekeela eta, beraz, Udalbatzak azter dezakeela, izan ere egia da BBEPBko araudian dagoen debekua une zehatz-zehatz batekoa dela, gaur egungoekin batere ikustekorik ez duten inguruabarretan, arriskua zegoenez Carrera karrika eta Nueva plaza banku bulegoek monopolizatzea, eremu hau biziberritzeko eta haren merkataritza erabilerari berriz ere haize emateko ahaleginetan, bidezkotzat jo baitzen haien kopurua murriztea eta zeuden-zeudenak, gehiagorik ez, uztea; aldiz, orain, merkataritza ehun guti goiti-beheiti egonkorra dagoenean, krisiagatik ere, halako arriskurik ez da, eta proposamen honi bidea emateak aterabidea eman liezaieke jarduerarik gabeko lokalei.-Proposamena: alegazioa baiestea.

EEHBaren txostena: egiazki, inguruabarrak aldatu dira eta, gaur egun, Nueva plazako eta Gaztambide karrikako beheko solairuak ez dituzte aseguru, banku eta aurrezki bulegoek "monopolizatzen", baina hori, gure iduriko, neurri handi batean, erabilera hauek ezartzeko BBEPBak duen murriztapenari esker izan da.-Orobat, aipatu beharra dago herritarrek osoki onartu dutela jadanik eremu hau oinezkoendako bilakatzea, eta horrek komenigarri egiten du lehentasuna ematen segitzea merkataritzako eta aisialdiko lokalak ezartzeari, horixe baita hirigintzako planeamenduari lotutako eginkizunetariko bat (jabetza eskubidearen norainokoaren arautzaile den aldetik).-Bertze alde batetik, Tuterako erdigunean (Alde Zaharra, Zaragoza etorbidea, Pablo Sarasate ingurua...) eskura daude lokal ugari, tipologiaren nahiz kokalekuaren aldetik egokiak eskatzen diren erabilerak ezartzeko.-Proposamena: alegazioa ezestea.

Udaleko txosten teknikoa: ezestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa ezetsi da.

3. Víctor-María Melero Pagola. 3570/2011 sarrera, martxoaren 14koa.

Alegazioaren laburpena: Roso karrikako 1 zenbakian dagoen eraikinari dagokionez, borzgarren solairuko murriztapenak baliogabe daitezela, eraikinaren parte dela ulertzen baita, eta laguntzak bildu ahal izateko.

EINen txostena: auzitan dagoen lurzatiaren egungo fitxak ezartzen du hirigintzako desegokitasuna duela Roso karrikara jotzen duen teilatu jasoak; aitzineko dokumentuan ere paratu zen auzi honen gaineko alegazioa eta ezetsi zen teilatu jasoa kontuan hartzeko eskaera. Proposamena: alegazioa ezestea, EEHBak honen gainean bertzerik erran ezik.

EEHBaren txostena: BBEPB baliogabetua onesteko prozeduran ere jarri zen etxebizitza honen gaineko alegazioa, eta hartan teilatu jaso desegokia zehazki non den argitzeko eskatu zen (izan ere egiazki Juicio karrikara jotzen du, ez Roso karrikara). Alegazioa ezetsi zen hirigintzako desegokitasuna kentzeko nahikundeaz den bezainbatean.-Aditzera eman beharra dago delako eraikina dagoen Alde Zaharreko alderdian karrikak hagitz estuak direla eta etxe dentsitatea handia dela. Beraz, jatorrizko bolumen erantsi gabea izanagatik ere, teilatu jasoa denez, bolumen nagusitik bereizten dena, bidezko da V. solairuko bolumen eraikiaren hirigintzako desegokitasuna bere horretan uztea (ez, ordea, antolamenduz kanpo).-Laguntzak biltzeari dagokionez, aditzera ematen da BBEPBak hirigintzako kontserbazio araudia egozten diola eraikinari, Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren beraren etxebizitzarako laguntzak badirela hirigintza aldetik desegokiak diren eraikin eta/edo bolumenak kentzeko, eta eraikinak laguntza arruntak eskura litzakeela eraikinaren alde desegokia kenduz gero.-Proposamena: alegazioa ezestea.

Udaleko txosten teknikoa: ezestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa ezetsi da erran denagatik eta ezetsia zelakoz lehengo BBEPBa onestean, 2004an.

4. Jesús Ibarra Ciria. 3618/2011 sarrera, martxoaren 15koa.

Alegazioaren laburpena: 7. poligonoko 100. lurzatia, Subida al Monumento karrikako 10a baita, HAPOko planimetrian bizitegitarako eraikigarri gisa agertzen da, baina erabilera xehakatuen planoetan ez zaio inolako erabilerarik grafiatzen; Udalak haren eskaerei erantzun die erranez eremu libre baten erdian dagoenez eta hura ez dagoenez hiri bilbean sartua, haren egoera antolamenduz kanpokoa dela; lurzati hau ez dago BBEPBaren barnean eta Cerro de Santa Bárbarari dagokion antolamendukoa izan dadila nahi bada, aldatu behar litzateke BBEPBaren esparrua, bertan sartu ahal izateko.

EINen txostena: alegazioa ikusirik, garbi dago HAPOko planimetrian adierazitako kontraesana dagoela, izan ere plano batzuetan agertzen da bizitegitarako determinazioekin eta bertze batzuetan, berriz, antolamenduz kanpokoa balitz bezala grafiatzen da, berdegune baten barnean egoteagatik. Egia da, orobat, Santa Bárbara mendixkako berdegunearen barnean egon behar duela uste bada, BBEPBaren barnean sartu beharko dela, gaur egun ez baitago, izan ere, koherentziaz, haren barnean sartutako lurzoru guztia bide beretik eta baldintza beretan lortu behar litzateke. Hartara, administratua zuzen dago: egungo kontraesana modu batean edo bertzean zuzendu behar da.-Proposamena: lantalde honen eskumena gainditzen duen afera denez ez da prestatzen ahal ebazpen proposamenik.

EEHBaren txostena: alegazioa ikusirik, iduri du kontraesana dagoela Tuterako HAPOko dokumentu zenbaiten artean, eta zalantzetan gelditzen da eraikina antolamenduz kanpo dagoen edo bizitegitarako aprobetxamendua duen lurzatia.-Lurzatiak bizitegitarako aprobetxamendurik ez badu (alegatzaileak dioenez, Udalak bere egiten duen aukera) lurzatia BBEPBaren esparruaren barnean sar liteke, baliogabetu zen aitzinekoan ez bazegoen ere.-Hirigintzako planeamenduaren barnean ahalik eta koherentziarik handiena lortu beharrez, gure ikuspegitik garbi dago lurzatia eremu libretzat hartu behar litzatekeela eta, horren ondorioz, espazioaren eta eginkizunaren aldetik batasuna osatu -osatu ere osatzen baitu- Santa Bárbara mendixkako eremu librearekin, BBEPBaren esparruaren barnean.-Proposamena: alegazioa baiestea, lurzatia BBEPBaren esparruaren barnean sartzeaz den bezainbatean.-Ez da bulego honen eskumena iritzia ematea BBEPBak indarra hartzean desjabetzea gauzatzeko eskaeraz; hala ere, gomendioa egiten zaio Udalari kontuan har dezan mahai gainean dagoena bezalako egoerek luzatzen direnean eragiten duten kaltea.

Udaleko txosten teknikoa: partez baiestea proposatzen du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: partez baietsi da alegazioa eta, hortaz, 7. poligonoko 100. lurzatia (Subida al Monumento karrikako 10a) BBEPBaren esparruaren barnean sartu. Eta desjabetzeari dagokionez, Udalak uste du ez duela erantzun behar ez delakoz eskaera formalik egin; gainera, oztopo ekonomikoek galarazten dute inola eskuratzea, ezta desjabetzea erabiliz ere.

5. Andrés Martínez-Bordiú Ortega. Posta Madril 2011-14. 4536/2011 sarrera, martxoaren 24koa.

Alegazioaren laburpena: Lehenbizikoa: aipatzen du Nafarroako Gobernuak espresuki ireki duela Arguedastarren etxe-jauregia eta Erregearen Baratzea izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea, jadanik hona ekarri dena. Bigarrena: halaber alegatzen da ez dela bidezkoa proposatutako jarduketa sistema orokortzat hartzea, ekipamenduaren kalifikazioa emanen liokeena, baita hiri lurzoru sendotua dela, edo lurzoru urbanizatua. Hirugarrena: eta 6-7-8-9-10 exekuzio unitateen mugapenaz den bezainbatean: (A) BBEPBak egiten dituen legezko arau-hausteak, parke publiko bat garatzeko desjabetzea hautatzearen kontra, lurzorua lagapenaren bidez eskuratzen ahal delarik bertze lurzoru mota batzuei atxikiz; (B) planeamenduaren printzipioak urratzea. Laugarrena: Arguedastarren etxe-jauregiaren eta Erregearen Baratzearen multzotik Jauregi-Etxeak osatzen duen atalari txandakakoaren sailkapena ematea zuzenbide osoz deuseztzat hartzen du. Hondarrik, eskatzen du BBEPBaren tramitazioa eta betearazpena eteteko, higiezina IKO deklaratzeko espedientea tramitatzen den bitartean, eta hura aldatzeko, zehatz-mehatz, "Huerto de los Arguedicas" (sistema orokorra) izeneko parke publikoa lorturik bere proposamenaren arabera, baita Jauregi-Etxeak txandakako xedea izatea ere; eta parke publiko hori lortzea zuzenbidearen araberakotzat jotzen bada, lurzorua eskuratzea hiri lurzoru finkatuko ekipamendutzat harturik.

EINen txostena: alegatzaileak dioenez, bere jabetza IKO deklaratzeko espedientea bidean da, eta horrekin bat Kultura Zuzendaritzak maiatzaren 20ko 212/2011 Ebazpena eman zuen, Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren aldeko txostena ematen duena, salbu eta katastroko 5. poligonoko 776. lurzatirako aurreikusten den antolamendua, etenik gelditu behar baita IKO deklaratzeko espedientea ebazten ez den bitartean.-Arazoa heldu da 776. lurzatia sistema orokorrean sartzeaz landa haren zati bat UE 6-7-8-9aren eta UE 10aren barnean dagoelakoz.-Proposamena: alegazioa partez baiestea, alegazioaren gaia den lurzatiari dagokionez BBEPBan dauden determinazioak etetea.

EEHBaren txostena: ez da iritzirik ematen, 257. etxesaileko 776. lurzatia monumentu kategoriarekin interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientearen ebazpenaren aipua egiten delakoz.

Udaleko txosten teknikoa: iradokitzen du itxarotea higiezina IKO deklaratzeko espedientearen tramitaziotik zer ateratzen den ikusi arte; aldi berean uste du bertzerik onesten ez den bitartean indarrean segitzen duela 1989an onetsitako BBEPBak, 1991n onetsitako HAPOan sartu baitzen.

Udalaren erabakia: alegazioa partez baietsi da, tresna honetan 776. lurzatiaren antolamendurako aurreikusten ziren ondorioak eteten diren aldetik harik eta Nafarroako Gobernuak eman arte, Vianako Printzea Erakundearen bidez, Portal karrikako 30eko etxea eta baratzea (Arguedastarren etxe-jauregia eta Erregearen Baratzea) IKO deklaratzeko espedienteari bukaera emateko ebazpena. Ezetsi dira gainerako nahikundeak, eta horrek ondorioa dakar ezen, alderdi alegatzailearen nahikundearen kontrako ebazpena gertatuz gero, onesten den tresnaren determinazio eta aurreikuspen guztiak nagusituko zaizkiola eta lehentasuna izanen dutela, bertzerik gabe eta etenik gabe.

6. Ángel-Luis Asensio Martínez-de-Aragón, Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa entitate publikoko Nafarroa-Errioxako Ondareko eta Hirigintzako burua den aldetik. 4567/2011 sarrera, martxoaren 24koa.

Alegazioen laburpena: mahai gainean jartzen du tresna honek Zaragoza-Altsasu trenbideko instalazioei eragiten diela, Tuterako udal mugapean barna iragatean, haren administrazioa ADIFren esku utzi baita. Lehenbizikoa: trenbideak okupatzen dituen lurren kalifikazioa trenbide sistema orokorra izan behar dela. Bigarrena: zehazten du, plano erantsi baten bidez, bere lurren muga BBEPBaren esparruan, eta argudiatzen du lurrak Compañía de los Caminos del Nortek desjabetu zituela trenbide hau egiteko, eta bere ondasun higiezinen inbentarioan katalogaturik daudela eta Tuterako jabetza Erregistroan inskribaturik daudela. Hirugarrena: 6. EDBE Eraberritzeko eta Diseinu Bateraturako Eremua (Trenbidea eta Terraplén karrikako pasealekua) mugatzean trenbidearen azpian zenbait pasabide ireki eta trenbidearen bi aldeetan pasealekua egiteko asmotan, adierazten du legezko mugak betetzearekin bere aldez aurreko baimena eskatu behar dela. Laugarrena: Terraplén karrikan 6-7-8-9 exekuzio unitateetan sartu diren eraikinak ordeztu nahi izanez gero, aitzinetik egin beharko da eraikuntzaren muga-lerroa murrizteko eskaera. Borzgarrena: agertzen du lankidetzan aritzeko jarrera, trenbideak zeharkatzen dituen udalerrietan trenbidearen lurrak hiri bilbearekin bat egiteko.

EINen txostena: lurren titulartasunari dagokionez, BBEPBak, planeamenduaren figura den aldetik, ez du aipurik egiten, izan ere hau planeamenduaren betearazpenaren eskumen esparruari dagokio.-Gainerako aferei dagokienez, bidezko iduri du araudian sartzea, horretarako: a) proposatzen da, eskatu ez bada ere, 6. EDBEaren fitxan sartzea ADIFen baimena izan beharra obrak egiteko, baita trenbidearen trenbide sistema orokorraren izaera; b) bidezkotzat jo da UE 6-7-8-9 unitatearen fitxan sartzea ADIFen baimena izan beharra garapenerako eta betearazpenerako.-Orobat, ez da inolako eragozpen juridikorik ikusten trenbidea trenbideko azpiegituren sistema orokor gisa agertzeko planimetrian.-Proposamena: alegazioaren 1, 3 eta 4. atalak baiestea, eta adierazpen espresik ez ematea 2. atalaz, ez dagokiolako prozeduraren oraingo faseari.

EEHBaren txostena: ADIFen jakingarriak eta azalpenak BBEPBari egindako ekarpentzat har daitezke gehienak, bere esparruaren barneko trenbidearen lurrei dagokienez; beraz, bidezko da dokumentuaren testu artikuludunean sartzea. Idazkiaren 1, 3 eta 4. atalak alegaziotzat har daitezke; 2 eta 5. atalak, berriz, deskripzio hutsak dira. Proposamena: alegazioaren 1, 3 eta 4. atalak baiestea.

Udaleko txosten teknikoa: partez baiestea proposatzen du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: baietsi dira lehen, hirugarren eta laugarren alegazioak; bigarrenari dagokionez, ulertzen da jabetza afera dela, tresna honen xede ez dena; eta borzgarrenaren gainean, lankidetza-eta, Udala jakinaren gainean dago lankidetza xedeaz, hala baitu berak ere.

7. Santiago Pardo Casado. 5138/2011 sarrera, martxoaren 31koa.

Alegazioaren laburpena: 5. poligonoko 270. etxesaileko 1036. lurzatiaren jabe egiten du bere burua, Alberto Pelairea karrikako 4an. Toki aldaketa bat proposatzen du egungo eraikinaren lurzatiaren barnean, barnekoa baita oso-osorik, baita eraikina berritzea ere, eta berria eta modernoa paratzea, karrika bereko 8ko eraikinaren garaiera eta sakonera berdintsuekin, bertzeak bertze; gisa hartara, barne patioa erregularizatuko da laukizuzen forma koherenteagoarekin, garaierak homogeneizaturik aldameneko eraikinekin, eta 1034. lurzatiko mehelina tapatuko da, eta, proposamena onartuz gero, garaje berria sortuko litzateke gaur egungoaren edukiera halako bi izanen lukeena.

EINen txostena: lurzati honen gainean alegazioa egin zen aitzineko BBEPBa onesteko prozesuan; hartan baterako antolamendua eskatzen zen 1036 eta 1051. lurzatietarako, proposatzen zen ez bezalakoa, eta egin zen ezetsi.-Gaur egun, 802,88 m²-ko azalera eraikia du, 2San, eta BBEPBak onartzen dio ezen, eraikina ordezten denean, BS moduan baizik ez egitea, 491,94 m²-ko azalera eraikiarekin (lurzati osoa); orain eskatzen ditu "8ko eraikinak dituen antzeko luze-zabalak (garaiera, sakonera) izanik hura 3S moduko eraikina, baina ez du zenbakitzen zenbateraino igoko litzatekeen BBEPBak onartzen dion eraikigarritasuna.-Komenigarria litzateke alegazio hau hau EEHBak aztertzea, alegatzaileak bere proposamena harekin kontsentsuatu zuela baitio eta testu honetan aldatu ez diren arazo teknikoez ari baita.-Proposamena: ontzat hartuko dugu EEHBak gai honen gainean agertzen duen irizpidea.

EEHBaren txostena: finkaren gaineko alegazio bat egin zen BBEPB baliogabetua onesteko prozeduran, erreklamazioa egiteko lurzatiak (eta ondoko 1051.ak) eraikigarritasuna galtzen zuelakoz. Alegazioa ezetsi zen, ez bidezkotzat jo zelakoz.-Aditzera eman beharra dago lurzati honen gaineko hirigintza araudi partikularraren fitxak kontraesan nabarmena duela, bere determinazio numerikoetan BS modua esleitzen baitio lurzati osoari eta, berriz, grafikoetan B+2 solairuko egungo eraikin baten egoera sendotzen baitu.-Komenigarria da zehaztea higiezina dagoen eremua ausarki eraikia dela, hiruretan hogeiko hamarkadan modu intentsiboan eraiki zela bertan eta eraikin franko desegokiak direla bai tipologiaren bai estetikaren aldetik begiratuta. Horrexegatik, BBEPBaren proposamena onargarria da, bertze batzuk aztertzen ahal badira ere, alegatzailearekin mintzatzean aipatu zirenen ildotik, beharbada haren interesei kalte gutiago eginen lioketelakoz eta hiri diseinu hobea ekarriko lioketelakoz inguru honi guztiari.-Nolanahi ere, BBEPB berri honek, lehengoaren aldean, Arguedastarren etxe-jauregiari eta Erregeren Baratzeari dagozkien determinazioak baizik ez ditu aldatzen, akatsak zuzendu edo determinazioak doitzeko bertze kontu batzuez landa; beraz, alegatzaileak mahai gainean jartzen duenak, eremu osoko antolamendu eta hiri diseinuaren aldaketa dakarrenez, azterketa zehatz eta sakona behar du, eta horrek gainditzen egun egiten ari diren lanaren planteamendua eta tramitazioa.-Proposamena: alegazioa ezestea, nahiz eta zuzendu behar diren lurzati honen gaineko hirigintza araudi partikularraren fitxaren determinazio numerikoetan dauden akatsak.-Alegatzaileak, interesatzen bazaio, eremuko antolamendua aldatzeko proposamen zehaztua aurkez lezake, hura xehetasun azterlan gisa edo BBEPBko aldaketa puntual gisa tramitatzeko komenigarritasuna aztertu ahal izateko.

Udaleko txosten teknikoa: ezestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa ezestea, ezetsia izan zelakoz lehengo BBEPBa onestean, 2004an. Nolanahi ere, zuzendu behar dira lurzati honen gaineko hirigintza araudi partikularraren fitxaren determinazio numerikoetan dauden akatsak.

8. Luis Cornago Rodríguez. 5919/2011 sarrera, apirilaren 13koa.

Alegazioaren laburpena: 5. poligonoko 207. etxesaileko 502. lurzatiaren jabe egiten du bere burua, Cofrete plazako 29an. Gogora ekartzen du 2003an aurkeztutako alegazioa, 2003ko abenduaren 30eko osoko bilkuran ezetsi zena. Dio 2004a baino lehenago indarra zuen BBEPBan, patioan zeuden eraikinetarako, haien atal bat antolamenduz kanpo uzten zela eta, aldiz, patioaren erdian mantentzen zela bolumena edo azalera eraikigarria, gisa horretara loturarik gabeko bi zatitan banaturik hura. Gaineratzen du ezen, eskuratu zutelarik, Udala jarri zutela jakinaren gainean, eta handik erran zitzaiela fitxa zuzenduko zutela, baina ez da zuzendu, eta horrez gain lurzatian egungoak ez ezik eraikin berririk zutitzeko aukera kendu zen, eta lurzatiaren azalera osoaren gehienez ere %40 okupatzea baizik ez da onartzen , eta eraikitzeko aukerarik gabe fatxadako 32 metroko frontean, San Francisco Javier karrikara jotzen duen aldean. Eta hori guztia ohiz kanpokotzat, baztertzailetzat eta are arbitrariotzat ere jo ondoan bertze lurzati batzuen aldera, mahaia gainean jartzen du karrika horretara jotzen duen fatxadako frontearen puska baten okupazioaren onarpena, justifikaturik utzi gabe aitzineko tresnak aurreikusitako bolumen eraikigarria kentzea. Horregatik, eskatzen du aldatzeko lurzatiaren hirigintza fitxa, eta eraikitzea onartzeko, ondoko lurzatiko sakonera berean eta haren segidan, San Francisco Javier karrikan zehar.

EINen txostena: laburpen historikotik ateratzen den ondorioa da jabeak lurzatian zeuden nabe edo bolumen guztiak eraitsi zituela, bai antolamenduz kanpo deklaraturik zeudenak bai lehengo BBEPBak kontserbatzen uzten zuen bolumena; beraz, orain baliogabetu den BBEPBa prestatu zenean -egungoak hartatik hartzen ditu determinazioak- eraikin horiek ez ziren existitzen; beraz, eremuko eraikin aunitzetan bezala, are gehiago kontserbazioan sarturik daudenetan, irizpidea existitzen zena onartzea izan zen.-Eskaera berrikusirik eta ondoko 503. lurzatirako aurreikusi den antolamendua ikusita, eskaera bidezkoa izaten ahal da.-Proposamena: ontzat hartuko dugu EEHBak gai honen gainean agertzen duen irizpidea.

EEHBaren txostena: etxebizitza honen gainean alegazioa egina zen BBEPB baliogabetua onesteko prozeduran, egungoaren eduki berekoa, eta hura ezetsi zen ez zelakoz bidezkotzat jo, orokorrean existitzen zena onarturik eraikin berriak ez onartzeko irizpidea mantendu zelakoz noski.-Agertu beharra dago lurzatiak San Francisco Javier karrikara ixteko pareta edo murrua duela, halako interes arkitektonikoa duena; hori hirigintza fitxan adierazten da, baldintzetan hau zehazten delarik: "Fco. Javier karrikara jotzen duen pareta mantendu beharko da, hutsarteak irekirik".-Aipatu paretaren irudia mantentzea interesgarria izanik, gure ikuspegitik desegokia da murru hori baino garaiago den edozein eraikin; beraz, BBEPBan dagoen proposamena arrazoizkoa da.-Bertze alde batetik, ez dugu trabarik ikusten lurzatiaren espazio libre osoa BS moduan okupa dadin, kontu honek ez baitu batere garrantzirik eremu publikotik ikusita, betiere mantentzen bada ixteko egungo pareta edo murrua.-Proposamena: alegazioa ezestea lurzatiaren espazio librean BS+1 moduko bolumena eraikitzeko eskaerari dagokionez.-Lurzatiaren hirigintza araudi partikularraren fitxa aldatzea, espazio librean BS moduko bolumena eraikitzeko aukera eman beharrez.

Udaleko txosten teknikoa: partez baiestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa partez baiestea, beheko solairuko bolumen baten eraikuntza onartzeko, gehienez ere 10 metro zabalera duena; horrek dakar lurzatiaren hirigintza araudi partikularraren fitxa aldatzea.

9. Miguel-Ángel Andrés Fernández. 8060/2011 sarrera, maiatzaren 27koa.

Alegazioaren laburpena: bere burua egiten du Dombriz karrikako 16an dagoen eraikinaren jabe, eta hari dagokio. Lehen BBEPBari egin zion alegazioan jasotako irizpideak mantentzeko eskaera berretsi du; hura 1988ko martxoaren 22an aurkeztu zen eta bertan mahai gainean jartzen zuen gibelaldea kentzea "erabilera pribatuko espazio libre" gisa birkalifika zedin; horretarako gisa honetako arrazoiak ematen zituen: bizigarritasuna (2 T katalogatzen zen, gibelaldeak kenduta; txostenak alegazioa baiesten zuen, 1+T bilakaturik bere lurzatiaren gibelaldea), egiturazkoak (garaiera, ezker mugan zegoen eraikinaren eraispena, zimenduko arazoak, patioko ukipenak), ekipamendu eta azpiegituretakoak (euri urten drainatzea; Mediavilla erreka eta eraikinen gibelaldeak estaltzea; eta bertze jarduera batzuk).

EINen txostena: ez da egia inolako balio historiko-artistikorik ematen ez zaiolakoa; aitzitik, katalogoak 2. babes maila ematen dio eraikinari eta 3. maila esparruari, aplikatzekoa den hirigintza araudia kontserbazioa dela ahantzi gabe.-Ez da alegazioa ulertzen, izan ere aipatzen duen idazkia eta onartzeko eskatzen duena (BBEPBari 2003an egin zitzaion alegazioa) partez baietsi zen, gisa hartara posible eginez BT bolumenaren eraikuntza bere garaian eskatzen zuen bezala; horrekin onartzen ari zitzaion eskatzen zuen bizigarritasuna, eta horren antolamendua ez da aldatu orain tramitatzen ari den dokumentuan.-Proposamena: alegazioa ezestea, EEHBaren irizpidea bertzelakoa izan ezik.

EEHBaren txostena: etxebizitza honen gainean alegazioa egina zen BBEPB baliogabetua onesteko prozeduran, egungoaren eduki berekoa, eta hura partez baietsi zen, higiezinaren gibelalde guztian BS+T moduko eraikuntza onarturik (Mediavilla errekaren estalketatik sarbidea izanda).-Nolanahi ere, erran beharra dago ezen, higiezinaren gibelaldeko BS+T moduko eraikuntzen legeztapena ez dagoela adierazita BBEPB berri honen hirigintza araudi partikularraren fitxan; gainera, higiezinaren lurzati zedula (katastroa) okerra da eta ez ditu biltzen gaur egun diren eraikin guztiak.-Alegazioaren mamiari dagokionez, gure ikuspegian garbi dago eraikin zaharra dela, tipologiaren eta eraikuntzaren aldetik aski ezaugarri bereziak dituena, eta horrek zaildu egiten du XXI. mendean ohi diren bizigarritasun baldintzak lortzea. Bertze alde batetik, higiezina Tuterako zaharrenetarikoa da, eta mantendu beharreko balio arkitektoniko handiak ditu. Hain zuzen ere, jabetzaren titularraren lana da hori, ahal dela Administrazio Publikoen laguntzaz.-Bulego honek ederki ezagutzen du eraikina, eta horregatik erraten ahal dugu komenigarriagoak liratekeela hura egokitzeko lanak, egitura, eraikuntza eta bizigarritasun kontuei helduta. Nolanahi ere, uste dugu gaur egun eskatzen diren prestazioak lor daitezkeela, egungo eraikina mantenduz eta BBEPB baliogabetuan biltzen diren baldintzetan (higiezinaren gibelaldean beheko solairuko sapaiaren gainetik dauden eraikinak kenduz, desegokitzat jotzen baitira).-Proposamena: alegazioa ezestea, BBEPB baliogabetuan onartu zuen atalean kenduta.-Lurzatiaren hirigintza araudi partikularraren fitxa aldatzea, higiezinaren gibelalde guztian BS+T moduko eraikinaren legezkotasuna adierazi beharrez.-Gomendioa egiten zaio Udalari higiezinaren lurzati zedula (katastroa) eguneratzeko.

Udaleko txosten teknikoa: partez baiestea proposatu du, Erriberako EEHBak azaldutako irizpidearekin bat.

Udalaren erabakia: alegazioa partez baiestea eta, beraz: A.-Bere horretan uzten da 2004an onetsitako BBEPBaren kariaz. B.-Lurzatiaren hirigintza araudi partikularraren fitxa aldatzen da, higiezinaren gibelalde guztian BS+T moduko eraikinaren legezkotasuna adierazi beharrez. C.-Iradokitzen zaio Ogasuna eta Katastroa Kudeatzeko Zentroari higiezinaren lurzati zedula (katastroa) eguneratzeko, eraikin guztiak jasorik gelditu beharrez. Eta ezetsi dira gainerako nahikundeak.

Borzgarrena.-Alegazioei eman zaien erantzun honen ondorioz, haien edukia eta zentzua gehitu zaizkio testu bateginari; orobat, EEHBak zuzendu eta proposatu dituen alderdiak bildu eta kopiatu dira bertan.

Horrek funtsezko aldaketarik ekartzen ez dionez onetsitako planari, ez da beharrezkoa berriz ere jendaurrean jartzea. Aldiz, bidezko da behin betiko onespena ematea.

Plana behin betiko onesteko gehieneko epeari dagokionez, bi hilabete dira jendaurreko aldia bukatzen denetik aitzina. Nahiz eta legezko aurreikuspena izan epe hori behar den ebazpena eman gabe iraganez gero Plan Berezia onetsitzat joko dela, jaso beharko da itxaronaldia baldintzapeturik dagoela Arguedastarren etxe-jauregia eta Erregeren Baratzea (Portal karrikako 30a) interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura ireki delakoz. Espero da hura sarri ebaztea, tresnan eragina baitu, baina gaurdaino ez da behin betiko ebazpenaren berri eta itxaronaldia luze jotzen ari da. Hartara, hondarrean, tresna honen onespen espresaren kariaz, lantalde prestatzaileak eta EEHBak aholkatzen eta iradokitzen dute eten daitezela lurzati honetarako aurreikusitako antolamenduaren ondorioak, deklarazioaren berri izan arte. Horixe, lurzati horren titularrek sustatu eta erdietsi zutelakoz tresna osoaren baliogabetze judiziala, lurzati horretarako aurreikusia zegoen antolamenduari baizik eragiten ez bazion ere, Udalak eta bere defentsak beti ulertu zuten gisan.

Prozedurak bi txosten ditu, Hirigintzako legeriak eta arkitektoak luzatuak, onetsi beharreko tresna Udalaren Plan Orokorrari eta antolamendu juridikoaren gainerakoari nola egokitzen zaion aztertzen dutenak.

Udalak Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuari igorri beharko dio behin betiko onetsitako Plan Partziala edo Berezia, luzaturiko txostenekin batean, gehienez ere 10 eguneko epean onespen horretatik aitzina, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, haren publizitateari dagokionez aurreikusitakoaz aparte, zentraliza dadin Planeamenduaren Erregistroan.

Seigarrena.-Tokiko Gobernua modernizatzeko neurriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluan, abenduaren 16ko 57/2003 Legean emandako idazkeran, alkateari esleitzen dio hasiera onespena emateko eskumena. Planeamendu orokorreko tresnen onespena, berriz, Osoko Bilkurari espresuki esleitzen ez zaiolarik, organo horri berorri ematen dio gaitasuna apirilaren 2ko 7/1985 Lege beraren 22.2.c) artikuluak, Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 8/2008 Legegintzako Errege Dekretuak ematen dion idazkeran, eta ematen, bai planeamendu orokorraren hasierako onespenerako, bai planen eta hirigintzako legeriak aurreikusten dituen gainerako tresnen udal tramitazioari bukaera ematen dion onespenerako. Beraz, Osoko Bilkurak du eskumena BBEPBa behin betiko onesteko.

Horrenbertzez, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Aurkeztutako alegazioei erantzutea hau baino lehenagoko xedapen zatiaren Zuzenbideko laugarren oinarrietan espresuki adierazi den gisan.

Bigarrena.-Behin betiko onestea Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia, EIN Navarra, S.L.k prestatua.

Hirugarrena.-Iragarkia paratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean.

Orobat, Sustapen eta Etxebizitza Departamentura (Lurraldearen Antolamendua) igorriko da Plan Bereziaren testu Bategina, luzaturiko txostenekin batean, gehienez ere 10 eguneko epean onespenetik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako kontrola egiteko eta Planeamenduaren Erregistroan zentralizatzeko.

Laugarrena.-Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean eta honako hauei jakinaraziko zaie: EIN Navarra, S.L.ri; alegatzaileei; EEHBari; eta udal zerbitzu hauei: Kontu-hartzailetzari, Katastroari, Ondareari eta Alkatetzari.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2012ko maiatzaren 9an.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Reyes Carmona Blasco.

ALDE ZAHARREKO BABESERAKO ETA BARNE
ERABERRITZEKO PLAN BEREZIA

Tuterako Udalak behin betiko onetsia, 2012ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran.

HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA ETA ARAUDI PARTIKULARRA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Izaera.

Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezi hau lurraldearen antolamendurako plana da, Tuterako Alde Zaharra zaion esparrukoa, eta Tuterako Hiri Antolamendurako Plan orokorraren testu Bateginak bertarako dituen aurreikuspenak garatzen ditu, Udalak onetsi baitzuen 1996ko maiatzaren 31n, eta Hirigintzako eta Ingurumeneko Batzordeak, behin betiko, 1991ko maiatzaren 17an. Plan Orokor horren determinazioak biltzen ditu, beraz, baita arestian aipatu testua prestatu arte hari gerora egindako aldaketenak ere.

Plan berrikusiaren hasierako esparruari dagozkion aldaketak dituen heinean, aldi berean da Plan Bereziaren berrikuspena eta Plan Orokorreko aldaketa.

2. artikulua. Lege esparrua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 61. artikuluak (LAHFL) eta hura garatzen duten erregelamenduzko xedapenek definitzen dute Plan Bereziaren lege esparrua.

3. artikulua. Esparrua.

Tuteran indarra duen HAPOak 5. unitate integratuan (Alde Zaharra) "Planeamendu Igorriko Eremu" gisa (APR) definitzen duena da Plan Bereziaren aplikazio esparrua, San Francisco Javier, Virgen de la Cabeza eta Mediavilla karrikek mugaturiko etxesailak kenduta. 38,42 hektareako azalera du.

Esparru hori grafikoki mugatzen du dagokion antolamendu planoak.

Gaztambide Carrera karrikara eta Fueros plazara jotzen duen fronte eraikiari dagokionez, haien fatxadak konposizioaren eta estetikaren aldetik dagokien ordenantzaren menean egonen dira; aldiz, eraikinen gainerakoa eta jabetza ez dira Planaren esparruan sartzen, ez arauez ez zaharberritzeko laguntzen araudiaz den bezainbatean.

4. artikulua. Indarraldia eta berrikuspena.

1. Plan berezi honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan behin betiko onesteko erabakiaren eta Planeko Hirigintza Araudiaren testu osoak, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako epea iragan ondoan.

2. Haren indarraldia mugagabea izanen da berrikusten ez den bitartean. Hori gerta liteke Alde Zaharreko lurralde ereduari dagokionez esku-hartze eredu berriak hautatu beharraren komenientzia agerian uzten badu inguruabar demografiko, sozioekonomiko edo arkitektoniko berriak agertzeak, Alde hau babesteko antolamenduari funtsean eragiten dioten irizpideez den bezainbatean; edo udal teknikarien txosten batek erabakitzen badu Udal Planean egin litekeen berrikuspen bateko determinazio berriek berrikuspena beharrezkoa egiten dutela.

3. Plan Berezia onesten denetik hamar urte iragan ondoan, Tuterako Udalak dokumentu bat prestatuko du jakiteko noraino bete den eta norainoko indarra eta gaurkotasuna dituen, baita Alde Zaharrak zer bilakaera izan duen demografiaren, sozioekonomiraen, ekipamenduen eta abarren aldetik, Planaren berrikuspenari lotzea komenigarria den irizpena eman beharrez.

4. Plan Bereziko aldaketak arautuko dira LAHFLaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. artikulua. Espainiako Ondare Historikoari buruzko legeriarekikoak.

1. Tuterako Alde Zaharra multzo historikoaren kategoriako interes kulturaleko ondasun deklaratua dagoenez (135/1992 Foru Dekretua, apirilaren 6koa), dokumentu honek Babeserako Plan Bereziaren izaera du, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean eta Espainiako Kultur Ondareari buruzko 1985eko uztailaren 25eko II. tituluan aurreikusietarik. Plan honek aurreikusten dituen jarduketa guztietarako erreferentziako irizpideak izanen dira hala foru legerian nola Estatuaren lege horren 20 eta 21. artikuluetan ezartzen direnak, halaxe ezarri baitu Planak berak.

2. Aitzinekoaren arabera, jarduteko irizpide orokorra izanen da Alde Zaharreko egitura mantentzea hirigintzaren eta arkitekturaren aldetik, baita mantendu ere orokorrean ingurumenaren aldetik dituen balioak, nahiz eta Barne Eraberritzeko Plana den aldetik, Plan Bereziak aurreikusten ahalko dituen, modu justifikatuan, lurzatiketan eta hiri bilbean aldaketa puntualak egiteko jarduketak, gisa horretara erraztu ahal izateko planeamenduaren xedeak eta interes orokorreko ekipamendu publikoen eskuratzea, eta posible egiteko eraikinen osasun, higiene eta bizigarritasun baldintzen hobekuntza horiek zaharberrituz edo ordeztuz.

6. artikulua. Plan Bereziaren eta Plan Orokorraren arteko harremana.

1. Plan Berezia Tuterako udal planeamendua garatzeko tresna da; haren arauak modu subsidiarioan aplikatzekoak dira, Plan honek berariaz arautzen ez dituen alderdi guztietan.

2. Plan Berezia onetsi ondotik, Alde Zaharreko Planeamendu Igorriko Eremua (APR) hirigintzaren eta arauen aldetik duen araudia Plan Berezi honetan aurreikusten dena izanen da; horrek osoki ordeztuko du Tuterako oraingo HAPOak eremu horretarako xedatzen duena.

3. Alde Zaharreko 5. unitate integratuaren hasierako eremutik baztertu diren etxesailei eraginen die ondotik ematen den hirigintza araudiak.

Virgen de la Cabeza eta Mediavilla karriketara jotzen duen etxesaila.

6A banaketa eremuari atxiki zaio. Bi fronteetan jarduketa asistematikoak eginen dira; garaiera, B+2 izanen da.

Virgen de la Cabeza, San Francisco Javier, Vicente Berdusan, Nicolás Esparza eta Miguel Pérez Torres karrikek mugatzen dituzten etxesailak.

Hiri lurzoru finkatuko unitatea.

7. artikulua. Plan Bereziaren interpretazioa.

1. Plan Bereziaren antolamenduko determinazio arautzaileen eta aurreikuspenen gainean, duda guztiak argituko dira Planeko enuntziatu grafiko eta idazkiak xede hauei lotuz: intereseko ondare eraikiaren eta hiri bilbearen babesa; hiri morfologiaren, eraikinen bizigarritasun baldintzen eta hiri espazioaren biziberritzearen hobekuntza; eta Alde Zaharraren gizarteratzea eta aitzinamendu sozioekonomikoa.

2. Idatzizko araudiaren eta araudi grafikoaren artean kontraesana badago, lehenbizikoen edukia gailenduko da, salbu eta kontrakoa zehazten denean. Planoen artean desadostasuna badago, lehentasuna emanen zaio dena delako antolamendu alderdia berariaz arautzen duenari.

3. Plan Berezia osatzen duten dokumentuen determinazioetan kontraesanik edo desadostasunik bada, Tuterako Udalak ebatziko ditu, horretarako irizpideak izanik interes soziala, balorazio estetiko eta funtzionala, azpiegitura eta eraikinen hobekuntza eta bolumen eraikiaren murriztapena, edo gisa bertsuko bertze edozein.

4. Plan honen garapenean hartzen diren erabakiak edo ematen diren ebazpenak, noraino ailegatzen den argitzekoak badira, eranskin gisa gehituko zaizkio Plan Bereziu honi, orok jakin dezan.

8. artikulua. Planaren derrigortasuna, haren dokumentuen edukia eta norainokoa.

1. Administrazio Publikoak eta partikularrak beharturik daude Plan Berezi honen determinazioak eta aurreikuspenak betetzera.

2. Plan Bereziaren norainoko arauemailea bera osatzen duten dokumentuen edukiaren ondorioa da: Planaren komenigarritasuna eta egokitasuna deskribatzeko eta arrazoitzeko memoria; Hirigintzako Araudi Orokor eta Partikularra, ezartzen duena zer mugak dituen jabetza eskubidearen hirigintzako edukiak eta zer baldintza bete behar dituzten hirigintzan ondorioak dituzten jarduketek; informazio planoak, esparru antolatuaren errealitatea islatzen dutenak; antolamendu planoak, determinazioak grafikoki adierazten dituztenak zenbait alderditan, hala nola lerrokadurak, oinarrizko urbanizazioa etab.; eta ebaluazio ekonomikoa eta etapakako plana, Planaren eduki ekonomikoa eta hura betearazteko erritmoa zehazten dituena.

3. Ondareari buruzko Foru Legearen 5. artikuluari eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legearen 21. artikuluari jarraikiz, Plan bereziak Alde Zaharra osatzen duten elementu unitarioen katalogazioa egiten du eta Tuteran indarra duen HAPOko historia, kultur eta ingurumen arloko eraikinen katalogoko determinazioak bereganatzen ditu, LAHFLaren 63. artikuluan aurreikusiari jarraikiz.

4. Dokumentuen aplikazioa hierarkia honi jarraikiz eginen da:

-Lehen-lehenik eta modu loteslean, Hirigintzako Araudi Orokorra, Partikularra eta antolamenduaren dokumentazio grafikoa.

-Bigarrenik eta lotesle izan gabe, ebaliazio ekonomikoa, etapakako plana, informaziorako dokumentazio grafikoa eta memoria.

II. TITULUA

Lurzoruaren araubide juridikoa

9. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.

Plan Bereziaren aplikazio esparru guztian (HAPOko 5. unitate integratuko APR), lurzoru antolatuari dagokion sailkapena hiri lurzorua da, Plan Orokorrari jarraikiz.

LAHFLaren 101.6 artikuluan xedatuarekin bat, banaketa eremuan sartu gabeko hiri lurzorua hiri lurzoru sendotua izanen da, eta hartan sarturik dagoena, berriz, hiri lurzoru sendotu gabea.

Haren garapena Plan Berezi honetan aurreikusten denaren arabera eginen da, eta urbanizazio proiektuak eta udal obra arrunten planak aplikatuko dira, noiz eta horrela, araudi honek ezartzen dituen kasuetan.

10. artikulua. Jabetza eskubidearen edukia.

1. LAHFLaren 97. artikuluarekin bat, lurzoru mota bakoitzaren jabeen eskubidea aipatu lege aginduetan ezartzen dena izanen da; zehatz-mehatz, jabe bakoitzari dagokion aprobetxamendu eskubidea lurzati edo orubearen %100 izanen da hiri lurzoru sendotuan eta exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90, hiri lurzoru sendotu gabean. Jabeen betebeharrak LAHFLaren 98. artikuluak arauturik daude.

2. LAHFLaren 101.1 artikuluari jarraikiz, Planak banaketa eremu bat mugatzen du hiri lurzoru sendotu gabean, dagokion eredu-aprobetxamendua kalkulatu ahal izateko, desjabetze bidezko jarduketa sistematikoek ukituriko lurzatien balorazio zuzenerako.

3. Planeko lur eta eraikinen erabileraren antolamenduak jabeei ez die eskubiderik emanen kalte-ordaina galdatzeko, jabetzaren eduki arrunta definitzen duten mugak eta eginbehar hutsak ekartzen baititu, muga berezirik ekarri gabe, LAHFLaren 86. artikuluari jarraikiz.

4. LAHFLaren 86. artikuluaz eta Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/1008 Legegintzako Errege Dekretuaren 35.b) artikuluaz den bezainbatean, muga berezitzat hartzeko baldintza izanen da modu berezi horretan jabetza bakarrari eragitea eta hirigintzako aprobetxamenduaren murriztapen egiazkoa gertatzea, halako moldez non ondareari kalte benetakoa egiten baitzaio, interesdunen artean zuzen banatzen ahal ez dena. Halakoak baizik ez dira muga bereziak izanen, edo bertzenaz legeak ezarritako kontserbazio betebeharrari gailentzen zaizkionak.

5. Eraikinak eta bertzelako elementuak kontserbatzeko betebeharra, Plan honetan eta LAHFLaren 87 eta 88. artikuluetan arautzen dena, ez da inoiz ere muga edo uztardura berezitzat hartuko.

6. Ez da kalte-ordainik emanen planeamenduaren aldaketaren ondorioz zerbait antolamenduz kanpo gelditzen bada, LAHFLaren 86. artikuluan eta Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/1008 Legegintzako Errege Dekretuaren 35. artikuluan aurreikusia izan ezik.

7. Plan Bereziaren esparruaren barnean, lurrak edo eraikinak araudi honetan aurreikusten diren baldintzetan baizik ez dira batzen, banatzen edo lurzatittzen ahalko.

III. TITULUA

Plan Bereziaren garapena, betearazpena eta kudeaketa

I. KAPITULUA

Plan Bereziaren garapena eta betearazpena

11. artikulua. Eskumenak.

1. Diharduen Administrazioa den aldetik, Tuterako Udalari dagokio Plan Berezia garatu eta betearaztea, partikularren partaidetza ukatu gabe, hirigintzako legerian eta Plan honen araudian ezarriarekin bat.

2. Planak proposatutako xedeak erdietsi beharrez, Udalaren lankidetzan ibiliko dira Foru Administrazioa eta, hala behar badu, Estatuko Administrazioko eta Europar Batasuneko erakundeak, bakoitza bere eskudantzia eta betebeharren barnean, Alde Zaharra interes kulturaleko ondasuna eta lehentasunez zaharberritu beharreko eremua denez gero.

12. artikulua. Plana gauzatzeko tresnak.

1. Plana honela gauzatuko da:

a) Planak lurzati bati edo gehiagori atxikitzen dien eskubidea erabiliz dagokion obra lizentziaren bidez; horrek errespetatu beharko ditu planeamenduak lurzati horretarako dituen aurreikuspen berariazkoak.

b) Lehentasunez esku hartzeko eremuak (LEHE) eta exekuzio unitateak (EU) eta sistema orokorra, Planak aurreikusten dituenak, garatuz eta kudeatuz, etxesail bateko bizigarritasun baldintzak hobetu beharrez, eta bideetan, espazio libreen sisteman eta eraikinen higiene, osasun eta bizigarritasun baldintzetan eta abarretan hobekuntzak lortu beharrez.

c) Eraberritze eta diseinu bateratuko eremu delakoak (EDBE) berrituz, urbanizatuz eta altzariz hornituz.

2. Plan Bereziaren determinazioak garatu eta betearazteko, behar denean eta Planak horrela ezartzen duenean prestatuko dira behar diren xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, obra arrunten proiektuak, esku-hartze orokorreko proiektuak eta eraikuntza proiektuak.

13. artikulua. Xehetasun azterlanak.

1. Planean proposatzen diren exekuzio unitateen esparruan edo LAHFLaren 143. artikuluari jarraikiz aldi bakoitzean zehazten direnenean, xehetasun azterlanak aurkezten ahalko dira, baldin eta beharrezkotzat jotzen bada lerrokadura eta sestrak egokitzea edo birdoitzea edo LAHFLaren 62. artikuluan arreikusitako bertze xede batzuk lortu nahi badira.

2. Tresna hauen edukia eta tramitazioa LAHFLaren 62 eta 76. artikuluetan aurreikusia dago.

14. artikulua. Urbanizazio proiektuak eta obra arruntak.

1. Plan Bereziaren determinazioak -edo hura garatzeko xehetasun azterlana, halakorik bada- urbanizazio obrei dagokienez eginen da proiektu teknikoen bidez; horiek, xedeen arabera, mota hauetariko batean sartuko dira:

a) Urbanizaziokoak: planeamenduak urbanizazio obrei dagokienez aurreikusten dituen determinazio guztiak osorik garatzen dira, hala nola bideak, ur hornidura, estolderia, argindarra, argiak eta gisakoak, LAHFLaren 134. artikuluari eta haren erregelamenduaren 49. artikuluari jarraikiz.

b) Obra arruntenak: urbanizazio obrak soil-soilik partez garatzen badituzte edo obra tikiei badagozkie, hala nola zolatzekoak, edertzekoak, oinezkoendako eremuak paratzekoak etab.

2. Proiektuaren edukia eta haren tramitazioa LAHFLaren 134 eta 135. artikuluei jarraikiz eginen da, eta obra arrunten proiektuek, zertarako diren, horixe izanen dute muga.

15. artikulua. Esku-hartze orokorreko proiektuak.

1. Lehentasunez esku hartzeko eremuak garatzeko, izanik horiek Planean ezarriak edo geroago zehaztuak LAHFLaren 143. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera, esku-hartze orokorreko proiektuak prestatuko dira, Plan honen aginduei men eginen dietenak eraikinen babes mailari, espazio libreei, esku-hartze mailei eta hirigintzako araudiari dagokienez.

2. Esku-hartze orokorreko proiektuek Plan Bereziaren oinarrizko determinazioak garatuko dituzte, eta haien edukia izanen da, hala behar badu, xehetasun azterlan bati dagokiona, antolamenduaren definizio xehakatuaz den bezainbatean, obra arrunten proiektu bat, kanpo eta barne espazioa urbanizatzeko jarduketen zehaztapenaz den bezainbatean, birzatiketa edo desjabetze proiektu bat, jarduketaren kudeaketaz den bezainbatean, eta eraikuntza proiektu bat, fatxaden eta eraikinen gainerako elementu komunen gainean proposatutako esku-hartzeez den bezainbatean.

3. Proiektuek esku-hartzearen gaineko azterketa soziologiko eta ekonomikoa izanen dute, haren bideragarritasun soziala garatzeko, baita jarduketen programazio zehaztua.

4. Proiektuaren tramitazioa izanen da LAHFLaren 74. artikuluan aurreikusi dena plan partzialetarako eta planeamendua garatzeko plan berezietarako.

16. artikulua. Hiri espazioa berritzeko proiektuak.

1. Alde Zaharreko ingurumena hobetzeko Udalak prestatzen ahalko ditu hiri espazioa berritzeko proiektuak.

2. Proiektu mota honen xedea da egokitzea espazio libre publikoak, fatxadak eta horiek egituratzen dituzten eraikinen kanpoko elementuak.

Urbanizazio proiektu baten edo obra arrunten edukia izanen dute, esku-hartzearen norainokoaren arabera espazio publikoaren gainean, eta orobat izanen dute eraikuntza proiektu baten edukia, fatxaden eta eraikinen kanpoko elementuen gaineko esku-hartzeen arabera.

3. Hiri espazio bat berritzeko proiektua onetsi ondoan eta hura osatzen duten eraikinak hirigintzaren edo ingurumenaren aldetik egokitzeko esku-jartzeak jaso ala ez, Udalak jabeei galdatzen ahalko die behar diren ekintzak egiteko egokitzapen horretarako, behar diren betearazpen aginduen bidez.

4. Plan berezi honek eraberritze eta diseinu bateratuko eremuak ezartzen ditu, bertan hiri espazioa berritzeko proiektuak tramitatzeko.

17. artikulua. Eraikuntza proiektuak.

Planaren esparruan, eraikuntza obrak multzo hauetakoren batean sartuko dira, eta gisa horretara arautuko dira:

-Egungo eraikinetako obrak.

-Eraispen obrak.

-Eraikuntza berriko obrak.

II. KAPITULUA

Jarduketak egungo eraikinetan

18. artikulua. Esku-hartzea egungo eraikinetan.

Ondare historikoaren gaineko legeriarekin eta Plan Orokorrarekin bat, ondoko irizpideak ezartzen dira ondare eraikiaren gaineko jarduketei dagokienez, gaur egungo baldintzen arabera eta proposatzen diren eraikuntza jarduketen arabera.

19. artikulua. Jarduketa mota.

Egun diren eraikinetan, haien etxebizitza edo lokaletan edo haien edozein eraikuntza elementutan egin beharreko obrek honako hauei eragiten ahal diete:

-Egitura eusleari.

-Instalazioei.

-Akaberei.

20. artikulua. Jarduketen maila.

Jarduketak izan daitezke:

1. Osoa edo orokorra: eraikin osoari edo eraikin multzo osoari eragiten diona edo, gutienez, haren elementu komunen bati, bere guztian, eta zehatz-mehatz:

a. Estalkia.

b. Fatxadak.

c. Mehelinak.

d. Eskailera kaxa, igogailua barne.

e. Patioak.

f. Egitura euslearen gainerakoa.

g. Instalazio orokorrak.

2.-Jarduketa puntual edo partziala: etxebizitza edo lokal baten gainean gauzatzen dena edo arestian aipatu elementu komun horietariko batean, partez, ordea.

21. artikulua. Koherentzia irizpideak jarduketak egun diren eraikinetan egiten direlarik.

1.-Irizpide orokorrak:

Egun diren eraikinak ezarritako eskakizunetara egokitzea bete beharreko xedetzat hartu beharko da, eraikinaren beraren ezaugarrien arabera, jarduketa motaren eta haren mailaren arabera eta Alde Zaharra garatzeko estrategiaren beraren arabera.

Irizpide horrekin bat, egokitzapena, eraikina ordezten delarik izan ezik, progresiboa izanen da normalean. Horrexegatik:

-Ez da onartuko inolako jarduketarik lurzati bakoitzerako ezarritako baldintzak lortzeari kontra edo traba egiten badio.

-Edozein jarduketa onartuko da baldintza horiek lortzera jotzen duena, partez bada ere, betiere baldin bada ondoko artikuluetan biltzen diren irizpide berariazkoekin bat baldin bada.

2.-Jarduketa motaren araberako irizpide berariazkoak.

-Ez da inolako obrarik onartuko itxuraz egiturazko segurtasunaren aldetik behar bezainbat baldintza betetzen ez dituen eraikinean, lehenago behar diren neurriak hartzen ez badira horiek lortzeko.

-Ez da inolako obrarik onartuko itxuraz estankotasunaren eta suteen kontrako segurtasunaren aldetik behar bezainbat baldintza betetzen ez dituen eraikinean, salbu eta aitzineko atalean aipatu direnak eta haiek lortzeko beharrezkoak direnak.

3.-Jarduketen mailaren gaineko irizpide berariazkoak.

-Halako intentsitate batekin ari izanez gero ezartzen diren eskakizun guztiak aplikatzekoak dira intentsitate handiagoaz jokatuz gero. Horregatik, jarduketa oso edo orokorrak bulkatuko dira, puntual edo partzialen gainetik, horrekin errazagoa baita bai proiektuaren definizioa bera bai hura gauzatzea.

-Etxebizitza edo lokal batean egiten diren jarduketa pribatiboetan ahalik eta gehien bete beharko dira ezarritako eskakizunak, gisa hartara etorkizunean bermatu edo ahalbideratu ahal izateko beren elementu komunen egokitzapena. Horregatik, ez da inoiz ere trabatzen ahalko eskakizunak gero bete ahal izatea eraikin mailan, eraikinean diren edo aurreikusita dauden etxebizitza edo lokalen konposizio, banaketa edo azalera kontuen ondorioz.

Alde horretatik:

a.-Etxebizitzan edo lokalean obra osoak egiteko gela hezeak ezarri beharko dira araudi partikularrean edo eskema tipologikoetan adierazten den tokian, baita eraikinaren zerbitzu orokorretako ekipamendua, haietan barna pasatzen dena.

b.-Araudi partikularretan edo eskema tipologikoetan elementu komunetarako uzten dituzten espazioak ez dira izaten ahalko ez gela hezetako ez etxebizitzaren gutieneko programa betetzeko behar diren espaziotako.

4.-Irizpide berariazkoak:

-Edozein jardueraren titularra aldatzeak ekarriko du jarduera horren beraren baldintzen gaineko araudia bete beharra (suteak, osasuna, keak eta gasak etab.).

-Eraikin batean jarduketa batek bertze bat ordezteak ekarriko du hirigintza, bizigarritasun, estetika edo jarduera beraren funtzionamenduaren aldetiko eskakizunak betetzen ez dituzten elementu pribatibo guztiak kentzea, eta berriak ezartzea egungo baldintzen arabera.

-Eraikin batean jarduera berria ezartzeak, baita egungo lokalen gaineko jarduketa osoek ere, ekarriko dute jardueraren beraren gaineko eskakizun oinarrizkoak bete beharra, baita hirigintzaren eta estetikaren aldetikoak bete beharra ere eraikin edo lokal horri dagokionez.

-Familiaren bizitegia hartzen da erabilera nagusitzat; beraz, bizitegitarako ez diren erabilerak ezarririk ere ez dira inoiz eraikinaren baldintzak gutitzen ahalko bizitegitarako erabilerarako egokitzapenaz den bezainbatean.

22. artikulua. Egokitzapena baldintza estetiko eta eraikuntzakoetara.

Baldintza estetikoak betetzeko eskakizunerako, abiatzeko irizpidea izanen da eraikin osoaren "diseinu batasuna"; horregatik, haren irudiaren andeatze handiagoa ekar lezaketen jarduketa puntualak saihestuko dira, berez ezarritako eskakizun guztiak betetzen badituzte ere.

Eraikinetan obra osoak egiteko, kendu beharko dira eremu publikotik ikusten diren elementuak, ordenantzaren kontrakoak, lurzatiaren araudi partikularrean bildurik daudenak.

Eraikinen fatxadetan diren elementu pribatiboei aitzineko baldintza aplikatuko zaie, salbu eta horrekin betetzen ez bada diseinu batasunaren irizpidea.

Merkataritzako edo zerbitzuetako jarduerak iragartzen dituzten errotuluak jardueraren elementu bat gehiagotzat hartuko dira; gisa hartara, hartan obrak egiteko antolamenduz kanpoko lokal batean baimentzen direnen gainetik, edo jardueraren titularra aldatzeko, edo hura bera aldatzeko, errotulu bera edo bertze bat paratu beharko da araudiaren araberako baldintzetan.

23. artikulua. Finantzaketaren gaineko irizpide berariazkoak.

1. Hirigintza arau hauetan ez da eskakizun berezirik ezartzen finantzaketa publikoa jaso behar duten obretarako, horiek 4/2006 Foru Dekretuan eta Alde Zaharra zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzan aurreikusiaren bidez arauturik baitaude, salbu eta "desegoki edo arrotz" deklaratu direnei buruzkoak.

2. Planaren esparru guztia lehentasuneko eremu deklaratu da, haren zaharberritzeari dagokionez, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluarekin bat.

III. KAPITULUA

Egun diren eraikinen gaineko jardueren kategoriak

24. artikulua. Kategoriak.

Eraikinari hirigintza nahiz erabilera aldetik aplikatzen zaion araudiaren arabera posible diren jarduketak zehaztu beharrez, kapitulu honetan jarduketa mota desberdinak definitzen dira, hauen guztiaren arabera: obren izaera, haien xede edo helburua, haien eraginpeko eremua eta haien tamaina edo intentsitatea.

25. artikulua. Obren izaera.

Obren izaeraren aldetik, jarduerak sailkatzen dira eraikinaren gaineko esku-hartze mailari dagokion ordenari jarraikiz, eta katalogoan bezala definitzen dira, hala behar denean.

1.-Mantentze jarduketak:

Elementu edo eraikuntza unitate bati finkotasuna, sendotasuna edo erabilera egokia emateko jarduketak, erabiliz horretarako teknikak eta sistemak hala elementu horien eraispena eta eraikuntza berria nola bertze elementu edo sistema batzuk ekartzea eta eranstea.

2.-Zaharberritze jarduketak:

Eraikin batek eginkizunen eta bizigarritasunaren aldetik dituen baldintzak hobetzeko jarduketak, modu orokorrean nahiz partikularrean Plan Bereziak forma eta eginkizunen aldetik ezarritako determinazioetara egokitzeko, haren egitura eta konfigurazio arkitektoniko orokorraren kontserbaziotik abiatuta; edo arkitekturaren nahiz ingurumenaren aldetik interesa duten eraikin eta elementuen kontserbazioa, lehengoratzea edo berreraikuntza.

Bizitegitarako eraikinetan zaharberritze jarduketatzat hartzen ahalko dira barne patioak ireki edo handitzea, bizigarritasun baldintza egokiak lortu beharrez.

Zaharberritze jarduketekin batera kontserbazio obrak egin beharko dira, baita eraikinaren ezaugarri diren balio arkitektoniko nahiz ingurumenekoen berreskuratzekoak, ingurumenaren aldetik arrotz gertatzen edo bat heldu ez diren elementuak zuzentzea barne, halakorik bada, eta bereziki lurzati eta eraikin bakoitzari dagokion hirigintza araudian behar direnak, 36. artikuluan ("Jarduketak eta obrak desegoki edo arrotz deklaratutako eraikinetan") horretarako ezarritako arauei jarraikiz.

Berehalakoa ez den hondamena deklaratzeko espedienterik bada eta/edo Udalak baimentzen badu, posible izanen da egiturazko elementu hondatuak ordeztea.

Nolanahi ere, zaharberritzetzat hartu ahal izateko, jarduketak fatxada osoa eta forjatuen azaleraren %40 mantendu beharko du gutienez, estalkia parte utzita.

3.-Ordezteko edo berritik egiteko jarduketak.

Elementu bati edo eraikuntza unitate bati finkotasuna, sendotasuna eta erabilera egokia emateko obrak dira, eraikina eraistea eta berriz eraikitzea dakarten teknika eta sistemak erabiliz.

Hala behar badu, legeak ezarritakoa bete beharrez (Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legea) aginduzkoa izanen da Udalari aldi berean aurkeztea eraispen proiektua eta eraikin berriaren proiektu oinarrizkoa. Udalak eraispen lizentzia emanen du frogatu ondoan eraikuntza proiektuak betetzen dituela Plan Berezi honetan bolumena eta estetika direla-eta ezartzen diren baldintzak.

IV. KAPITULUA

Plan Bereziaren kudeaketa

26. artikulua. Plan Bereziaren hirigintzako kudeaketa.

Plan Bereziak jarduketa sistematikoak mugatzen ditu hobekuntzak erdietsi nahirik bideetan, espazio libreen sisteman, eraikinen osasun, higiene eta bizigarritasun baldintzetan eta abarretan.

27. artikulua. Banaketa eremua. Exekuzio unitateak eta sistema orokorra.

1.-Banaketa eremu bakarra mugatzen da BBEPBko hiri lurzoru finkatu gabe osorako, LAHFLaren 101.1 artikuluak aurreikusten duen gisara.

2.-Banaketa eremurako homogeneizazio koefizienteak dira:

Etxebizitza librea: 1.

Etxebizitza babestua: 0,93.

Lurzoru libre pribatua: 0,15.

Garajea: 0,63.

Hirugarren sektoreko erabilera beheko solairuan: 1,14.

3.-Hona banaketa eremuko eredu-aprobetxamendua:

566,64+ 462,06+ 10.069,24+2.047,17+2.424,69+1.281,28 /11.276,07 = 1,4944.

4.-Proposatutako exekuzio unitateen zerrenda ondotik ematen da; horiek mugaturik agertzen dira Garapen eta kudeaketari dagokion antolamendu planoan.

UE

KARRIKA ED PLAZA

ETXESAILA

LURZATIAK

UE-1

S. Clemente, 1

Herrerías, 73 eta 75

111

206/208/209

UE-3

Zurradores, 16 eta 18

270

1038/1039

UE-6 UE-7

UE-8 UE-9

Cortes, 17, 19, 21 eta 23;

San Francisco, 6, 6 bis, 7 eta 8;

Huerto del Rey, 2, 4, 6, 10, 12, 14, 16;

Santiago, 1;

Pamplona pasealekua, 58 b;

Terraplén 1, 2, 3, 3 bis, 4, 5 eta 6

257

776/791/792/793/794/

795/796/797/798/799/

800/806/807/808/809/

812/813/814/815/816/

817/818/819/820/821

UE-10

Huerto del Rey, 1, 3, 5, 7, 9 eta 11

Cortes 11,13 eta 15

257

776/782/783/784/785/

786/787/788/789/790

UE-13

Patio 2 bis, 8, 10, 12, 12 z.g.

Fosal 2,4, 6

209

309/312/313/314/315

317 318 1427.

UE-19

San Antón, 28

Pontarrón, 9, 11, 13

234

657 + 683 + 684 + 685

5.-Espazio libreko sistema orokorra mugatzen da, 776. lurzatiaren atal batek eta 774.aren bertze atal batek osatua, fitxa erantsian adierazten den bezala.

UE-1

Xedea:

Lerrokaduren zuzenketa, Herrerías pasealekuko sarbidea hobetu beharrez.

Unitatearen garapenaren ondorioa izanen da lurzoru publikoko 66 m²-ren lagapena, jabeek jarduketa garatu eta desjabetzea liberatzea bidezkoa denean.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinen erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Merkataritza edo gisakoak beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Eraikinen lerrokadurak eta garaiera, antolamendu planoan eta baldintzez eta antolamenduaz den bezainbatean unitateari dagokion laukian definituak.

Bertze baldintza batzuk, Herrerías pasealekuko AR4 eraberritze eremuari dagozkion arau partikularretan bilduak.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: lurzati bakarra.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Hirigintzako betebeharrak betetzeko epea: 4 urte.

UE-3

Xedea:

Lerrokaduren zuzenketa, Zurradores karrika zabaltzeko.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Merkataritza edo gisakoak beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. Antolamendu planoetan eta unitatearen laukian definituak.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: lurzati bakarra.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Epea: 4 urte.

UE-6, UE-7, UE-8, UE-9

Xedea:

Lerrokaduren zuzenketa, Cortes karrika zabaltzeko eta geroagoko iraganbidea irekitzea Huerto del Rey eta Arguedicas karriketara.

Etxebizitzen baldintza tipologikoak eta bizigarritasuna hobetzea.

Zuzenketak, San Francisco plazako etxesailaren barnerako sarbidea hobetzeko eta espazio libre publikoa lortzeko.

Lerrokaduren zuzenketa eta pasabide bat irekitzea San Francisco plazaren, etxesailaren barnearen eta Huerto del Reyren artean.

Sarbideak irekitzea San Francisco plazaren eta Cortes karrikaren artean Terraplén eta Arguedicas aldera, Huerto del Rey luzatzea eta zabaltzea, espazio publikoa lortzea etxesailaren barnean. Etxebizitzen baldintza tipologikoak eta bizigarritasuna hobetzea.

Hiri fronte berria osatzea Terraplénen aitzinean eta, hala bada, Ebroko ibaiertzaren aitzinean.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Bizitegiak edo merkataritza eta gisakoan beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. Antolamendu planoan eta unitatearen baldintzen eta antolamenduaren laukian definituak.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: ez da ezarri.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Epea: 4 urte.

Lehentasunez esku-hartzeko eremuan dauden bertze exekuzio unitateetan bezala, unitate honek eginkizun, forma eta kudeaketaren aldetik dituen baldintzak alda litezke, esparru horietan ekipamenduetarako erabilerak edo hirugarren sektorekoak ezarri ahal izateko; horrek, nolanahi ere, eremu horretarako Plan Berezi berria aurkeztea behar luke.

Trenbideei buruzko legeria sektorialean xedatzen denari jarraitu beharko zaio, zehatz-mehatz, Trenbide Sektoreko Legeari eta Erregelamenduari (gaur egun, 39/2003 Legea, azaroaren 17koa), eta, beraz, ADIFari eskatu beharko zaio aldez aurreko baimena egin nahi diren jarduerek jabari publikoko eremuei edo trenbidea babestekoei edo eraikuntzan muga lerroari eragiten badie.

UE-10

Xedea:

Lerrokaduren zuzenketa, Huerto del Rey karrika zabaltzeko eta Arguedicasko parkearen aitzinean fatxada berria egituratzeko, eta etxebizitzen bizigarritasun baldintzak hobetzeko.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak beheko eta goiko solairuetan.

Antolamenduak espazio libre pribatuko zerrenda definitzen du bolumen eraikiaren eta parkearen artean, etxebizitzetako loratgei pribatu edo komunetarako izan litekeena.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. Antolamendu planoan eta unitatearen baldintzen eta antolamenduaren laukian definituak.

Parkearen aitzineko lorategi/patio pribatuen itxitura baterakoa izanen da fronte guztian eta aldameneko unitateetan aurreikusia bezalakoa, diseinuaren eta akabera materialaren aldetik, Arguedicas parkea AR1 berritze eremuko araudi partikularrak ezartzen dituen baldintzen araberakoa, edo bere garaian parke hori urbanizatzeko proiektuan finkatzen direnen araberakoa.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: ez da ezarri.

Unitatearen baldintza bolumetrikoen arabera, ez da aplikatzekoa izanen lurzatiko gutieneko fronteari dagokion arau orokorra.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Epea: 4 urte.

Lehentasunez esku-hartzeko eremuan dauden bertze exekuzio unitateetan bezala, unitate honek eginkizun, forma eta kudeaketaren aldetik dituen baldintzak alda litezke, esparru horietan ekipamenduetarako erabilerak edo hirugarren sektorekoak ezarri ahal izateko; horrek, nolanahi ere, eremu horretarako Plan Berezi berria aurkeztea behar luke.

UE-13

Xedea:

Fosal karrikara, Magdalena plazara eta Mediavilla errekaren estalketara jotzen duten lerrokaduren zuzenketa, eta etxebizitzen bizigarritasun baldintzak hobetzea konfigurazio berriko patio berri baten bidez, etxesailaren barnean.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Bizitegiak edo merkataritza eta gisakoan beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. Antolamendu planoan eta unitatearen baldintzen eta antolamenduaren laukian definituak.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: Ez da ezarri.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Epea: 4 urte.

Lehentasunez esku-hartzeko eremuan dauden bertze exekuzio unitateetan bezala, unitate honek eginkizun, forma eta kudeaketaren aldetik dituen baldintzak alda litezke, esparru horietan ekipamenduetarako erabilerak edo hirugarren sektorekoak ezarri ahal izateko; horrek, nolanahi ere, eremu horretarako Plan Berezi berria aurkeztea behar luke.

Hala behar badu, unitatean (BBEPBko 7. unitate integratuko 3B banaketa eremuko 29. exekuzio unitatea) dagoen lurzoru libre publikoko 167,37 m²-ren udal jabetza eta ondoriozko xehetasun azterlana, birzatiketa jarrai gabearen bidez, antolamendu berrian aurreikusten diren espazio publkikoren baterako izan litezke.

UE-19

Xedea:

Egungo lurzatiketa arrazionalizatzea eta posible egitea babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Bizitegiak edo merkataritza eta gisakoan beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. Antolamendu planoan eta unitatearen baldintzen eta antolamenduaren laukian definituak.

Arkitektura proiektuak kontuan hartuko du San Antón karrika edo harresi-bidea dagoela, haren bitartez ailegatzen ahalko baita labearen patiora, liberatzen baita jabari eta erabilera publikoko espaziotako.

Eredu-aprobetxamendua: 1,4944.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: ez da ezarri.

Jarduketa sistema: lankidetza/konpentsazioa.

Epea: 4 urte.

UE-5 planeamendu gehituko eremua

Xedea:

Karrika berria irekitzea Magallón eta Cortes karriken artean. Hirigintza aldetik garapenean dagoen esparrua denez, planeamendurako eta kudeaketarako behin betiko onetsi diren determinazioak gehitu dira.

Baldintza funtzionalak:

Eraikinaren erabilera: bizitegiak goiko solairuetan.

Merkataritza edo gisakoak beheko solairuan.

Formazko baldintzak:

Lerrokadurak eta garaierak. 2007ko uztailaren 19an behin betiko onetsi xehetasun azterlanean definituak (2007ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 7koa).

Eredu-aprobetxamendua: 1,5271.

Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua: exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90.

Garapena eta kudeaketa:

Lurzatiketa: 2007ko uztailaren 18an behin betiko onetsi borondatez birzatitzeko proiektuan ezarria (2007ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa) eta fitxa erantsian islatzen dena.

Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa.

Epea: 4 urte.

"Huerto de las Arguedicas" sistema orokorra

Xedea:

Jabari eta erabilera publikoko espazio librea gauzatzeko lurzorua lortzea.

Baldintza funtzionalak:

"AR-1 barne eraberritze eta diseinuko eremuari" dagokion araudi partikularrean ezarriak.

Formazko baldintzak:

"AR-1 barne eraberritze eta diseinuko eremuari" dagokion araudi partikularrean ezarriak.

Garapena eta kudeaketa:

Eskuratzeko sistema: LAHFLaren 186. artikuluari jarraikiz, lehentasuna ematen zaionez desjabetze bidez eskuratzeari.

Epea: 4 urte. (Planaren lehen laurtekoa).

Lehentasunez esku-hartzeko eremuan dauden hirigintzako bertze jarduketa batzuetan bezala, unitate honek eginkizun, forma eta kudeaketaren aldetik dituen baldintzak alda litezke, esparru horietan ekipamenduetarako erabilerak edo hirugarren sektorekoak ezarri ahal izateko; horrek, nolanahi ere, eremu horretarako Plan Berezi berria aurkeztea behar luke.

IV. TITULUA

Plan Bereziko zonifikazioa eta hirigintzako araudia

28. artikulua. Plan Bereziko zonifikazioa.

Plan honen esparrua zonifikatuko da, babesa, esku-hartzea eta kudeaketa izaera homogeneoko eremu desberdinetan egin dadin.

1. Alde Zaharreko hiri ondare arkitektonikoa eta arkeologikoari dagokionez, eraikin hauek bereizten dira, dagokien antolamendu planoan grafiaturik gelditu direnak.

a) Interes Kulturaleko ondasunak eta haien eraginpeko inguruak.

-Andre Mariaren eliza katedrala (1884-12-16ko EA; 1985-1-4ko Gazeta).

-Magdalena eliza (1983-12-28ko D; 1984-03-1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

-San Adriángo markesaren jauregia (229/1994 FD, 1994-11-21ekoa; 1994-12-5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

-Uharteko markesaren jauregia (1989-12-15eko ED; 1989-12-21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

-Santa Bárbara mendixka (70/1997 FD, martxoaren 10ekoa; 03/24 Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Eraginpeko inguru mugatuetarik, San Adriángo markesaren jauregiari eta Santa Bárbara mendixkari dagozkienak baizik ez zituzten mugatu IKO deklaratu zituzten foru dekretuen bidez; gainerako mugapenak Plan Berezi honek ezarri ditu. Horregatik behar den organoak berretsi beharko ditu.

b) Eraiki eta esparru edo multzo tiki katalogatuak.

Haien zerrenda araudi honen 1. eranskinean agertzen dira.

c) Eremu arkeologikoak.

1. eremua. IKO deklaraturiko esparrua, Santa Bárbara mendixkakoa.

2. eremua. Honako hauek mugaturiko esparrua: Castillo pasealekua eta Terraplén, Carnicerías, Verjas, Portal, Mediavilla, Yeseros, Granados eta Herrerías karrika.

3. eremua. Honako hauek mugaturiko esparrua: Carnicerías eta Portal karrikak eta Erdi Aroko hiriko hegoaldeko muga Muro karrikan eta Pamplona pasealekuan zehar.

4. eremua. Honako hauek mugaturiko esparrua: San Juan eta Cofrete plazak eta Herrerías, Descalzos eta Carmen Alta eta Baja karrikak.

5. eremua. Alde Zaharreko hego-mendebaldeko angelua (komentuen alderdia).

2. Planak aurreikusten dituen esku hartzeari eta barne eraberritzeari dagokienez, eremu hauek definitu eta grafikoki mugatu dira dagokien antolamendu planoan:

a) Eraberritze eta diseinu bateratuko eremuak (EDBE) , halakotzat harturik hiri espazioak edo bizitegien multzoak haien arkitekturan edo urbanizazioan diseinu bateratua aurreikusia dagoenean. Araudi honetan ematen da haien zerrenda eta grafiatzen dira antolamendu planoetan.

3. Planaren garapen eta kudeaketarako, esparru eta kasu hauek bereizi dira, dagokien antolamendu planoan grafiaturik gelditu direnak.

a) Lehentasunez zaharberritu beharreko eremua (LZBE), urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluak aurreikusten duen gisan.

b) Lehentasunez Esku Hartzeko Eremua (LEE), Planak diseinatuak zaharberritze integratua egin beharrez, etxesail edo hiri multzo bateko bizigarritasun baldintzak hobetzeko, lurzati bat edo gehiago baino handiagoko esparruetan zaharberritze jarduketa bateratuak modu pribatuan sustatzeko; edo espazios libre edo ekipamenduetarakoak eskuratzeko. Antolamendu planoetan grafiatzen dira.

c) Banaketa eremua (BE) eta exekuzio unitateak (EU), Plana kudeatzeko.

d) Hainbat lurzatitako jarduketa bateratuak (JB), jarduketa sistematikoa izan gabe eta bizigarritasuna, banaketa edo funtzionaltasuna hobetze hutserako aurreikusten direnak, betiere borondatezko moduan, balio diezaien beren jabeei jarduketa-gidatako eraikin oso baten zaharberritzeari lotu nahi izanez gero.

29. artikulua. Eraikinen hirigintzako araubidea.

Kontuan harturik zein diren haien balio arkitektonikoa eta haien egoera fisiko edo balio ekonomikoa, noraino errespetatzen dituzten Alde Zaharreko ingurumeneko balioak eta zenbateraino egokitzen diren antolamenduarekin edo bat egiten duten harekin, eraikinei ondotik ematen diren hirigintzako araubideetariko bat esleitu zaie. Horiek higiezin bakoitzeko antolamendu planoetan eta araudi partikularrean islaturik gelditzen dira. Hona hemen:

1. Kontserbazioa (K): nolabaiteko interes arkitektonikoa edo ingurumenekoa duen eraikinari esleitu zaio, egoera fisikoa edo balio ekonomikoa kontuan hartu gabe. Katalogoan sartuta dauden eraikinei aplikatu zaie, baita bertze batzuei ere, Katalogoan sarturik gabe ere, Alde Zaharreko ingurumen balioei kontra egin gaberik, mantentzea komenigarri egiten duen egoeran daudenean.

Lehen xedea eraikinaren kontserbazio osoa da bakoitzaren kasuan definitzen diren baldintzetan, nahiz eta salbuespenez eta modu justifikatuan posible den obren baimenen araubidea aldatzea, frogatzen bada posible dela eraikina babestea eta haren balioa agerian jartzea Katalogoan jaso ez bezalako araubide desberdin batekin, edo arrazoi tekniko edo ekonomikoak direla-eta hura ordeztea beharrezkoa denean, gutienez ere bi peritu-txosten kontraesanezkoren egiaztaturik ez dela posible eraikinaren kontserbazio osoa.

Eraikin horietan, ordezkapena posible duten salbuespeneko kasu justifikatuetan izan ezik, egin daitezkeen jarduketak dira: kontserbazioa edo zaharberritzea.

2. Ezaxola: kontserbazioa-berritzea (E): eraikinei esleitutako araubidea, antolamenduari eta Alde Zaharreko ingurumen balioei kontra egin gabe, haien egoera fisikoaren eta, beraz, balio ekonomikoaren ondorioz berdin denean horiek kontserbatzea edo berritik egindako batek ordeztea. Horren arabera, berdin izan daitezke kontserbatuak edo ordeztuak, beren jabeek zer nahi duten eta horrela.

Eraikin horietan, jarduketak kontserbazioa edo berritzea izan daitezke, azkenean zer hautatzen den, hura kontserbatzea edo ordeztea.

3. Berritzea (B):

Araubide hau esleitu zaie Alde Zaharreko balio tipologikoak edo ingurumenekoak larriki urratzen dituzten eraikinei, antolamenduaren aurreikuspenetara egokitzen ez direnei edota oso hondaturik egoteagatik eraitsi eta berritik egindako batek ordeztea edo Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legearen 21.3 artikuluan artikuluetan aurreikusitako xedeetarako espazio libre bihurtzea gomendaturik dutenei.

Jabeak hala erabakita, edo halabeharrez, istripuaren ondorioz edo hondamen egoera deklaratu izanagatik eraikina eraisten ez den bitartean, kontserbazio jarduketak baimendu ahal izanen dira, eta salbuespenez, baita sendotze obra partzialak ere, bat ez datozen elementuak ukitzen ez badituzte, betiere, edota obra horiekin batera Planaren aurreikuspenetara egokitzeko jarduketak egiten badira.

Nolanahi ere, jarduketa horiek ezin izanen dute laguntza edo diru-laguntza publikorik jaso.

Berritzeko araubidera atxikitako eraikinek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

-Eraikinaren egitura ordezteko obrak edo obra osoak egiten badira, hirigintzako arauetan, eta, halakorik bada, arau partikularretan ezarritako betebeharrak bete beharko dira.

-Ezin izanen dira bolumena handitu, etxebizitzak edo egungo erabilerak birbanatu, araudi partikularrean kasu bakoitzerako ezartzen diren eginbeharrak bete gabe.

-Eraikin hauek ezin izanen dute zaharberritzeko diru-laguntza publikorik jaso.

4. Antolamenduz kanpo (AK):

Antolamenduarekin bat egiten ez duten eraikinei esleitutako araubidea, espazio edo ekipamendu publiko bat eskuratzea oztopatu edo bizigarritasun arauak larriki urratzen dituzten aldetik.

Antolamenduarekin bat ez datozen eraikinei dagokienez, bakarrik deklaratzen dira antolamenduz kanpo espresuki Plan Bereziak programatutako jarduketak oztopatzen dituztenak.

Haien zerrenda araudi honen 36. artikuluan agertzen da.

5. Hirigintzako desegokitasuna: Plan Berezi honen ondorioetarako, desegokitzat edo arroztzat hartzen dira antolamenduarekin eta Planaren determinazio arautzaileekin bat heldu ez diren eraikinaren zatiak edo erabilerak, bereziki, baimendutako sakonera eta garaiera gainditzen duen bolumen eraikin eta eranskin oro. Eraikin horietan egiten ahal diren obrak eta Planaren determinazioetara egokitzeko urratsak 35. artikuluan arautu dira.

V. TITULUA

Ondare historikoa eta ingurumenekoa babesteko baldintzak

I. KAPITULUA

Higiezinak kontserbatzeko betebehar orokorrak

30. artikulua. Higiezinak kontserbatzeko jabeek dituzten betebehar orokorrak.

1. Eraikin, lur eta instalazioen jabeek, hirigintzako planeamenduan horiendako aurreikusitako erabilera eman beharko diete egiazki, eta haien kontserbazioa bermatu eta segurtasun, osasungarritasun eta txukuntasun baldintzetan eduki beharko dituzte, LAHFLaren 224. artikuluak ondarearen babesaz eta hiri zaharberritzeaz ezartzen dituen arauei lotuz.

2. Kontserbazio eginbehar orokor honen barnean obra mota hauek daude:

a) Eraikinetako zerbitzuen eta berezko elementuen erabilera eta funtzionamendu egokia ziurtatzeko egin beharreko obrak eta aldian-aldian haien osagaiak berritzea.

b) Eraikinaren egungo balioaren %50eko gastua gainditu gabe, eraikinak eta instalazioak lehengo segurtasun eta osasungarritasun baldintzetara ekartzeko obrak, egonkortasunari kalte egiten dioten elementu hondatuak konpondu edo finkatuko dituztenak, erabilpenerako oinarrizko baldintzak mantentzeko egiten direnak nahiz higiezina Eraikuntzaren Ordenantzan ezarriko diren gutieneko segurtasun, osasungarritasun eta txukuntasun baldintzak hornitzeko xedea dutenak.

3. Tuterako Alde Zaharraren Interes Kulturaleko Ondasun izaera kontuan hartuz, jabeek, edo bertzenaz, eskubide errealen titularrek nahiz eraikin edo instalazioen jabeek, Plan Berezi honek EOHALaren 36. artikulua garatuz ezartzen dituen babes mailaren arabera kontserbatu, mantendu eta zaindu beharko dituzte eraikinak.

4. Kontserbatzeko eginbehar orokorraz haratago doazenean, Administrazio eskudunek eraikinak zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzan eta zaharberritzeari buruzko foru araudian ezarritako diru-laguntzen bidez lagunduko dute katalogatutako ondasunen kontserbazioa.

31. artikulua. Jabeen eginbehar partikularrak, eraikinen kontserbazio eta egokitzapenerako.

1. Halako eraikin batzuetan Plan honetako arau partikularretan -lurzatien fitxetan- desegokitzat edo arroztzat jotzen badira kanpoaldeko nahiz barnealdeko elementu, bolumen edo garaierak, haien jabeek kendu beharko dituzte elementu horiek eta eraikinaren berariazko ezaugarri arkitektonikoen bat heldu diren elementuekin ordeztu, Plan Berezi honen araudian ezarritakoari jarraikiz.

2. Betebehar hori jabeen erabakiz gauzatuko da, eraikinaren gainean kasu bakoitzean ezartzen den jarduketa motaren garapena erantsiz. Dena den, araudi honetan horrela aurreikusten denetan, lizentzia emateko baldintza izanen da eraikineko elementu desegokiak ezabatzea.

3. Halako lurzati batzuetan desegoki edo arrotz deklaratutako elementuak baldin badira, ez dute zaharberritzeko laguntza edo diru-laguntzarik biltzen ahalko, elementu horiek kentzen eta hirigintzako araudi partikularrera egokitzen ez diren bitartean.

Jarduketak eraikin kolektiboan egiten badira, gutienez eskatutako da ukitutako alderdiak, zaharberritzeko espedientearen sustatzailearen jabetza izanik, araudi partikularrera egokitzeko; diharduten administrazioek juzgatuko dute jarduketa hori gauzatu ote den laguntza publikoak eskuratu ahal izateko.

4. Zaharberritzerako Laguntzen Udal Ordenantzak, eraikinak egokitzeko betebehar partikularrak betetzeko baldintza jarri ahal izanen du diru-laguntzak biltzeko, elementu desegokiak kentzea ere barne dela.

Era berean, diharduten administrazioek laguntza eta diru-laguntzak ezarri ahal izanen dituzte zaharberritzeari buruzko foru araudiaan, Planak "desegoki edo arrotz" deklaratzen dituen eraikuntza edo elementuak eraitsi edo kentzeko jarduketetarako.

5. Plan honetako Eraikuntzaren gaineko Araudi Orokorrak ezarriko du zer obra orokor eta arrunt jotzen diren interes arkitektoniko, historiko edo ingurumenekotzat, bai eta zein jotzen diren berezitzat, Zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzak xedatutakoaren arabera jaso behar duten trataerari dagokionez.

32. artikulua. Kontserbazio obrak egiteko aginduak.

1. Administrazio eskudunak, ofizioz nahiz edozein interesdunek eskatuta, aginduko du eraikinak, lurrak eta instalazioak aitzineko artikuluetan adierazitako baldintzetan kontserbatzeko behar diren obrak egin daitezela.

2. Obrak jabeek eginen dituzte beren bizkar, eta Administrazioak ezarritako epean egin beharko dira. Zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzan eta zaharberritzeari buruzko foru araudian obra mota bakoitzerako ezarritako diru-laguntzak eskatzen ahalko dira.

33. artikulua. Interes arkitektonikoa, historikoa edo ingurumenekoa duten obrak egiteko aginduak.

1. LAHFLaren 88 eta 195. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Udalak fatxadetan eta eremu publikotik ikusten diren edo bisita daitezkeen espazioetan kontserbazio eta eraberritze obrak egin daitezela agintzen ahalko du, Plan honetako aurreikuspenei jarraikiz, arkitektonikoki egokitu, edo balio estetikoa eta formala gehitzeko.

2. Egiteko obretan bereziko dira:

a) Jabeen kontserbazio betebeharren barnean sartzen direnak, eta horrenbertzez, interes arkitektonikoko obra arrunten gisa definitzen direnak.

b) Betebehar horiek gainditzen dituzten obrak, eta beraz, interes arkitektoniko bereziko obren gisa definitzen direnak.

3. Obra arruntak jabeen kontura eginen dira, nahiz eta horiek eskuratzen ahalko dituzten toki, foru, nahiz estatuko administrazioek, Zaharberritzerako laguntzen udal ordenantzaren edo zaharberritze araudien bidez, jarduketa mota honetarako ezartzen dituzten diru-laguntzak edo bertze mota batekoak.

4. Legez ezarritako kontserbazio betebeharraz haratago egiten duten obra bereziak, egiteko agindu duen administrazioak ordainduko ditu.

5. Obra bereziak egiteko agindu bidez gauzatzeko, ondoko prozedurari jarraitu beharko zaio:

a) Diharduen Administrazioak arrazoiturik emanen du egiteko agindua, eta erantsiko ditu memoria deskribatzailea, obrak egiteko behar diren dokumentu grafiko guztiak eta dagokion aurrekontua, ordaintzeko modua eta gauzatu ote diren kontrolatzeko prozedura zehaztuz.

b) Jabeak obraren edukiarekin eta aurrekontuarekin ados dagoela adieraziko du, eta egin eginen ditu, eta haren kontserbazio betebeharraz haratago egiten duten obren diru-kopurua jasoko du, aginduan ezarritako baldintzei jarraikiz.

34. artikulua. Obrak subsidiarioki egitea.

Jabeek behar den epe eta moduan egiten ez badituzte administrazio eskudunak egiteko aginduetan eskatutako obrak edo kontserbazio, mantentze eta zaintze jarduketak, agindua edo errekerimendua egin duen erakundeak subsidiarioki egin ahal izanen ditu hirigintzari, ondare historikoari edo administrazio-prozedura erkidegoari buruzko legeetan ezarritakoari jarraikiz.

II. KAPITULUA

Antolamenduz kanpoko eraikin, elementu eta erabilerak; eraikinen hondamen egoera eta eraispena deklaratzeko kasuak

35. artikulua. Desegoki edo arrotz deklaratutako eraikin eta eraikuntzak.

1. Planaren determinazioen arabera desegokiak edo arrotzak diren eraikin eta elementuak, antolamenduaren barnean daudela ulertuko da, beren hartan dirauten bitartean eta haien gain esku-hartzerik egiten ez den bitartean, esku-hartze horiek, beren tamainagatik edo beren izaeragatik, egokitzapen bolumetrikoa, ingurumenekoa edo funtzionala behar badute; beraz, ez dira antolamenduz kanpo dauden eraikin edo instalaziotzat hartu behar.

2. Haietan kontserbazio eta zaharberritze obrak egiten ahalko dira, haien mantentzea, iraupena eta modernizazioa edo egokitzapen funtzionala bermatu beharrez, eta ez da beharrezkoa izanen Planera egokitzea, ondoko epigrafean aipatzen diren kasuetan izan ezik.

3. Honelakoetan eskatuko da ukituriko eraikin edo elementuaren hirigintzako egokitzapena:

a) Planaren determinazioen arabera egin daitezkeen handitze lanak.

b) Planak onartzen dituen jarduera edo erabilera berriak ezartzea.

c) Etxebizitzak banatzea, 90. artikuluan horretarako ezarritako baldintzetan.

4. Urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 76. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, desegoki edo arrotz deklaratutako eraikin edo eraikuntza osagarriak antolamenduz kanpokotzat joko dira, Planak aurreikusten duenera egokitzeko eraitsi behar direlarik.

5. Aitzineko paragrafoetan ezarritakoaren arabera esku-hartze batzuetarako lizentzia ematen ahal bada ere, desegoki edo arrotz gertatzen diren eraikinetan zaharberritzeko udal laguntzak bildu ahal izateko horiek Planaren determinazio orokor edo partikularretara egokitu beharko dute.

36. artikulua. Antolamenduz kanpoko eraikinak.

Posta barrutia

Etxesaila

Lurzatia

Hirigintzako araubidea

1

Salcedo, 12-10 barnea

M0112

P0099

Antolamenduz kanpokoa

2

Serralta, 6

M0189

P0057

Antolamenduz kanpokoa

3

San Miguel, 35

M0196

P0328

Partez antolamenduz kanpokoa

4

Yeseros, 6

M0197

P0355

Antolamenduz kanpokoa

5

Yeseros, 4

M0197

P0356

Antolamenduz kanpokoa

6

Yeseros, 2

M0197

P0357

Antolamenduz kanpokoa

7

Granados, 11

M0197

P0358

Antolamenduz kanpokoa

8

Granados, 13

M0197

P0359

Antolamenduz kanpokoa

9

Cofrete, 23

M0207

P0517

Antolamenduz kanpokoa

10

Pasaje, 12

M0224

P0560

Antolamenduz kanpokoa

11

Pasaje, 14

M0224

P0561

Antolamenduz kanpokoa

12

San Migel, 44

M0279

P0949

Antolamenduz kanpokoa

13

Dominicas, 21 Bis

M0285

P1196

Antolamenduz kanpokoa

14

Pasaje, 7

M0233

P0613

Antolamenduz kanpokoa

15

Pasaje, 5

M0233

P0614

Antolamenduz kanpokoa

16

San Antón, 24

M0234

P0659

Partez antolamenduz kanpokoa

17

San Antón, 8

M0234

P0666

Partez antolamenduz kanpokoa

18

Lanpostuaren zenbakia: 6.

M0234

P0671

Partez antolamenduz kanpokoa

19

Lanpostuaren zenbakia: 8.

M0234

P0673

Antolamenduz kanpokoa

20

Vieja Plaza 9

M0234

P0674

Antolamenduz kanpokoa

21

Vieja Plaza 10

M0234

P0675

Antolamenduz kanpokoa

22

Pontarrón 3

M0234

P0680

Partez antolamenduz kanpokoa

23

Pontarrón 5

M0234

P0681

Partez antolamenduz kanpokoa

24

Castillo pasealekua, 7

( Don sillón eraikina)

M0235

P0196

Antolamenduz kanpokoa

25

San Pol, 1.

MO111

PO206

Antolamenduz kanpokoa

26

Herrerías 75

MO111

PO208

Antolamenduz kanpokoa

37. artikulua.-Antolamenduz kanpoko eraikin eta instalazioak.

1. Plan Berezi honek espresuki "antolamenduz kanpo" deklaratzen dituen eraikin eta elementuetan eginen da Plan Bereziak indarra duen bitartean haiendako aurreikusita dagoen jarduketa.

"Antolamenduz kanpo" deklaratzeak eraikin osoa nahiz haren zati bat hartu ahal izanen du. Honelakoetan partez antolamenduz kanpokoa izanen da.

a) Antolamenduaren baldintzetara egokitzen ez den bitartean, antolamenduz kanpoko eraikinetan legeak (LAHFLaren 84. artikulua) horretarako jasotzen dituen obrak baizik ez dira baimenduko.

Partez antolamenduz kanpokoak direlarik, araubide horrek lurzatian nahiz eraikinean ukitu gabeko eremuetan desegoki edo arrotz deklaratutako eraikinetarako aitzineko artikuluan xedatu denari jarraituko zaio.

Nolanahi ere, handitzeko edozein esku-hartze egiteko, eraikina Planaren determinazioetara egokitu behar da.

b) Erabilerak.

Antolamenduz kanpo deklaratuta dauden eraikin edo elementuetan ezin izanen dira erabilera berriak ezarri, ez eta lehendik dauden etxebizitzak handitu edo zatitu.

c) Udalaren laguntzak eskuratu ahal izateko planeamenduaren determinazioak egiazki bete beharko dira.

38. artikulua. Hondamena.

1. Plan Bereziaren esparruko eraikuntzen hondamen kasuak eta hondamena deklaratzeko prozedurak izanen dira, orokorrean, LAHFLaren 196. artikuluak izaera orokorrez ezartzen dituenak eta modu berezian, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legeak 24. artikuluan ezartzen dituenak.

2. Babes arauek zeinahi mailatan ukitzen duten eraikina hondamen egoeran deklaratzeak ez du erran nahi eraitsi behar denik, EOHLaren 24. artikuluari jarraikiz, Administrazio eskudunak aurrez baimenik eman ez badu.

Hori guztia eraikinaren eta bertako biztanleen segurtasunerako hartu beharreko neurriez aparte.

3. Behin-behineko utzarazpenak eta higiezinaren segurtasunerako nahiz bizilagun eta mugakideen gainean neurriak hartzeak berez ez dakarte berekin hondamen egoeraren deklaraziorik.

4. Hondamendi egoeraren deklarazio administratiboek eta hartzen diren neurriek ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, kontserbazio betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.

5. Eraikin baten hondamena deklaratzen duen ebazpen administratiboak, eraikina halabeharrez zaharberritu behar izatea ezar lezake. Hori gauzatzeko ondoko prozeduretariko bat erabili ahal izanen da:

a) Udalaren eta eraikinaren jabeen arteko hitzarmen administratiboa, eta hartan adierazi alde bakoitzak zaharberritzea gauzatu eta ordaintzeko hartzen dituen konpromisoak, hori egiteko epea eta eraikinak etorkizunean izanen duen erabilera eta gozamenerako araubidea.

b) Higiezina desjabetzea edo nahitaez saltzea, zaharberritzeko lizentzia ezarritako epeetan eskatzen ez bada, edo obra egiten ez bada, legez ezarritako kontserbazio betebeharra urratzeagatik eta EOHLaren 36.4. artikuluan aurreikusitako betebeharrak ez betetzeagatik.

39. artikulua. Eraispena.

1. Plan Bereziaren esparruan egin daitezkeen eraispenek udalaren lizentzia beharko dute nahitaez, LAHFLaren 189.i) artikuluari jarraikiz, eta ondare historikoari buruzko gaietan eskumena duen Administrazioak eraispena galarazi ez izana, EOHLaren 37. artikuluari jarraikiz.

2. Eraikin edo eraikuntza batean legez kanpoko eraispen osoak edo partzialak egiten badira, nahitaezko lizentziarik edo egiteko agindurik gabe edota horien kontra joanez, eraikinaren jabeak eta eraispena gauzatu dutenak, LAHFLaren 211.10, 212 eta 214. artikuluetan aurreikusitako hirigintzako araua hausteaz gain, eraitsia berreraikitzera behartuak izan daitezke, eraikinak katalogatuak edo balio berezikoak izanez gero. Hori guztia egoki diren zehapen ekonomikoez aparte.

3. Finkak besterenduz gero, eskuratzaileak hartuko ditu bere gain aurreko jabearen erantzukizunak, Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 2/2008 Lgegegintzako Errege Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitako subrogazio errealaren printzipioa betez.

40. artikulua. Erabilera debekatuak.

Erabilera debekatutzat hartzen da Araudi honetako VI. Tituluko (Eraikuntzako arau orokorrak) III. Kapituluan (Erabileren arau orokorrak) xede horretarako ezartzen diren determinazioak betetzen ez dituen erabilera oro. Jarduera indarra duten araudietara egokitzeko eta moldatzeko obrak baizik ez dira egiten ahalko Planaren hasierako onespenaren aitzinetik erabilera debekatuak zituzten eraikin eta lokaletan.

III. KAPITULUA

Ondare arkeologikoaren kontserbazioa

41. artikulua. Eremu arkeologikoak.

Ondare arkeologikoa babestearren, zorupean iragan aroen hondarrak dituen edo ustez izan ditzakeen tokiari erraten zaio eremu arkeologikoa; haien azterketak teknikari eta langile espezializatuak behar ditu, ikertze metodoak eta hondeatze, sailkatze eta zaharberritze metodoak aplikatzen dituztenak.

42. artikulua. Sailkapena.

Planak bortz eremu arkeologiko identifikatu ditu; dagokien planoan agertzen dira mugaturik.

1. eremua.

Santa Bárbara mendixkan IKO deklaratutako esparrua hartzen du, toki arkeologikoa den aldetik. Mendi guztia barrenean du, baita Paseo del Castillo eta Padre Ubillo karriketan mendiari hegiz hegi egiten dioten alboak. Zorupean ditu Tuterako jendegunearen aztarnarik zaharrenak, kronologia etengabea baitute k.a. IX mendetik hona. Gazteluko gotorlekuen hondar garrantzitsuak atxikitzen ditu bere mazeletan, eta etxe aldearen azpian judutegi berriaren zati bat izan zen XII. mendetik XV.era.

2. eremua.

Muga hauen arteko aldea hartzen du: iparraldean, Paseo del Castillo karrika; ekialdean, Terraplén karrika; hegoaldean, Carnicerías, Verjas eta Portal karrikak, eta mendebaldean, Mediavilla, Yeseros, Granados eta Herrerías karrikak.

Alderdi honek hartzen du medina islamikoaren gunea eta Tutera kristauaren etxe multzorik inportanteena. Hirigunearen barnean hementxe egin dira aurkikuntza nagusiak.

3. eremua.

Hartzen du Carnicerías eta Portal karriken eta Erdi Aroko hiriaren hegoaldeko mugaren arteko aldea, Queiles errekaren ibilguaren ondoan. Haren perimetroaren zati bat hiriko harresiak segituko lukeen lerroak osatzen du, hala agertu baita Muro karrikako bi orubetan indusketa eginda. Badirudi garai islamikoan toki honetan ez zela eraikuntzarik egin, eta XII. mendetik aitzina azkar jendeztatzen hasi zen.

4. eremua.

Tuterako hiri arabiarreko etxeek ustez okupatu zuten aldea da, gunea meskita tikitik abiaturik, gaur egun San Juan plazak okupatzen duen tokian. San Juan eta Cofrete plazek eta Herrerías, Descalzos eta Carmen Alta eta Baja karrikek markatzen dute alderdi hau.

5. eremua.

Hiri arabiarraren atal izanen zen, baina laborantzako lurrek osaturik harresiaren barnean. Geroago, lur horiek komentu desberdinek okupatu zituzten XVII. mendetik aitzina.

43. artikulua. Ondare arkeologikoaren kontserbazioa.

1. Planaren esparruan edozein hondeatze lan edo lur mugimendu egiteko, aginduzko udal lizentzia eskatu beharko da LAHFLren 189.1.g) artikuluari jarraituz.

2. Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legean edo bertze edozein lege xedapenetan ezarritakoaz aparte ezarri da arlo horren gainean artikulu honek arautzen duen prozedura.

3. 2, 3, 4 eta 5. eremu arkeologikoetan, ordezteko eta eraikin berria egiteko obra baimenen eskaera guztiekin batera aurkeztu beharko da Udaleko zerbitzu teknikoek luzaturiko ziurtagiria, delako orubearen gainean esku-hartze arkeologikoa egina dela dioena edo esku-hartze hori egin beharra dagoela, eta horrela bada ezarri beharko dira sustatzaileak egin beharreko jarduketak obrak egiten diren bitartean; horiek ez dira hasten ahalko harik eta esku-hartzearen azterketa teknikoa luzatu arte.

4. Santa Bárbara mendixkako IKOan jokatuko da Tuterako Udalak Santa Bárbara mendixkan sustatzen duen indusketa arkeologikoaren bideragarritasun planaren arabera.

5. Eraikuntza jarduketa baten aitzinetik beharrezkoa baldin bada esku-hartze arkeologikoa, honek jasoko du:

-Eraikinak aldez aurretik ikuskatzea, eraispenak badira.

-Eskuzko zundaketak 2,3 eta 4. eremuetan; eta eskuzkoak edo mekanikoak 5. eremuan, gutienez ere ukituriko azaleraren %10i eragiten diotenak.

-Indusketa zundaketek baiezkoa eman duten tokietan.

6. Indusketa lanak teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu; hura Udaleko zerbitzu arkeologiko beretakoa izan daiteke, edo arkeologia zerbitzu pribatuetakoa.

7. Behin indusketa egin eta gero, horiek zuzendu dituen teknikariak lizenzia eskaeraren dokumentazioari erantsiko zaion azterlan tekniko bat eginen du.

Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legean adierazitakoak bere ondorioak izan ditzan, azterlan teknikoaren ale bat igorriko zaio Nafarroako Gobernuko organo eskudunari. Azterlanaren ondorioek komenigarri egiten badute, Udalak azalera ukituan indusketa arkeologiko osoa egiteko eskatuko du modu arrazoituan, eta/edo segimendu arkeologikoa egiteko. Hala ez bada, sustatzaileari erranen zaio eskatutako obrei hasiera eman diezaiekeela.

8. Azken azterlanaren ondorioen arabera, hondar eta gauza interesgarriek iraun dezaten, lizentzia ukatzen ahal da edo, hura emanez gero, obrak egiteko baldintzak jartzen ahal dira. Garrantzi handiko egiturak edo aztarnak aurkituz gero, Tuterako Udalak Foru Komunitateko Kulturako Zuzendari Nagusiaren eskutan utziko du hondarrak erauzteko eta egiturak babesteko bidezkotasunari buruzko erabakia. Arrazoi teknikoak direla-eta erauztea posible ez bada, inguru eraikiarekin bat egiteko saioa eginen da.

9. Alde ukituan aztarna edo gauza arkeologikoak izateko arrasto eztabaidaezinak izan ezean, artikulu honen 2. zenbakian eta hurrengoetan adierazitako betebeharretatik salbuetsirik egonen dira azpiegituretarako zangak zulatzea eta obrak egitea, haien sakonera metro bat baino gutiago bada beheko solairuko sestratik neurtuta, edo 50 cm baino gutiago, sotoko solairuaren sestratik neurtuta. Azpiegituretan egin beharreko zangek, sestretatik neurtuta, 50 cm baino sakonera handiagoa badute, eta gutienez ere ukitzen duten etxesailaren luzeraren adinako garapena badute, segimendu arkeologiko bat izan beharko dute bederen, aztarna edo gauza arkeologikoak izateko arrasto eztabaidaezinik ez izanagatik ere.

IV. KAPITULUA

Hiri ingurumenaren kontserbazioa

44. artikulua. Bistan dauden elementuen kontserbazioa eta eraberritzea.

1. LAHFLaren 88. artikulua aplikatuta, Udalak, interes turistiko edo estetikoko arrazoiengatik, kontserbazio eta eraberritze obrak egiteko agindu ahal izanen du kasu hauetan:

a) Bide eta eremu publikoetatik ikusten diren fatxada edo mehelinetan.

b) Eremu publikotik ikusten diren patio edo espazio libre pribatuetan.

2. Ingurumena hobetzeko jarduketa integralak gauzatzeko, horietan fatxadak egokitu eta koloreei tratamendu berezia ematen bazaie, jarduketa horien xede izan daitezkeen atzealde multzoek, etxesailetako patioek, mehelinek edo fatxada multzoek osatzen dituzten esparruak bereizi ahal izanen ditu Udalak.

3. Obra guztiek itxitura eta/edo hesi egokiak izanen dituzte, Alde Zaharreko estetika errespetatzen dutenak. Halaber, eraispenak egiten direlarik, berehala eraikuntzari ekiten ez bazaio, gelditzen diren mehelinak behar bezala estalirik utziko dira eta lurzatia ixteko hesiak finkoak izanen dira, eta bat etorriko da Alde Zaharreko eraikinekin.

45. artikulua. Hiri espazioko elementu berezien babesa.

1. Eraikuntza batzuk eta apaindura publikoko pieza batzuk elementu bereziak dira, eraikinak izan gabe, kontserbatu nahi den hiri ingurunearen osagai direlako.

2. Haien babesari dagokionez, Plan Bereziak bere egiten du katalogoaren edukia, elementuei dagokienez.

3. Plan Bereziak, bere araudi partikularrean, aurreikusten du materialen eta altzarien katalogoa, hiri espazioan gauzatu beharreko jarduketetarako; hori jaso behar da urbanizazio proiektuetan edo obra arruntenetan.

4. Argindar eta telefono instalazioek eta kable bidezko gainerako instalazioek lur azpikoak izan beharko dute. Etorkizuneko urbanizazio eta eraikuntza jarduketetan berariaz bete beharko da galdakizun hori. Lehendik dauden aireko instalazioak lur azpitik bideratuko dira Udalaren eta esleipena hartzen duten konpainien arteko hitzarmenen bidez, halako moduan non sareak berritzen eta eremu publikoaren berrurbanizazioa gauzatzen den neurrian aireko lineak desagertuz joanen diren.

5. Konpainia kontzesiodunek ezin izanen dute paratu ez zutoin, ez euskarri ez aireko kable berririk. Lineak lurperatu arte, eraikinetako fatxadetan dauden kableek erlaitzaren lerroari jarraituko diote horizontalean eta mehelinari bertikalean.

6. Debeku da antena parabolikoak paratzea fatxadetan, balkoietan edo eremu publikotik ikusten ahal diren hutsarteetan.

46. artikulua. Natur ondarearen babesa.

1. Alde Zaharrean gaur egun dauden arbolak, kontserbatu, zaindu eta haien hondaketa osoa edo partziala eragin dezaketen ekintzetatik babestu beharko dira, eta bota ahal izateko, Udalari baimena eskatu beharko zaio aitzinetik.

47. artikulua. Kanpoaldeko publizitatearen mugak.

1. Kartel, errotulu, iragarki eta panel bidezko kanpoaldeko publizitatea, pertsona fisiko edo juridikoen, elkarteen edo taldeen izen soziala, salerosketa edo merkataritza jarduerak nahiz jarduera profesionalak, eta informazio orokorrekoak, turismokoak, edo kultur eta aisiako jarduerak aditzera emateko baliatzen direnetara mugatuko da Planaren esparru osoan, betiere Plan honetan aurreikusten diren baldintzak betetzen badira, eta aurrez baimen administratiboa eskuratzen bada.

2. Berariaz debekatzen da kartel, iragarki edo informazioak eraikin, horma edo hesien gainean jartzea, horretarako egokituta ez dauden lekuetan; eta kanpoaldeko euskarriak eta armazoi bakartu edo argidunak finkatzea hesi, karrika, plaza, eraikin, erlaitz edo teilatuetan, lorategietan edo eremu publikoetan.

V. KAPITULUA

Ondare arkitektonikoaren arauketa

48. artikulua. Katalogoa.

1. Deklaratutako multzo historikoan eta Plan Bereziaren esparruan ondare eraikia babesteko maila egokia ezarri beharrez, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legearen 21. artikulua eta LAHFLaren 63.a beterik, Plan Berezi honek bereganatzen du Tuterako Alde Zaharreko Ondare Eraikiaren Katalogoa, bana-banako fitxen bidez, araudi honen eranskin gisa.

2. Ondare Eraikiaren Katalogoa lehentasunez aplikatu beharko da edozein araudi edo ordenantza partikularren aitzinetik, eta honela osatuko da: babeserako araudi orokorra, erreferentzia planoak eta ondasun katalogatu bakoitzaren fitxategi banakakoa; horretan zehaztuko dira babes maila eta ondasun horretan egiten daiteskeen jarduketak.

3. Eraikin katalogatuak grafikoki identifikatuko dira dagokien antolamendu planoan, eta haien zerrenda araudi honen I. eranskinean gehitu da.

49. artikulua. Ondare arkitektoniko katalogatuaren sailkapena.

1. Katalogoan jasotzen den gisara, eraikin katalogatuen babesa hiru mailatan ezartzen da, hedaduraren eta intentsitatearen arabera. 1 eta 2. mailek eraikin osoa babesten dute; 3. mailak, berriz, fitxa partikularrean deskribatzen diren elementu arkitektoniko garrantzitsu batzuei baizik ez die babesa esleitzen, gehienetan fatxadari:

a) 1. babes maila: hiriko eraikin adierazgarrienak sartu dira kategoria honetan. Oro harturik babesten dira, haien arkitektura eta eraikuntza ezaugarri, bolumen, forma eta apaindurazko elementuei eusteko. Gradu honetan sarturik dauden eraikinak, guztiz edo alde batez, hiriaren historiaren osagarri nabarmenentzat hartzen ahal dira, eta gogoangarritzat jotzen dira, hiriko bilbean.

b) 2. babes maila: balio arkitektoniko, urbano edo historiko aipagarri eta bermatu beharrekoak dituzten eraikinak jaso dira kategoria honetan.

c) Balio horiek, lehen mailakoak izan gabe, multzotik argi nabarmentzen dira, eta horregatik irautea merezi dute.

d) Barnean egoteak balio arkitektoniko gutiagoko aldeak edo eraldaketak jasan dituztenak aukera ematen du lehen mailan baino obra araudi zabalagoa baimentzeko.

e) 3. babes maila: gainerako eraikin katalogatuak kategoria honetakoak dira. Hiriaren historian orain arte iraun duten piezak dira eta horixe da haien balio nagusia. Ezagutzeko moduko hiria definitzen duten alderdiak osatzen dituzten eraikinen adibiderik hoberenak dira: alde zaharra eta zabalguneak. Horri gehitzen zaizkio, han-hemenka, auzo berrietako arkitektura hoberenaren aleak. Bakarrak izateagatik edo bere motetan ale hoberenak izateagatik katalogatzen dira.

f) Eraikin gehienetan fatxada baizik ez da babesten, hura baita hiri ingurunearen elementu egituratzailea, eta haren iraupena segurtatu nahi.

2. Eraikin edo eremu katalogatu bakoitzaren fitxa partikularretan desegoki bezala deklaratzen diren elementu, gaineraikuntza, eranskin edo eraikin zatiak, antolamenduz kanpo aurkitzen dira, beraz, ezabatu edo ordezten ez diren bitartean ezin izanen da obrarik baimendu, eraikinaren higiene eta egonkortasunerako beharrezkoak diren konponketa tikiak izan ezik.

3. Higiezin katalogatu batean legezko hondamen egoera deklaratzen bada, hondamen egoeraren deklarazioak indarra hartzen duen unetik hasi eta gehienez ere bi urteko epean ordeztu beharko da edo osorik zaharberritu, LAHFLaren 196. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legearen 24. artikuluan aurreikusten den gisan. Eraikin berriak katalogatu zenean bolumen, eraikuntza, forma eta erabileraren aldetik zituen ezaugarri berak izanen ditu, non eta, behar bezala arrazoiturik, diharduen administrazioak ez duen hondamenean deklaratutako eraikina katalogotik kanpo uztea erabakitzen Planaren aldaketa puntual baten bidez.

4. Hondamen egoera jabeek eraikina kontserbatzeko edota katalogaturiko eraikina eraisteko duten eginbeharra bete ez izateagatik sortu bada, indarrean dagoen LAHFLan tipifikatutako hirigintzako araua urratzeaz gain, aski arrazoi emanen dute eraikina desjabetzeko, LAHFLaren 121. artikuluaren babesean.

50. artikulua. Eraikin katalogatuei buruzko arauak.

Plan Bereziak bere egiten ditu Tuterako HAPOak babes maila bakoitzerako ezarritako jarduketa arauak eta babeserako irizpideak.

51. artikulua. Barruti edo multzo tiki katalogatuak.

1. Barruti edo multzo tiki babestuak erraten zaie hiri eremu edo espazioei, balio arkitektonikoak ez ezik, balio nabarmenak dituztenean hirigintzaren edo paisaiaren aldetik ere. Katalogo honetan sartzeko garrantzitsuena ez da haien zabalera, baizik eta barrutiak bere barnean dituen eraikin eta espazio libreei ematen dien izaera.

2. Barruti katalogatuak grafikoki mugatzen dira dagokien antolamendu planoan eta haien zerrenda gehitu da araudi honen I. eranskinean.

52. artikulua. Katalogatu gabeko ondare arkitektonikoa.

Katalogatu gabeko ondare arkitektonikoa da balio arkitektoniko edo interes historiko nahiz ingurumeneko berezirik izan gabe, hiriko multzo historikoan eta Plan Berezi honen esparruaren barnean egoteagatik erregulazio generikoaren menpe gelditzen dena, kontserbazio, eraikuntza, esku-hartze eta ingurumenarekiko integraziorako arauei doakienez. Eraikin hauen hirigintzako araudia eta planeamenduko baldintzak, arau partikularretako lurzati bakoitzeko fitxan banan-banan zehaztuta daude.

VI. TITULUA

Eraikinek bete beharreko baldintza orokorrak

Edukia.

Arau hauek Plan Bereziaren esparru osoan dira aplikatzekoak.

Determinazioek izaera orokorra dute, kasu bakoitzean lurzati edo exekuzio unitate bakoitzaren arau partikularretan zehazten direnak deusetan ukatu gabe.

Arau hauetan aurreikusten ez den guztian, Plan Orokorrean xedatuari lotuko zaio.

I. KAPITULUA

Bolumenari buruzko arau orokorrak

53. artikulua. Lurzatiak.

Lurzatien eransketa eta bananketa onartuko da, baldintza hauetan:

-Lurzatien erqansketa onartuko da, ondoriozko lurzatiaren kanpoaldeko frontea ez bada 15 metro baino handiagoa, eta solairu bakoitzeko azaleraren okupazioa, haietako edozeinetan, 250 m² baino handiagoa ez bada. Izkinetako lurzatien kasuan, lurzatiaren frontea karrika bakoitzaren aitzinekoa izanen da.

-Lurzati batean bananketa onartuko da betiere ondoriozko lurzatiaren frontea 6 metro baino handiagoa bada, eta solairu bakoitzeko azaleraren okupazioa, berriz, 50 m² baino handiagoa bada.

Salbuespenez, eta erantsiriko lurzatien aurreko tamaina edo ezaugarri formalak direla-eta, salbuespenak onartzen ahalko dira lurzatien eransketarako eta bananketarako, behar den xehetasun azterlana tramitatu ondoan.

Determinazio horiek ez dira nahitaez bete beharrekoak Planak definbitzen dituen exekuzio unitateetan edo hura onetsi ondoan defini litezkeenetan, nahiz eta unitatearen garapenaren ondoriozko lurzatiketaren ondorioz lurzatietan 15 m baino gehiagoko fronteak gertatzen badira, ahaleginak eginen diren fatxada zatitzeko konposizioaren eta/edo materialen aldetik, eraikin berria bere ingurunearekin bat egiten duela segurtatzeko.

54. artikulua. Lerrokadurak.

Antolamendu planoetan grafikoki definitzen dira.

1. Lerrokadura ofiziala.

Lerrokadura ofizialtzat eremu pribatua eremu publikotik bereizten duen mugako marra hartzen da.

Plan Bereziak edo bera garatzen duten tresnek bertzerik adierazi ezean, egungo lerrokadurak mantenduko dira.

2. Eraikinen lerrokadurak.

Kanpokoak. Lerrokadura ofizialak errespetatuko dituzte, oro har.

Ez da onartuko eraikinak kanpoaldeko lerrokadurarekiko atzeraematerik.

Barnealdekoak. Lurzati eta eraikin bakoitzari dagokion araudi partikularrean bertzerik adierazi ezean, barne lerrokadurak eraikinaren gehieneko inguratzaile dira goiko solairuetan.

55. artikulua. Sestrak.

Dagokien antolamendu planoan sestra berriak espresuki finkatu ezean, ofizialtzat aitortzen dira egungo sestrak. Nolanahi ere, urbanizazio proiektuek doitzen ahalko dituzte, espazio publikoaren baldintza berrien arabera.

56. artikulua. Eraikinaren solairu kopurua eta garaiera.

Garaiera eraikin batek duen dimentsio bertikala da, espaloiko sestratik erlaitzeko lerrora behetik goiti dagoen distantzia gisa, edo baita eraikinak sestratik goiti dituen solairu guztien kopuruan adierazita. Honi dagokionez, sestra gaineko solairua da espaloiko sestraren gainean metro bat goiti dagoen sabaia duena.

Eraikinaren garaiera finkatu eginen da gaur egun erlaitzeraino duten solairu kopuruari dagokionez, betiere dokumentazio grafikoan edo araudi partikularrean bertzerik zehaztu ezean. Balio hori gehienekoa izanen da nolanahi ere, bai kontserbazioa egiten denean bai berritzea egiten denean.

Solairu kopuruari dagokionez eraikin baten garaiera finkatzeak ez dakar ezinbertzean egungo teilatuaren gailurra edo punturik garaiena finkatzea, ez eta hirigintza nahiz ingurumen aldetik desegokiak diren eta erlaitzeko lerro edo estalkiaren planoaren gainetik -araudi honetan zehaztutakoaren arabera- egon litezkeen eraikuntza eta elementuena ere.

Erlaitzaren lerrotik edo estalkiaren planotik kanpora dauden bolumen habitagarriak edo elementu arrotzak hirigintzako desegokitasun egoeran geldituko dira, edo espresuki antolamenduz kanpo.

Eraikina berritik egiteko edo eraikina ordezteko edo handitzeko esku-hartzeetan, lurzati bakoitzari dagokion araudi partikularrean xedatzen denari jarraituko zaio, eta halakorik ez bada, ondoriozko eraikinaren garaiera ez da eraikin ordeztuarena eta inguruko eraikinen garaiera tikiena baino handiagoa izanen.

Sestra desberdina duten bi karriketara jotzen duten lurzatien kasuan, mantentzen ahalko da fatxada bakoitzean onartzen den gehieneko garaiera, barne lerrokadurak horretarako aukera eman ezean, lurzatiaren hondoaren erdiraino.

57. artikulua. Garaieren neurketa. Erlaitzaren garaiera eta solairu kopurua.

Plan Berezi honi dagokionez, erlaitzaren garaiera edo eraikin baten gehieneko garaiera da espaloiko sestratik azken solairuko sabaiaren forjatuaren behekaldeak fatxadako lerroarekin bat egiten duen puntura bitartean dagoen tartea. Garaiera hori fatxada lerroaren erdiko puntutik goiti neurtuko da. Malda duten karriketan, fatxadak gehienez 12 metroko luzera badu, eraikinaren garaiera fatxadaren erdiko puntuan neurtuko da, eta fronte eraikia 12 metrotik goitikoa bada, garaiera neurtuko da maldaren behereneko puntutik 6 metrora. Tarte hori mailakatzen ahalko da.

Solairuen kopuruan adierazitako garaierari dagokionez, beheko solairua eta pisuetakoa zenbatuko dira, kopuru horretan estalkiaren azpiko espazioari dagokion solairua sartu gabe.

58. artikulua. Estalkia, eta erlaitzeko gehieneko garaieratik goiti dauden eraikuntzak.

Estalkiapeko aprobetxamendua eta gehieneko garaieratik goitiko eraikuntzak arautu beharrez, ingurumeneko eta tipologiako ezaugarrien arabera, bi eremu egonen dira, horretarako grafikoki mugatuak.

1. eremua: (Alde Zaharreko erdigunea).

Ez da onartzen txapitulak eraikitzea.

Estalkipeko erabilerak:

Kontserbazio araubidean bizitegia onartzen da estalkipean, betiere azpi-azpiko solairuko (azken solairua) etxebizitzari lotua ageri bada, eta etxebizitza independentetzat Plan Berezia onestean halakoak zirenak baizik ez dira onartuko.

Berritze araubidean ez da bizitegirik onartzen estalkipean.

2. eremua: (1. eremu gisa definitu denetik kanpoko esparrua).

Onartzen da txapitulak eraikitzea.

Estalkipeko erabilerak:

Kontserbazio araubidean bizitegia onartzen da estalkipean, betiere azpi-azpiko solairuko (azken solairua) etxebizitzari lotua ageri bada, eta etxebizitza independentetzat Plan Berezia onestean halakoak zirenak baizik ez dira onartuko.

Berritze araubidean bizitegia onartzen da azken solairuari lotua bada.

Orokorrean, estalkiaren oinplanotik goiti tximiniak, aireztapen hodiak eta gisako elementuak baizik ez dira agertuko, eta 2. eremuan txapitulak, 77. artikuluan horren gainean ezarritako baldintzetan eraikuntzari dagokionez.

Halakorik bada, ahaleginak eginen dira igogailuaren makineriaren etxola estalkiko isurkiek definitzen duten bolumenean egon dadin; malda %30etik %40ra bitarte ibiliko da.

Betiere, estalkipeko espazioa eraikuntza berrietarako ezarritako bolumen eta erabilera baldintzei egokituko zaie ahal den heinean, batez ere eraikina osorik berregituratzen bada eta/edo igogailua paratzen bada.

Estalkiko isurkien planoan irekitzen ahal diren leihoak mugaturik egonen dira: bat isurkiko 50 m²-tik edo haren zatikitik. haien tamainaren muga ere 60x40 cm baino tikiagoa izanen da, salbu eta egun diren leihoen kasuan, 90x90 cm-rainoko luze-zabalak baimentzen ahalko baitira, beharrezkoak baldin badira bizigarritasun baldintzak lortzeko.

59. artikulua. Beheko solairua.

Beheko solairua eraikinaren solairu apalena da.

Eraikina berritik egiteko jarduketetan eta araudi partikularrak bertzerik ezarri ezean, beheko solairuko garaiera librea 3tik 3,50 metro artekoa izanen da.

Solairu honetako zoruaren mailak ez ditu 15 zentimetro baino gehiago hartuko kanpoko sestra gainetik, fatxadaren erdiko puntuan neurtuta, eraikin berezietan edo lehendik daudenetan izan ezik.

Lehendik dauden eraikinetan, beheko solairuetako lokalak indarra duen araudia betetzeko egokitzen direnean, onartu ahal izanen da solairuaren 30 cm egotea kanpoko sestraren azpitik.

Salbuespenez garaiera handiagoak onartzen ahal dira, ondoko eraikinen garaieraren kariaz, erakundeen eraikinak edo ekipamendu publikoak badaude.

Arestiko determinazioek, nolanahi ere, ez dute inor salbuetsiko oztopo fisiko eta sentsorialak kentzeari buruz indarra duen araudia betetzetik.

60. artikulua. Goiko solairua.

Goiko solairua zorua beheko solairuko forjatua baino goitiago duena da.

Eraikuntza berriko jarduketetan garaiera librea ez da 2,40 metro baino tikiagoa izanen, ez eta 2,80 metro baino handiagoa.

61. artikulua. Estalkipeko solairua.

Estalkipeko solairua da azken forjatu horizontalaren eta estalkiaren behealdeko planoaren artean kokatuta dagoena. Ez da goiko solairutzat hartzen.

Haren aprobetxamendua 58. artikuluan arautzen da.

Berritzea eginez gero, solairuaren barne garaiera ez da inon ere 4,00 m baino handiagoa izanen.

62. artikulua. Estalkipeko atikoko solairua eta terrazak.

Estalkipeko atikoa da azken forjatu horizontalaren goi aldearen eta estalkiaren behealdeko planoaren artean gelditzen den solairua. Fatxada du, eraikinaren aitzinaldeko edo gibelaldeko lerrokadura nagusiarekiko atzeraemana, eta argiztapenerako hutsarteak, eta, halakorik bada, terrazara sartzeko hutsarteak irekitzen dira bertan.

Alde Zaharreko ezaugarri tipologiko gisa teila zeramikoko estalki maldaduna onartzen bada ere, onartzen dira estalki lauak edo terrazak, betiere haien azalera goiko estalkiaren azalera osoaren %15 baino gehiago ez bada, eta eraikinaren kanpoko fatxadara jotzen ez badute; horrexegatik barne patioko isurkian baizik ez dira irekitzen ahalko.

Orain diren atiko eta terrazek baldintza horiek betetzen ez badituzte, ez zaie eskatuko azalerari dagokion baldintzara egokitzeko, azalera osoaren %15 gainditzen badute, baina bai ingurumeneko egokitzapena egin dezaten, bereziki eraikinak baldin badira multzo katalogatuetan edo monumentu inguruneetan, edo, dauden tokian egoteagatik, espazio publikotik aise ikusten direnean.

Egokitzapen hori urraska egin ahal izanen da, eta horrela egokitzapen obra partzialak onartuko dira, kasua bada, teilatuaren hegala berritu eta gutienez teilatuaren kanpoaldeko ertza lehenera ekartzeko, tarte horretan estalkiaren garapenak 1,25 metro garai baino gehiagoko petrila edo barne defentsa sorrarazten badu, espazio publikoaren gainean desegokia den gailur edo erremate guztiak kendurik.

Eskakizun horiek ez dira ekipamenduetako eraikinetarako ez eta eraikin katalogatuetarako, diseinu eta tratamendu berezia izaten ahalko baitute.

63. artikulua. Sestra azpiko solairua.

Eraikina berritik egiteko edo ordezteko obretan gutieneko garaiera librea 2,20 metro izanen da, edozein puntutan.

64. artikulua. Eraikinaren hegalkinak.

1. Eraikinaren helgalkinak fatxada planotik edo eraikinaren lerrokaduratik haratago ateratzen diren solairu orokorreko azalera edo bolumen eraiki eta erabilgarriak dira.

Artikulu honen ondorioetarako, erlaitzak eta teilatu hegalak ez dira hegalkintzat hartuko, horien eraikuntza Estetikari buruzko Arau Orokorren kapituluan arautzen baita.

2. Hegalkinen ezaugarri bolumetrikoen arabera, balkoiak eta atal irtenak bereizten dira.

3. Balkoia fatxadaren planotik kanpora hegalkin moduan ateratzen den azalera da.

Eraikinaren goiko solairu guztietan onartzen dira balkoiak.

Balkoien hegala karrikaren zabaleraren 1/10 izan daiteke eta beti ere 0,60 metro gehienez. Balkoiaren itxitura 1,20 m garai izanen da, gehienez, solairuko zoruaren mailaren gainetik.

Kanpoaldeko ertza fatxadaren paraleloa izanen da.

Fatxadako edozein hutsarteren aitzinean eraiki ahal izanen dira eta hutsarte bat baino gehiago hartzen ahalko dituzte, baina ez dira 0,60 m baino gehiago hurbilduko ondoko eraikinaren mehelin lerrora.

Haien eraikuntzan erabil daitezkeen material eta egikerak Estetikari buruzko Arau Orokorretan zehazten dira.

4. Gorputz irtena da fatxadako planotik kanpora ateratzen den bolumen habitagarria.

Alde Zaharrean, oro har, begiratokiak egitea soilik baimenduko da baldintza hauetan:

Begiratokia gorputz irtena da, aitzinean nahiz aldeetan beiraz hornitutako azalerak nagusi dituena, bakartua eta fatxadako hormari atxikia, eraikinaren egiturarekin eraikuntza aldetik loturarik ez duena eta frojatu horizontalekin artikulatua.

Ez da begiratokirik eraikitzen ahalko karrikak 9 m baino zabalera tikiagoa badu.

Hegalkina 0,60 metro izanen da gehienez. Kanpoko parametroa paraleloa izanen da fatxadaren aldera eta alboko planoa ez da 0,60 metro baino gehiago hurbilduko ondoko eraikinaren mehelin lerrora.

Gela bat edo gehiago izaten ahalko ditu eta haren eraikuntza posible da eraikinaren goiko solairu guztietan. Betiere, fatxadako hutsarteen konposizio orokorra errespetatuko dute, baita Alde Zaharreko eraikinen eraikuntzaren tipologia eta estetika.

Nolanahi ere, begiratokiaren esparrura pasatzeko hutsarteen neurriak fatxadako hutsarteendako izaera orokorrez ezartzen direnak izanen dira.

Eraikuntzan erabilitako arotz lanetan Estetikari buruzko Arau Orokorretan arautzen da.

Eraikinetan dauden fabrikako obrako gorputz itxien hegalkinak, orokorrean beirarik gabeak, desegokiak dira hirigintza aldetik, eta ezabatu, ordeztu edo berritu beharko dira, multzo katalogatu edo monumentu inguru batean kokatuta badaude, bereziki.

65. artikulua. Elementu irtenak.

Erlaitzez eta hegalez gain, horien eraikuntza eta egiteko baldintzak Estetikari buruzko Arau Orokorretan arautzen baitira, eraikuntzarekin bat eginda ageri diren inpostak, moldurak eta antzeko elementuak ere onartzen dira, betiere, fatxadako planotik 15 zentimetro baino gehiago ateratzen ez badira.

Beheko solairuan kokatutako elementu apaingarriak edo merkataritzakoak, eraikinaren edo dagokion lokalaren konposizio eta dekorazio orokorrarekin bat eginda agertuko dira, eta 2,20 metro garairaino ez dira 15 zentimetro baino gehiago aterako fatxadako planotik, ez eta 40 zentimetro baino gehiago garaiera horretatik aitzina.

66. artikulua. Gehieneko sakonera eraikigarria.

Lehendik dauden eraikinetan gehieneko sakonera gaur egungoa izanen da, salbu eta Planak besterik zehazten badu edo atzeko fatxadan elementu desegokiren bat badago.

Eraikina berritik egiteko esku-hartzeetan edo eraikina ordezteko edo handitzekoetan, arrazoituz gero onartzen ahalko da sakonera eraikia ondoz ondoko tikienaren berdina izatea edo are ondoz ondokoen banaz bertzekoa ere, oro har 15 metro gainditu gabe.

67. artikulua. Okupazioa.

Bertzerik zehazten ez bada, lurzatiaren gehieneko okupazioa kanpoko lerrokaduratik hasiz beheko solairuko gehieneko sakonera eraikigarria aplikatuz lortzen dena da.

68. artikulua. Gehieneko azalera eraikigarria.

Lurzati bakoitzeko gehieneko azalera eraikigarria, okupa daitekeen azalerari onartutako solairu kopurua aplikatuz lortzen dena da.

69. artikulua. Lurzatiko patioa.

1.-Lurzatiko barne patioa.

Lurzatiko patio edo argi-patioa da etxebizitzei eta/edo elementu komunei argitasuna eta aireztapena ziurtatzeko eraikinaren barnean egiten den barneko patioa.

Haren gutieneko azalerak, konfigurazioak eta neurriek errespetatuko dituzte bizigarritasunari buruz indarra duten arauak.

Estalki lauarekin estali ahal izanen da beheko solairuaren sabaiaren forjatuaren mailan.

Egungo eraikinetan onartzen dira eraikinak berritik egiteko obretan gutienez ere eskatzen direnak baino tikiagoko patioak, baina debeku da azalera murriztea, aparte utzirik beharrezkoa izatea eremu hori okupatzen duten gorputz edo elementu erantsiak kentzea.

2.-Lurzatiaren gibeleko patioa.

Kanpoko patioa edo lurzatiaren gibeleko patioa da eraikinaren barnealdeko lerrokaduraren eta lurzatiaren muga edo barnealdeko lerrokaduraren artean dagoen espazioa.

Plan Bereziak espresuki bertzerik erran ezean, ez da bertan eraikitzen ahalko.

II. KAPITULUA

Estetikari buruzko arau orokorrak

70. artikulua. Fatxaden konposizioa eta izaera bateratua.

Fatxaden konposizioa (barne direla hura egituratzen duten elementu guztiak: zokaloak, begiratokiak, arotz lanak, pertsianak, errotuluak...) bateratua izanen da, eta solairu guztietara hedatuko da, beheko solairua barne. Fatxadak egitura eta kalitate berbereko trataera izanen du bere azalera guztian, halako moldez non eraikinak zaindu itxura izanen baitu teilatutik hasi eta karrikarekin bat egiteraino, baldin eta ez bada beheko solairuen ezaugarri den zokalo izaera azpimarratu nahi; kasu horretan zokaloari emanen zaion trataerak goiko solairuetakoekin bat egin beharra alde batera utzita, eraikinaren gainerakoan erabilitako akabera desberdinetara jo ahal izanen baita fatxaden kasuan.

Beheko solairuko fatxadako plano orokorrak bat eginen du goiko solairuetakoarekin.

Ingurumen aferen kariaz, antolamenduz kanpokotzat joko dira teknologia berrien ondorioz fatxadetan agertzen diren elementu guztiak, eta arrazoi beragatik debeku da halakorik paratzea, hura kukutzea ageriko ezintasuna gertatu ezik, kasu horretan eskatuko baita konposizioaren, materialaren eta ingurumenaren aldetik bat egiteko.

71. artikulua. Fatxadako hutsarteen forma eta neurriak.

Goiko solairuetan, egungo eraikin arruntetan nola, halakoak izanen dira hutsarteak, formaz nahiz tamainaz; horiek, eraikuntza tradizionalaren logikaren ondorioz bertikalak izaten dira beti goiko solairuetan, azken solairuan izan ezik, horiek karratuak izan baitaitezke, eta are horizontalak ere.

Goiko solairu horietan, haien luze-zabalak 1,20 x 2,80 m izanen dira gehienez, goreneko solairuan izan ezik, eta betiere ere motxeta bat izanen dute, gehienez ere 15 cm-koa.

Beheko solairuan, hutsarteen zabalera 3 m izanen da gehienez, sekzio laburreko karriketan izan ezik, arrazoi funtzionalen kariaz, zabalera handiagoak onartzen ahalko baititu Udalak. Nolanahi ere, ahaleginak eginen dira eremu opakuak nagusi izan daitezen hutsarteen aldean.

72. artikulua. Hutsarteen osaera.

Hutsarteak, ahal dela, konposizioko ardatz bertikaletan ezarriko dira; bai atariko sarrera bai beheko solairuko bertze lokal batzuei dagozkien lokalak bat etorriko dira fatxadaren gainerakoari aplikaturiko konposizioarekin.

Aitzineko araua, hutsarteen forma eta dimentsioei buruzko gainerakoak bezalaxe, batik bat bizitegi erabilera duen ohiko eraikinari dagokio.

Eraikin bereziek ez dute bat etorri behar artikulu honetan eta aitzinekoan bilduriko eskakizunekin, Alde Zaharreko eraikinen estetika begiratu behar badute ere.

73. artikulua. Beheko solairuaren konposizioa.

Ahaleginak eginen dira fatxadaren plano orokorra bat etortzeko goiko solairuenarekin. Hala ere, onartzen da beheko solairuko lokalen lerrokadura atzeraematea bere frontearen %50ean baino gehiago ez bada, kolokan ez uzteko merkataritzarako haien erabilera , betiere pertsiana edo ixteko elementua eraikinaren kanpoaldeko lerrokaduran baldin bada.

Atarian eta beheko solairuko lokaletan bakoitzak bere sarrera izanen du. Atariko sarbidea eraikineko fatxadaren planoan kokatuko da, halako moldez non ez baita inolako bide zortasunik edo menekotasunik izanen atarira, merkataritza erabilerari lotutako espazioetan barna.

Arrazoi beragatik, merkataritzako lokalek ez dute sarbiderik izanen ataritik eraikineko bertze elementu komun batzuetara, aparte utzirik hura ez izatea sarbide bakarra.

Atariak eta lokalek betiere izanen dituzte sarrera desberdinak, oraingo eraikin batean solairu guztiak bizitegitarako ez diren erabileratarako izanik ere.

74. artikulua. Beheko solairuko dekorazioa.

Beheko solairuaren dekorazio proiektua fatxadari eskatzen zaion konposizioko akabera bateratuaren barnean sartuko da.

Solairu horri fatxadan aplikatutako dekorazioa ez da inolaz ere bere sabaiko mailatik gora igoko.

Itxitura egiteko materialak eta haren kanpoaldeko akabera tradizionalen gisakoak izanen dira, eta dekorazioak ezin izanen ditu laukiztatu eraikinaren balio arkitektonikoaren funtsa diren material eta elementuak. Dekorazioko material gisa, lehentasuna izanen dute fatxadaren gainerako zatia eratzen dutenak.

Beheko solairuari eraikinaren zokaloaren trataera eman nahi izanez gero, edozein harri motatako plaka erabil daiteke, betiere itxura eta kolorea harekin bateragarriak badira, eta mantentze zein garbitasunari begira egokiagoa dela arrazoitzen bada.

Debeku dira pertsianen bilkariak kanpotik ageri badira.

75. artikulua. Errotuluak.

Errotuluak paratzen ahalko dira baldintza hauek betez gero:

1. Behe solairuan:

Lokalak argiztatzeko hutsarteetan paratuko dira, ahal dela. Nolanahi ere, errotuluak murruetan paratzeko baimena ematen ahalko da, betiere egikerak fatxadaren konposizio orokorra begiratzen eta nabarmentzen badu, Udaleko organo eskudunaren ustez higiezinaren konposizio orokorrari kalte egiten ez dionean.

2. Goiko solairuetan:

Errotuluak paratzen ahalko dira argiztatzeko hutsarteen barnean.

Berariaz debeku da errotuluak balkoi eta begiratokietan finkatzea.

Errotuluek baldintza hauek bete behar dituzte:

-Salbu eta goiko solairuetan eta beheko solairuetan jarduera profesionalak aditzera emateko plakak, gainerakoak letra solteen bidez osatuko dira, ahal dela. Udalak errotulu trinkoak onartuko ditu, forjazko eta zurezko material tradizionaletan egiten badira, edo arotz lanetarako eta kontraleihoetarako onartzen direnetan, betiere bat etortzen badira fatxadaren konposizioarekin.

-Letra solteak erabiltzen badira, horiek elementu garden edo metalezko egituren gainean jarriko dira ahal dela, fatxada ez kaltetzeko, udal organo eskudunak letrak banan-banan jartzeko eragozpenik ikusten ez badu salbu.

-Ez da baimenik emanen errotuluak paratzeko arestian aipatu baldintzak betetzen ez badituzte, salbu eta, bere osotasunean hartuta, fatxadako diseinuaren osagai direnean eta hari buruzko kontzepzio orokor baten araberakoak direnean, halaxe justifikaturik.

Errotuluak argiztatzeko ondoko aukerak eskaintzen dira:

-Kanpotik argiztatutako errotulua.

-Errotulu argiduna, kutxa letraduna barnetik argiztatua.

-Debeku dira banderaxka motako errotuluak, motibo tradizionalak iraunarazi edo berreskuratzeko kasu oso zehatzetan izan ezik, betiere forjaz edo zurez egiten badira. Horrelakoetan gehieneko hegalkina balkoiendako baimentzen dena izanen da, karrikaren zabaleraren arabera, eta haren azpiko garaiera librea 2,20 metro gutienez, goiko kotak eraikinaren beheko solairuarenari gain hartu gabe, betiere.

76. artikulua. Murruak.

Fatxadako murruek ondoan aipatzen diren akaberetako edozein agertzen ahalko dute:

-Fabrika entokatua eta kolore okrez eta lurkaraz margotua. Udalak bertze kolore batzuk onartzen ahalko ditu, haien hautapena justifikatua badago aplikatzen zaizkion eraikin edo elementuaren izaera bereziagatik; aukera bera dago zaharberritze prozesuetan, aldaketa kromatikoa arrazoitua bada.

-Masan koloreztatutako materialez estalitako fabrika.

-Harrizko plakak eta fabrikak, ortogonalki ebakitako piezatan eta leundu gabeak.

-Fatxadetan onartzen da bistako adreilua, kolore okrez edo lurkaraz, bertan nagusi izanik aparailua edo luzealdea, albo-juntura berdinduekin, gehienez ere 6 cm-ko garaiera duten piezek osaturik. Udalak onartzen ahalko ditu bertzelako egikerak materialen eta eraikuntza aldetik, halako eraikin batzuen izaera bereziagatik, batik bat ekipamenduetarako eraikinetan.

Mehelin agerikoek trataera orokorrarekin bat eginen dute, eta fatxadetako materialen gisakoak erabiliko dira horiek egiteko.

Ez da inoiz arrazoirik izanen murruen entokatu edo azaleko akaberak pikatzeko eta fatxada baten barneko fabrika agerian uzteko, hura ez zela bistako fatxadatako sortua ageri bada.

Beheko solairuko akabera egiteko "Dekorazioa beheko solairuan" izenburuko artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

77. artikulua. Estalkiak eta txapitulak.

1. Estalkiak.

Estalkitako, isurki jarraietako teilatua eginen da, ezinezkoa delarik salbu, eraikinaren erlaitzeko lerroetan euri ura bilduko duena. Euri urak teilatu-hodietan bilduko dira, eta material bereko zorrotenetan barna bideratuko dira estolderia sareraino. Teilatu-hodiak eta/edo zorrotenak bistakoak badira metalezkoak izanen dira -inoiz ere plastikozkoak-, eta azken horiek kolpeak jasateko moduko materialekoak edo babestuak izanen dira beheko bi metroetan.

Estalki lauak edo zabaltzak badituzte, horiek ez dira ageriko eraikinaren kanpoko fatxadan, eta arrazoi beragatik barne patioko isurkian baizik ez dira irekitzen ahalko. Lehenagoko kasuak ez badira, haien azalera ez da goiko estalkiaren azaleraren %15 baino gehiago izanen; azalera horretan, beraz, ez daude sarturik gehieneko sakonera eraikigarritik abiatuta lurzatien barrena okupatzen duten beheko solairuko eraikinak, horietan estalki laua posible baita zabalera osoan.

Teilatua estaltzeko, zeramikazko teila kurbo edo mistoa erabiliko da, haren berezko kolorean, okretik hasi eta gorri hitsera doan eskalaren barnean.

Ahal dela, zinka edo gisako materialak erabiliko dira, hala nola kobrea edo beruna, erremateetarako, ateratzen diren elementuen topaguneetarako eta estalkiaren ertzetarako; berariaz debeku da ageriko lamina asfaltiko edo sintetikoak erabiltzea.

Orobat, debeku da mehelinak lamina iragazgaitzez, ageriko isolamenduz edo fibroporlanezko harlauzaz estaltzea.

2. Txapitulak.

Alde Zaharreko erdigunean, erran nahi baita, 1. eremua zaion horretan, grafikoki mugaturik baitago horretarako (plano erantsia), ez da txapitularik egiterik onartzen.

Alde Zaharreko gainerakoan, erran nahi baita, 2. eremua zaion horretan, onartzen da txapitulak egitea, baldintza hauek betez gero:

Hutsartearen zabalera 90 cm izanen da gehienez. Alboetako paramentuak erremateetarako, ateratzen diren elementuen topaguneetarako eta estalkiaren ertzetarako ezarritako materialetan eginen dira, hau da, zinka, kobrea, beruna edo gisako akabera arinak; haren lodiera itxurazkoa 15 cm izanen da gehienez.

Haien estalkia isurialde batekoa edo bikoa izanen da eta egikeran erabiliko dira alboetako paramentuei aplikatu zaizkien material berak edo teilatuaren gainerakoa osatzen erabili den materiala.

78. artikulua. Teilatu-hegalak.

Ohiko eraikinetan nahitaez egin beharko da teilatu-hegala eta inoiz ere ez da izanen solairuaren forjatuaren jarraipen hutsa. Haren hegalkina eta ertza balkoietan bezala arautzen dira.

Teilatu-hegalak luzerako norabide horizontal eta jarraikia izanen du. Kasu berezietan, udal zerbitzu eskudunek aitzinetik txostena eginik, onartzen ahal dira aukerako egikerak, hala nola teilatu-hegal kurboak.

79. artikulua. Balkoiak.

Harri natural edo artifizialez eginak izanen dira, eta metalezko egiturakoak. Ertza 18 cm izanen da gehienez eta 12 cm gutienez.

Haien babesa edo baranda zutika ezarritako metalezko elementu trinkoek osatuko dute. Elementu horien azkena izanen dira pletina bat, nahi izanez gero metalezkoa ere den eskubanda izan dezakeena, goiko aldean, eta harlauzan puntualki ainguratutako profil bat, beheko aldean.

Salbuespenez, burdin urtuko bertzelako apaingarrietara jo ahal izanen da.

80. artikulua. Begiratokiak.

Haien osaeran eta diseinuan erabili beharreko materialak bat eginen du Alde Zaharreko eraikinen estetikarekin eta beteko du arotz lanei buruzko ordenantza orokorra. Ez da baimenik emanen egungo hutsarteak zabaltzeko, gela begiratokiaren azalerarekin bat egin beharrez.

81. artikulua. Atarietako sarbidea.

Haien diseinua bat etorriko da bai beheko solairuko merkataritzako fatxadakoarekin bai gaineko solairuekin.

82. artikulua. Igogailuak.

Igogailuak jarri ahal izanen dira, baldin eta makinen gela eraikinaren bolumen orokorraren barnean sartuta gelditzen bada, eta estalkiaren planotik goiti ateratzen ez bada.

Nahitaez paratu beharko da berritik egiten diren eraikin guztietan, lau solairu baino gehiago badituzte.

83. artikulua. Eskailerak.

Eraikinetako eskaileren diseinuak etxebizitzen bizigarritasun baldintzei buruzko artikuluan ezarritako baldintzak beteko ditu, edo zorrotzago jarriz gero, eraikinari bizitegikoaz bertze ematen zaion erabilerari dagozkionak.

Eskailerak, oro har, patio aldera izanen ditu argiztapena eta aireztapena.

Egoera sendotuetan eskailerak argiztapen eta aireztapen zenitala izaten ahalko ditu. Lurzatiaren zabalerak aukera ematen badu, eta betiere, zabalera hori lurzatien eransketatik heldu denean, hutsarte bat izanen du erdian, azpiko solairuetara argia irits dadin.

Eskailera-kaxaren aireztapena segurtatzeko, lukanaren ondoan behar adinako zabalerako saretoak ezarriko dira tiroa segurtatu ahal izateko. Arrazoi beragatik, atariko sarreran airearen sarrera segurtatu beharko da.

84. artikulua. Arotz lanak.

Eraikin bateko arotz lank diseinu, kolore eta material berekoak izanen dira, goiko solairu guztietan, bederen.

Arotz lan hauek baizik ez dira onartzen: zur bernizatu edo pintatukoak eta aluminio lakatu edo anodizatukoak, kolore ahal dela ilunetakoak, Alde Zaharreko eraikinen estetikarekin bat heldu direnak. Ez da kolore zuria inoiz ere onartuko, ezta metalizatuak ere, berritik egiten diren eraikinetan ez bada.

Berariaz debeku dira P.V.C.ko eta gisako materialetako arotz lanak.

85. artikulua. Pertsianak.

Eraikin bateko pertsianak, goiko solairu guztietakoak bederen, diseinu, kolore eta material berekoak izanen dira, pertsiana arin, eseki eta desmuntagarriak erabiltzen direnean salbu, eraikineko etxebizitza bakoitzean bakarka erabili ahal izanen baitira horiek.

Pertsianen bilkariak fabrikan kukutuak geldituko dira edo arotz lanen planoarekin berarekin bat eginik geldituko dira, motxetaren gutieneko luze-zabalak errespetaturik, salbu eta konpozisio bateratuko egikerak proposatzen eta onartzen badira, betiere begiraturik Alde Zahareko eraikinen estetika. Erabili beharreko materialak arotz-lanetarako ezarritako berak dira.

86. artikulua. Zerbitzuen instalazioa.

Orokorrean, debeku da fatxadetan eraikinaren berariazko instalazioak paratzea, euri-zorrotenak izan ezik. Salbuespenez, Udalak gas naturalaren hartuneak paratzea baimendu ahal izanen du, betiere aldez aurretik Konpainia Hornitzaileak Alde Zaharrean gasa ezartzeko aurkeztuko duen proiektu teknikoa onesten bada.

Udalak, finka pribatuetan, bere zerbitzuko seinaleak, euskarriak edo bertze edozein elementu paratu, kendu edo aldatzen ahalko du bere kontura, eta jabeek onartu egin beharko dituzte.

III. KAPITULUA

Erabilerako arau orokorrak

87. artikulua. Erabilera nagusi edo bereizgarria.

Alde Zaharreko erabilera bereizgarria bizitegitarako da.

88. artikulua. Erabilera onartuak.

1.-Erabilera onartuak sotoetan.

-Beheko solairuaren edo goikoen erabilerari lotutako erabilerak, bizia kenduta.

-Garajea.

2.-Erabilera onartuak lurzatiko espazio libreetan.

-Eremu librea.

-Baratze edo lorategi komun edo pribatuak.

3.-Erabilera onartuak beheko solairuan.

-Merkataritza, 500 m²-tik beheitikoa.

-Lantegi tikiak eta artisautzako industriak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Aparkalekuak, 250 m²-tik beheitikoak.

-Biltegiak, 250 m²-tik beheitikoak.

-Goiko solairuei lotutako erabilerak.

-Bulegoak eta ofizinak.

-Aseguru, banku eta aurrezki entitateen bulegoak, Nueva plazan eta Gaztambide karrikan izan ezik, osorik debekatzen baitira.

-Dantzalekuak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Ikuskizunak, jatetxeak, biltokiak eta josteta elkarteak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Taberna eta kafetegiak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Ekipamendutarako jarduerak.

-Banakako bizitegia.

-Bizitegi kolektiboa.

4.-Erabilera onartuak goiko solairuan.

-Banakako bizitegia.

-Bizitegi kolektiboa.

-Jatetxeak eta gisako jarduerak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Lantegi tikiak eta artisautzako industriak, 100 m²-tik beheitikoak.

-Aseguru, banku eta aurrezki entitateen bulegoak, beheko solairuaren erabilerari lotutako erabilerak, 500 m²-tik beheitikoak.

-Egoitzak, apopilo etxeak eta ostatuak.

-Ekipamendutarako jarduerak.

5.-Erabilera onartuak teilatupeko solairuan.

-Bizitegitarako erabilera:

-1. eremuan kontserbazio araubidean bizitegia onartzen da, betiere azpi-azpiko solairuko etxebizitzari lotua ageri bada, eta etxebizitza independentetzat Plan Berezia onestean halakoak zirenak baizik ez dira onartuko. Berritze araubidean debeku da teilatupeko solairua bizitegitako erabiltzea.

-2. eremuan onartzen da kontserbazio araubidean nahiz berritze araubidean, betiere azpi-azpiko solairuko etxebizitzari (azken solairua) lotua ageri bada.

-Etxebizitza beraren zerbitzuak.

89. artikulua. Erabilera debekatuak.

Erabilera debekatutzat hartzen dira aitzineko artikuluan onartzen ez diren guztiak.

Bereziki debeku dira txatarren biltegiak eta zikinkeria, utzikeria, osasungaiztasuna eta higiene eza dakarten material guztiena.

Iraungitzen ez diren erabilera eta jarduerak, Plana onetsi aitzin bazirenak eta artikulu honetan debekatuak: haietan eraberritzeak egiten ahalko dira ordenantzei jarraikiz. betiere horien ondorioz modu orokorrean handitzen ez badira ezta jendearendako sarbiderik irekitzen ez badira lizentzia hartan onartu ez bezalako karrikatik, eta haien funtzionamendua lotzen bazaie jarduera sailkatuei buruzko araudian edo aplikatzekoa den horretan xedatzen diren baldintza, neurri zuzentzaile eta ordutegiei, bizilagunei trabarik ez egiteko.

90. artikulua. Etxebizitzaren erabileraren arauketa.

Etxebizitza da familia bati edo horren pareko unitate bati ostatu ematen dion espazio oro. Erabilera honi loturik daude, halaber, bulego profesionalak edo gisako jarduerak, betiere erabileren bateragarritasunari buruzko koadroan finkatzen diren baldintzetan.

1. Erabileraren baldintza orokorrak.

Berritik egiten den etxebizitza oro kanporakoa izanen da. Kanporako etxebizitzatzat hartzen da karrika, plaza nahiz erabilera publikoko etxesaileko patiora jotzen duten erabilera komuneko gela bat eta 6 metroko frontea baditu, edo fronte tikiagoa izanez gero, lurzatiaren zabalera osoa hartzen badu gutxienez.

Zabalera hori 5 metro baino handiagokoa bada, etxebizitzak gutienez bi hutsarte izan beharko ditu fatxadan.

Etxesaileko patiora baizik ez badu jotzen, beharrezkoa izanen da Planak espazio publikotzat hartua izatea, eta izaera hori egiazki izatea eta behar bezala urbanizatua egotea.

2. Etxebizitzen kopurua.

Oro har, zaharberritze jarduketek ez dute lehendik dauden etxebizitzen kopurua handituko, kasu hauetan izan ezik:

-125 m² erabilgarri baino azalera handiagoa duten etxebizitzen banaketa, ondoriozko etxebizitzek betetzen badute bizigarritasunari buruz indarra duen araudia eta orobat bete kanporako etxebizitzen gainean orokorrean definitu diren baldintzak.

-Eraikineko solairuren batean bizitegitarako diren erabileren birmoldaketa.

-Estalkipean den espazioaren erabilera, 58. artikuluan eta 88. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Berritze araubidearen meneko eraikinetan etxebizitza kopurua ez da ordeztu den eraikinekoa baino handiagoa izanen, non ez den bertzerik zehazten dagozkion hirigintzako araudi partikularrean.

1. Azalera eta programa.

Gai honen gaineko araudiak zer xedatzen duen, horixe eginen da.

2. Aparkalekuak.

Oro har, ez da aparkaleku ekipamendurik galdatzen eraikinendako aurreikusten diren araubideetariko bakar batean ere.

Berritze kasuetan eraikin berria bizilagunen zerbitzuko aparkalekuz hornitzeko aukera aztertuko da, sotoan halakorik egokitzea posible den neurrian, betiere.

Nolanahi ere, Alde Zaharraren esparruan ez da aplikatuko Plan Orokorreko araudia, garajeak egiteko baldintzak arautzen dituena, bereziki irteeretan plataforma horizontalen hornidurari, sarbideen luze-zabalei eta arrapelen maldari buruzkoak.

91. artikulua. Ekipamenduetarako erabilerak.

Ekipamenduen sistema orokorra ekipamenduen eta espazio libreen antolamendu planoan irudikatzen da grafikoki; hartan sartzen da Alde Zaharrean diren ekipamenduen multzoa edo horien gaineko proposamen adierazgarrienak.

Ekipamendu horien identifikazio grafikoa egiten da irudikatu gabe batzuk, publiko nahiz pribatuak, izateaz aparte.

Plan Bereziak biltzen dituen determinazio berariazkoak salbu, ekipamenduetarako erabileren ezarpena Udal Planak horretarako ezarritako arauen arabera arautuko da.

Onartuko da egungo ekipamendu publiko nahiz pribatuak handitzea betiere ere justifikaturik badago ekipamenduaren iraupenaren kariaz eta antolamenduarekin bat heldu bada.

Irakaskuntzako ekipamenduak direlarik, handitzea egitean okupatzen ahalko dira eskola esparruko espazio hutsak; gisa horretara bere apurra eginen du, ahal den heinean, kanpoaldeko espazio publikoa osatzean.

IV. KAPITULUA

Higiene, osasun eta bizigarritasun arauak

92. artikulua. Baldintza orokorrak.

Plan Bereziko determinazio partikularrak salbu, beteko dira Udal Planean orokorrean ezarritako baldintzak.

93. artikulua. Baldintza partikularrak.

Logela itsuen edo egongelarekin eta/edo jantokiarekin bat egindako sukaldeen argiztapena segurtatzeko erabilera komuneko gelaren bitartez, hutsarte bat izanen da, gutienez ere 2 metro garai eta 1,25 metro zabal izanen dena. Kasu berezietan, gelen banaketa zuzena bermatu beharrez, aukerako egikerak onartzen ahalko dira, argiztapenaren azalera gutienez ere aipatu denaren parekoa bada.

Estalkipeko geletan, azalera erabilgarria kontatzean, gutienez ere 1,80 metroko garaiera librea duena baizik ez da aintzat hartuko, betiere gelaren banaz bertzeko garaiera gutienez ere 2,20 metro bada.

VII. TITULUA

Eraikuntzaren araudi partikularrak

I. KAPITULUA

Eraikuntza

94. artikulua. Hirigintzako araudi partikularraren fitxa.

Hirigintzako araudi partikularrak titulu honen eranskina osatzen du eta xehakatzen du lurzati eta eraikin bakoitzerako Plan Bereziak orokorrean aurreikusten dituen baldintza eta determinazioak, eta hartara definitzen, hala bada, determinazio orokorrekin bat bidezko diren jarduketak.

Araudi partikular hori lurzati bakoitzerako hirigintzako fitxan agertzen da eta araudi orokorra garatzen eta osatzen du aldi berean.

Planaren determinazioak garatzeko tresna den aldetik, lurzati eta eraikin bakoitzerako baldintza partikularrak ezartzeak ez du barkatzen araudi honen VI. tituluan eraikuntzari buruz orokorrean ezarritako arau guztiak bete beharra.

Alde horretatik, arau partikularren fitxen edukia ez da mugatzailea ez eta baztertzailea ere, eta beharrezko baldintzez den bezainbatean, gauza bakarra egiten du funtsean, alegia, zehaztu eraikina aiseen oharteman daitezkeen elementuetan eta espazio publikotik eraikuntzaren eta ingurumenaren aldetik egokitzeko behar diren obrak zein diren.

Horren arabera, fitxan berariaz zehazten direnak alde batera utzita, jabeak behartuta daude eraikina eta lurzatiak Planaren determinazioetara fisiko eta funtzionalki egokitzeko egin behar diren jarduketa guztiak egitera. Determinazio horiek Planaren dokumentu grafikoen -antolamendu planoak- eta Arau Orokorren bidez finkatzen dira.

Bertzalde, hirigintzako fitxa partikularra dokumentu irekia da, Planaren garapen prozesuan eguneratu beharrekoa, osatzen duten eraikin, etxebizitza eta elementuetako bakoitzaren errealitatearen ezagutza xehakatuagotik abiatuz, eta haren gainean egiten ahal direneraberritze jarduketen arabera. Horrek komenigarri egiten du harreman hertsia izatea udal administrazioaren eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoaren artean.

Alde Zaharreko eraikinen tipologia dokumentatu beharrez, eraikina berritik egiteko edo zaharberritzeko proiektuarekin batera, betiere hura osoa bada eta higiezin bateko etxebizitza guztiei eragiten badie, Udalari euskarri magnetikoa eskainiko zaio, eraikinaren solairu adierazgarrienak hirigintzako fitxan sar daitezen horretarako gaitutako espazioan.

Xede berarekin, argazki digitalizatua eskainiko da, eraikinaren ordeztu dezan hura ordeztu edo berritu baino lehen.

VIII. TITULUA

Urbanizazioari eta eraberritzeari buruzko araudia

95. artikulua. Orokorra. Esku-hartze printzipioa.

Jarduketak hiri ingurunearen kualifikazio eta homogeneizazio printzipio orokorrari jarraikiz eginen dira, xedea Alde Zaharra bere inguruarekiko bereizten laguntzea dutelarik.

96. artikulua. Zoladura eta azpiegiturak eta argiak.

Dagoeneko abiarazi diren berrurbanizazio obretan aplikatutako egikerak erabiliko dira, oro har. Urbanizazio prozesua arrazionalizatu nahirik, zolatzeko eta/edo sareak berritzeko obra orotan aprobetxatuko da eraberritzea egiteko edo posible egiteko azpiegituren eraberritzea izanik horiek oinarrizkoak (ura, saneamendua, argindarra eta argiak), edo osagarriak (telefonoa, gasa, kable bidezko telebista...).

Ingurumenaren gaineko eragina kentzeko, ezari-ezarian lurpean ezarriko dira Alde Zaharrean diren aireko sareak. Irizpide hori lehentasunez aplikatzekoa da bi esparru katalogatutan, IKO eremuetan edo multzo tikietan. Espresuki debeku da aireko sare berriak paratzea.

97. artikulua. Lorategiak eta zuhaitzak.

Arrazoi justifikaturik izan ezean, errespetatuko dira egungo lorategi eta arboladiak eta ahaleginak eginen dira espazio publikoan edo etxesaileko barne patioetan arbola gehiago sartzeko.

98. artikulua. Hiri altzariak.

Altzarien homogeneotasuna bilatuko da -Alde Zahar osoko jarlekuak, paperontziak, argiak, bolardoak, mugarriak, eta seinaleak- eta batik bat finkatu diren eraberritze eta diseinu bateratuko esparruetan.

99. artikulua. Eraberritze eta diseinu bateratuko eremuak (EDBE).

Behar bezain modu homogeneoan berritu, urbanizatu eta altzariz horni daitezen, esku-hartze esparruak definitu dira; eraberritze eta diseinu bateratuko eremuak dira (EDBE), adostu den izenaren arabera.

Horietan guztietan, baita Planaren aurreikuspenak garatuz muga litezkeen bertze batzuetan ere, urbanizazioa edo obra osagarriak egiteko proiektuak prestatuko dira edozein esku-hartze orokorren aitzinetik.

Herrerías pasealekuaren esparruan, haien eraberritzea loturik ageri baita lurpean eraiki litekeen aparkalekuari,dagokion urbanizazio proiektua loteslea izanen da, ondorio guztietarako, obran esleipena hartzen duen enpresarendako.

Aipatu esparruak mugaturik ageri dira dagokion antolamendu planoan eta esku hartzeko eremu minimoak osatzen dituzte, kasuan-kasuan, elkartzen ahal direnak esparru handiagoak eratzeko.

Etorkizuneko urbanizazio proiektuen garapenean erabili behar diren esku-hartze irizpideak ondoko epigrafeetan ezartzen dira esparru horietako bakoitzerako.

Eraberritze eta diseinu bateratuko eremua.

1. EDBE.-Arguedicas parkea

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Parke publikoa eraikitzea.

Baldintza funtzionalak.

Parkea Alde Zaharreko eta hiriko eremu libreen sistema orokorreko osagaia izanen da eta oinezkoendako jabari erabilera publikokoa izanen da.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Diseinuak eta trataera materialek egikera bateratua izanen dute inguruko espazioetan Mediavilla errekaren esparruetan erabili direnekin.

Behialako Mediavilla errekako aztarna formalki eta materialki ageriko da parkean.

Bilatuko da erdiko eremu zolatu baten definizioa, plaza moduan halako autonomia formala eta erregulartasuna izanen duena.

Garapena eta kudeaketa.

Eremuak sistema orokorra osatzen du.

Hura lortzeko bidea: nahitaezko lagapena, banaketa eremuari atxikitzearen ondorioz.

Planeko lehen laurtean programaturiko jarduketa.

Dagokion urbanizazio proiektua bakarra izanen da eremu mugaturako eta fase bakarrean gauzatuko da.

Iradokitzen da ideia lehiaketa baten deialdia egitea, proiektua esleitzeko.

2. EDBE.-Mediavilla pasealekua

Esparrua.

Garapenari eta kudeaketari dagokion antolamendu planoan mugatua, Mediavilla errekaren trazadurarekin bat egiten du, nonbait hor.

Jarduketaren xedea.

Memoriatik kopìatzea.

Baldintza funtzionalak.

Pasealekuaren izaera linealak eta bilbearen hainbat puntutan haren jarraikitasuna kolokan dagoenez, komenigarri egiten dute faseka esku hartzea, Huerfanicos-Terraplén tarteunean jadanik jasitako zentzuan.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Diseinua eta trataera materialak Huerfanicos-Terraplén tarteunean aplikatu direnen gisakoak izanen dira, betiere egokituak behialako errekaren trazaduraren aldameneko espazioetako bakoitzak dituen ezaugarri berezigarrietara egokituak.

Garapena eta kudeaketa.

Jarduketa programatu gabea, lehen tarteunean izan ezik (mendebaldea).

Lehen tarteetan, San Francisco Javier eta Granados karriken artean, esku-hartzeak loturik daude AR11 eremuaren (Yeserosen handitutako aldea) eta AR12 eremuaren (Muralla parkea) garapenari.

Gomendatzen da urbanizazio proiektu bakarra prestatzeko, behialako ibilguaren esparrura nahiz aldameneko AR11 eta AR12 espazioetara hedatu behar litzatekeena, proiektu hori une desberdinetan gauzatzen bada ere.

3.-Plaza Berria edo Fueros plaza

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Plaza berreskuratzea, batik bat oinezkoendako eremu gisa.

Baldintza funtzionalak.

Plaza oinezkoendako jabari publikoa izanen da; hartan, ohiko trafikoa hegoaldera mugatuko da, Carrera eta María Ugarte karriken arteko jarioa errazteko.

Plazaren gainerakoan zamalanetarako trafikoa baizik ez da onartuko, baita garraio publikoa ere, hala behar badu.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Eraberritzeak plazaren zolatze berria nahi du, oinezkoendako espazioa izatearekin bat heldu dena, baita argi eta hiri altzari eta ekipamendu berriak ere.

Dagokion urbanizazio proiektuak, zoladura, argiak, altzariak eta bertze ezaugarriak behar izateaz aparte, finkatuko ditu ostatu eta kafetegietako terrazek plazaren ipar saihetsa okupatzeko baldintzak, baita toldoen makinerien, kabinen, argibide eta seinaleetarako euskarrien, kioskoen eta abarren diseinua eta ezaugarriak ere.

Garapena eta kudeaketa.

Jarduketa programaturik agertzen da Planeko lehen laurtean.

Urbanizatzeko proiektu bakarra prestatuko da aurretiko ideia lehiaketa baten emaitzak garatuz.

4.-Herrerías pasealekua

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Pasealekuaren eraberritzea, oinezkoendako espaziotako.

Baldintza funtzionalak.

Trafiko arrunta kentzea eta lur gaineko aparkalekua pasealekuaren esparru guztian, hura oinezkoen joan-etorrirako izanen baita.

Trafikoaren joan-etorria pasealekuko mendebaldeko espaloira mugatua dago, trafikoari eta peatonalizazioari dagokion planoan.

Ibilgailuen sarbidea ekialdeko espaloira eta Alde Zaharraren barnera mugatua, garraio publikoari, bizilagunei eta zamalanei dagokienez.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Erdiko pasealekuak sekzio bakarra izanen du, eta hartan gurpil-geruza bat balizatuko da, hala haren mendebaldeko saihetsean nola bertze alde batzuetan zamalanetarako edo bizilagunendako trafiko mugatua duten tarteuneetan.

Nolanahi ere, erdiko espaloiari trataera homogeneoa eman behar litzaioke harri testurako zoladura ezarriz; alde hori espazio gardena geldituko litzateke azpian egin litekeen aparkalekuaren esparrua okupatuko lukeena; haren tamaina transbertsala 16 metro izanen da, nonbait hor.

Gutienez ere nola-halako tamainako arbolen lerro bat izanen da, erdiko espaloiaren bi aldeetara, eta pasealekuari burutzapena eman beharrez iturri bat eraiki liteke, apaingarri, ipar goialdean.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko lehen laurtean programaturiko jarduketa.

Urbanizatzeko proiektu bakarra prestatuko da aurretiko ideia lehiaketa baten emaitzak garatuz.

5.-Muro karrika eta Pamplona pasealekua

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Haren barnean sartzen dira izen bereko pasealekuak, Queiles errekaren azken tartea estaltzearen ondoriozkoak.

Jarduketaren xedea.

Bi espazioak berreskuratzea, batez ere oinezkoak ibiltzeko pasealeku gisa, eta hiri espazioaren kualifikazioa.

Baldintza funtzionalak.

Aldatu da pasealekuak erabiltzeko araubidea, onartu baita batez ere oinezkoendako direla, bietan baimenduko bada ere lur gaineko aparkatze arautua.

Aparkalekuak ez dira sartuko Alde Zaharretik hurbilena dagoen pasealekuko espaloian; horrek halako zabalera bat izan beharko du, alderik eguzkitsuena baita eta, ziur aski, oinezkoek horixe erabiliko dute gehienik.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Bi espazioak urbanizatzean eta altzariz hornitzean, kontuan hartuko da beti batez ere oinezkoendako izanen direla hemendik aitzina.

Espazioak sekzio bakarra izanen du; hartan balizak eta egitura aldaketak erabiliz bereziko dira ibilgailuek erabiltzeko edo aparkatzeko eremuak.

Harrizko tratamenduak erabiliko dira nagusiki, Queiles erreka gainean bederen; bi espazioetako ipar saihets eguzkitsuan, berriz, arbola lerdenak ezarriko dira.

Garapena eta kudeaketa.

Bigarren laurtean programaturiko jarduketak.

Haren garapena faseka egin daiteke; hartara, posible da urbanizazio proiektu desberdinak egitea Muro karrikarako eta Pamplona pasealekurako, hirigintza aldetik halako bateratasun bat egoteko arau batzuk begiratu beharko badira ere.

6.-Trenbidea eta Terraplén pasealekua

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Pasabideak irekitzea trenbidearen trazaduraren azpian eta pasealekua egitea trenbidearen bi aldeetara.

Baldintza funtzionalak.

Espazioak izaera bikoitza du, batetik ibilgailuendako bidea, bi galtzadatan bikoiztua, eta bertzetik, oinezkoendako pasealekua, hura ere bi aldeetara.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Pasealekuko sekzioak tamaina handiko erdiko espaloia izanen lukeelakoan, trenbidearen trazadura desagertzen ez bada, haren azpiko irekidurek ikusteko izanen dute Terraplén karrikan zehar dagoen fronte eraikia berritzean hautatzen den diseinuarekin.

Oinezkoendako espaloiek arbolak izanen dituzte alde batean nahiz bertzean.

Garapena eta kudeaketa.

1. fasea. Pamplona pasealekuaren gibelaldea. Lehen laurtean programatua.

2. fasea. Huerto del Rey eta Arguedicas. Bigarren laurtean programatua.

Obrak egitea erraztu beharrez, eremua gutienez ere hiru tarteunetan banatu da, bakoitza aldakameneko esku-hartze bakoitzari lotua.

1. tarteune edo fasea: Pamplona pasealekuaren gibelaldea. Pasealeku horren urbanizazioari lotua, lehen laurtean programatu da.

2. tarteune edo fasea: Huerto del Reyko frontea. Karrika horren ingurua berritzeari lotua; hura bermatu liteke etxebizitzen eta hirugarren sektoreko erabilera misto batean, edo unibertsitateko ekipamenduak paratuta; 2. laurtekoan programatu, nahiz eta aitzinatu eta lehenago egin litekeen.

3. tarteune edo fasea. Arguedicas. Formalki parkeari lotua; espazio handiagoa irekiko litzateke tarteune honetan, eta forma aldetik parkearekin bat eginen luke, ibai ertzean aurreikusitako ditxora hedatzea erraztuz. 2. laurtekoa.

Trenbidea trenbideko azpiegituren sistema orokorra izanen da.

7.-Magdalenarako sarbidea eta haren ingurua

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Eginkizunaren eta ingurumenaren aldetik Tuterak zubi zaharretik duen sarrera hobetzea, gisa horretara agerian utziz Magdalenaren inguruak eta elizak berak duten balioa.

Baldintza funtzionalak.

Trenbidearen azpiko pasabidea handitzeak sarbidea eta ikusgaitasuna erraztuko ditu gaur egun nahasgarri eta bazterrekoa den barruti batean.

Esku-hartzeak bere baitan hartzen du Casa del Herrerok behiala okupatzen zuen toki gaur egun hutsa; espazio horrek arreta berezia nahi luke etorkizuneko proiektuan, mugarri bat edo hiri erreferentzia adierazgarri bat eskura lezakeen neurrian.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Jarduketa bat etorriko da Terraplén eta Ferrocarril karrikak urbanizatzeko proiektu orokorrean proposatzen ahal diren jarduketekin, hainbertzeraino, non homogeneoak izan beharko baitira kontzepzioa, akabera materiala eta eraikuntzaren egikera Magdalena karrikaren eta Pamplona pasealekuaren arteko espazioa, Alde Zaharraren ekialdeko saihets osoan.

Ruiz de Conejares eta Terraplénen aitzineko fronte eraikien berritzeak edo, gutienez ere, zaharberritze orokorrak osatuko lukete proposatutako hiri eraberritzea.

Garapena eta kudeaketa.

Bigarren laurtean programaturiko jarduketa.

Jarduketa honen eta Terraplénen aurreikusiaren arteko homogeneitasuna eta koherentzia bulkatzen diren heinean, biendako proiektua prestatu behar litzateke; iradokitzen da ideia lehiaketa beten deialdia egitea aitzinetik.

8.-San Francisco komentua eta ingurua

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Berritzea San Francisco komentuaren ingurua (Cuartel de Sementales ere erraten zaio), San Francisco plaza, Santiago karrika eta iraganbide berria eraikinaren eta 692. lurzati mugakidearen artean. Berritze lanei loturik, komentu zaharra zaharberrituko da, ekipamendurako eraikin izateko, eta haren patioa berreskuratuko da, jendearendako espazio ireki gisa.

Baldintza funtzionalak.

-Komentua.

Eraikina ekipamendu soziokulturalerako izanen da.

-Santiago karrika eta San Francisco plaza ingurua.

Karrikan nahiz plazan trafiko murriztua onartzen bada ere, oinezkoendako esparruak izanen dira eta, beraz, urbanizazio berria eginen da bertan. Santiago karrikaren sarreran trafikoaren kontrol bat aurreikusia dago.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Komentua egiturazko babesaren II. graduan dago katalogaturik; hura zaharberritzeko, beraz, begirunez erabili beharko da lehengo klaustroa edo barne patioa, eta gorputz eta elementu arrotzak kendu beharko dira, bertzeak bertze mendebaldeko saihetsean La Parra karrika Pamplona pasealekura hedatzea galarazten dutenak. Komentuaren eta 692. lurzatiaren arteko espazio hori libratu ondoan, geldituko litzatekeen karrikak erraztuko luke pasealeku horretatik San Francisco plazara iragatea.

Jarduketa osatuko litzateke 692. lurzatian dagoen eraikina eraberrituta; haren fatxadak karrika berrira joko du.

Komentu zaharra berritzea ez da bateraezina hura egituratzen duten gorputzen eraberritze arkitektonikoarekin. Berritze jarduketak erraztu beharrez, lerrokadurak ez dira lotesleak izanen; nolanahi ere, eraikinetik hurbilena dagoen hiri espazioak ez du aldaketa funtsezkorik izan beharko bere luze-zabaletan.

Bai Santiago karrikak eta San Francisco plazak bai plazaren eta Pamplona pasealekuaren arteko karrika berriak tratamendu material bateratua beharko dute, pasealekuari ematen zaion molde orokorrean integratua eta, komentu ingurua batez ere oinezkoendako izanen denez, izaera horrekin bat egiten duena. Arrazoi beragatik, sekzio bakarra izanen dute, nahiz eta zoladurak materialaren edo egituraren aldetik izanen duen desberdintasunak aukera emanen duen plazan eta Alde Zaharrean modu murriztuan sartzen diren ibilgailuen trafikoa ibiltzeko zerrendak bereizteko.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko bigarren laurtean programaturiko jarduketa.

Urbanizazio proiektu bakarra prestatuko da eraikinaren ingururako; haren soluzioa Pamplona pasealekuraino hedatzen ahalko da, gutienez komentu zaharraren aldameneko ipar saihetseraino.

9.-Vida plaza-Benjamín de Tudela

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Hiri espazioaren kualifikazioa eta plaza zolatu eta arbolaztatu baten definizioa.

Baldintza funtzionalak.

Esku-hartzearen esparrua, gaur egun, bide sistema orokor eta eremu libreetakoa da, eta plaza gisa mugaturiko aldean, jabari batik bat oinezkoendakoa da, aparkatzea mugatua eta murriztua duena.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Plazaren mugak Vida eta Benjamín de Tudela karriken trazadurak definiturik daude, eta perimetroko arbolek, hiri altzariek eta argiek are gehiago nabarmenduko dituzte.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko bigarren laurtean programaturiko jarduketa.

Plaza urbanizatzeko proiektuak, betiere, karriken eta sartzeko pasabidearen egokitzapena jasoko du, San Adriángo markesaren jauregiaren bizkarrean.

Plazara jotzen duen eraikin batean UNEDen instalazioak handitzeko aurreikuspena izateak eraberritzeko arrazoi bat gehiago dakar; etorkizunean, lot lekioke ekipamendu berria erabiltzera abiatzeari.

10.-San Juan plaza

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Hiri espazioaren kualifikazioa, handitu behar baita Corazón de María ikastetxeko patioaren bizkar. Gisa horretara, Herrerías pasealekurainoko trantsizioa errazteaz gain, agerian jarriko du Enseñanza elizako fatxada, gaur egun ikastetxeko paretak ezkutatzen duena.

Baldintza funtzionalak.

Plazaren hegoaldeko lerrokadura atzeraematearen ondoriozko espazioa gaur egungo espazioari gehitzen zaio jabari eta erabilera publikoko espazio eta sistema orokor gisa.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Espazioaren kontzepzio orokorrak, haren diseinuak eta hura altzariz hornitzeak ordena ekarriko diote gaur egun nahasmenduak jota gertatzen den espazio honi, eta trantsizioa erraztuko dute Herrerías aldera, San Francisco Javier, Cofrete eta Enseñanza karriketatik.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko lehen laurtean programaturiko jarduketa.

Gomendatzen da plaza hau handitu eta berritzen delarik obra horiek Herrerías pasealekua handitu eta berritzeko obrei lotzeko, baita San Clemente-Herrerías-Descalzos angeluan aurreikusitako exekuzio unitatearen garapenari lotzeko ere.

Plaza handitzeko lorzorua lortzeko, desjabetzea erabili beharko da.

Plazako hegoaldeko fatxadan, ikastetxeko patioa ixteko murru berriaren eraikuntza jasoko da plaza urbanizatzeko obretan.

11. EDBE.-Yeseros handitzea

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Yeseros karrikaren eta Mediavilla errekaren estalketaren artean dagoen espazioa handitzea eta urbanizatzea, gaur egun alderdi honetako osasungarritasuna kolokan jartzen duten eraikinek okupatzen baitute.

Baldintza funtzionalak.

355, 356, 357, 358 eta 359. lurzatietako eraikinak eraitsi ondoan, geldituko den espazioa gehituko zaio, jabari eta erabilera publikoko espazio gisa, bide sistema orokorrari.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Materialen nahiz ingurumenaren aldetik, aldameneko espazioan nolakoa, halakotsua izanen da trataera espazio urbanizatu honetan, bereziki Mediavilla pasealekuari orokorrean ematen zaionaren gisakoa, haren azken tarteak proiektua izan baitu berrikitan.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko lehen laurtean programaturiko jarduketa.

Lurzati horietan lorzorua lortzeko, desjabetzea erabili beharko da.

12.-Muralla parkea

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Toki honen urbanizazioa eta kualifikazioa, Alde Zaharreko inguruko etxeen gaineko bidegurutze eta talaia baita.

Baldintza funtzionalak.

Mediavilla errekaren estalketaren lehen tarteak eta Yeseros aldera egin den hedapenak -ibilbidea handituko da han, dauden eraikinen eraispenaren bizkar (11. EDBE)- oinezkoendako pasealekua eratuko dute, Mediavillako ur ibilgua lehengoratzeko proiektu orokorrean sarturik baitago.

Goiko plaza murru batek bereizten du estalketatik, izan ere topografiaren nahiz ingurumenaren aldetik desberdinak diren aldeak bereizten ditu; nekazari giro nabarmena baitu, izaera horren araberako tratamendua emanen zaio plazari; oinezkoendako barrutia eratuko du, trafikorako osoki mugatua.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Materialen nahiz ingurumenaren aldetik, aldameneko espazioan nolakoa, halakotsua izanen da trataera espazio urbanizatu honetan, bereziki Mediavilla pasealekuari orokorrean ematen zaionaren gisakoa, haren azken tarteak proiektua izan baitu berrikitan.

Alde hau urbanizatzeko proiektuan ahaleginak eginen dira alde honi buruz prestaturiko xehetasun azterlanaren garapenaren ondoriozko elementu eta espazioak integratzeko.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko lehen laurtean programaturiko jarduketa, Yeserosko urbanizazioari lotua.

13.-Santa Bárbara mendixka

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapenak eta kudeaketak bat egiten dute bere interes arkeologikoaren kariaz IKO deklaraturiko ingurunearekin.

Jarduketaren xedea.

Tokiaren trataera hiriko parke naturalaren gisa izanen da; hartan intereseko aztarna arkeologikoak sartuko dira, kontserbatzeko eta erakusteko modukoak.

Jarduketa honekin bateragarria izanen da unibertsitaterako ekipamenduak paratzea toki honen hegoaldeko saihetsean, Castillo pasealekuko mendi zolan, barruti hori onartzen bada ekipamendu horietarako esparrutako.

Baldintza funtzionalak.

Parke naturalak izanen du lehentasuna, etorkizunean mendixkan bertze erabilera batzuk onartzen badira ere, ekipamenduak nahiz ludikoak, parke naturalarekin bateragarri.

Tokia interes kulturala izendatzeak ekarriko duen babes arkeologikoa bateragarria da, eta nolabait osagarria ere bai, alderdi honi eman zaion parke izaerarekin.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Espazioari materialen nahiz ingurumenaren aldetik emanen zaion trataera bat etorriko da parke izaerarekin. Horren arabera, haren urbanizazioa hagitz oinarrizkoa izanen da; funtsean, xenda batzuk egokitu edo sortuko dira, hiri altzari batzuk paratuko eta tokia argi mehez hornituko, bertzerik ez. Horrek guztiak ez du baztertzen tratamendu urbanoagoak erabili ahal izatea, aurreikusi gabeko bertze erabilera batzuk, nagusiarekin bateragarriak, sartzen badira.

Garapena eta kudeaketa.

Bigarren laurtean programaturiko jarduketak.

Azkenik mendixkan unibertsitate mailako ekipamenduak paratzeko erabakia hartuko balitz, planeamenduaren eta kudeaketaren baldintzak nabarmen alda litezke, Castillo pasealekura jotzen duten finka guztien ukipenak eta hirigintzako araubidea aldatuko balitzateke, batik bat.

Horren arabera, beharrezkoa litzateke Plan Berezia aldatzea edo bertze bat prestatzea; hala eginez gero horren esparruak bat egin beharko luke Santa Bárbara mendixka 13. EDBE eraberritze eremurako definituriko esparruarekin.

Eremu honetan unibertsitaterako ekipamenduak paratzeko aurreikuspena izanik, esku hartzeko eta horiek kokatzeko irizpide hauek ezarri dira, aitzineko paragrafoan aipatzen den planeamendu aldaketaren gidari:

-Irakaskuntzarako egin litezkeen eraikin eta instalazioak mendixkaren hegoaldeko ertzean kokatuko dira, eta beren lana eginen dute Alde Zaharreko iparraldeko muga eta fatxada eratzean, Mediavilla eta Terraplén karriken artean.

-Eraikinek ez dute oztopo fisikorik eratuko Alde Zaharraren eta mendixkaren artean, eta errespetatuko dituzte, edo beren egituretan besarkatuko, eraikuntza bitartean ager litezkeen aztarna arkeologikoak, betiere munta badute.

-Asmoa Castillo pasealekutik hurbil dagoen mendiaren zolan fronte lineal bat eratzea bada ere, posible liteke ekipamenduren bat paratzea modu barreiatuan, baita, bertze zentzu batean, Alde Zaharraren barneko ehunduran kokaturiko halako eraikin katalogatu batzuetan aurreikusi den gisan ere.

14.-Merkatua eta ingurunea

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Merkatuaren eraberritze fisiko eta funtzionala, hura biziberritzeari eta haren eremuaren lehengoratze urbanoari begira.

Baldintza funtzionalak.

Xedea da haren gibelaldeko bolumenean -Merced eta Tornamiras karriketara jotzen duena- gehitzea kafetegi eta/edo jatetxe bat, edo gisako erabilerak, jarduera pitzarazteko modukoak bai eraikinean berean bai ingurunean.

Eraberritzeak zamalan zerbitzua erraztuko du, hura handiagoa izatea aurreikusten baita, eraikineko jarduerari erabilera gehiago gehituz gero; horrek komenigarri eginen lituzke esku-hartze fisiko handi samarrak erakinaren edo inguruko eraikinen gainean.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Gomendagarria litzateke eraikinaren gibelaldeko fatxadan hutsarteak eta sarbideak irekitzea, eremu aktiboen arteko iragazkortasun handiagoa erdieste aldera, hala nola Concarera, handik zamalanetarako ez diren aparkatzeko toki guztiak desagertu behar baitira, eta Merced karrikako eta haren inguruetako alde andeatuak.

Eraberritzeak jaso lezake azalera eraikia handitzea, behegain moduan, ahal dela eraikinaren gibelaldeko horma-artean, erabilera berriak kokatzeko ahaleginak egiten ari baitira han.

Eraberritze hau ideia funtzional eta arkitektonikoetara irekia den heinean, azter liteke eraikinean esku-hartze handi samarra egiteko egokiera, sarbidea eta haren perimetroaren inguruko zirkulazioa hobetu eta, hala behar badu, barnean edo haren inguruan aparkatzeko tokiak eskuratu beharrez.

Garapena eta kudeaketa.

Lehen eta bigarren laurtean programaturiko jarduketak.

15.-Labearen patioa

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

234. etxesaileko barne patioa lehengoratzea eta egokitzea, eremu libre gisa.

Baldintza funtzionalak.

Ondoriozko espazio librea eremu libreen sistema orokorrari gehituko zaio, jabari eta erabilera publikoko espazio gisa, lorategiaren edo oinezkoendako barne plazaren itxuran.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Materialen nahiz ingurumenaren aldetik, trataera bat etorriko da oinezkoendako espazioa izatearekin eta, ahal den neurrian, lorategi edo, gutienez ere, alderdi arbolaztatuen gisara tratatuko da.

Patioaren urbanizazioa hura osatzen duten fatxaden zaharberritzeari lotuko zaio.

Garapena eta kudeaketa.

Planeko bigarren laurtean programaturiko jarduketa.

Udalaren lana da lurzorua eskuratzea eta espazio liberatua urbanizatzea; fatxaden zaharberritzea, berriz, partikularrei dagokie.

16.-Pasajeko patioa

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

233. etxesaileko barne patioa lehengoratzea eta egokitzea, eremu libre gisa.

Baldintza funtzionalak.

Ondoriozko espazio librea eremu libreen sistema orokorrari gehituko zaio, jabari eta erabilera publikoko espazio gisa, lorategiaren edo oinezkoendako barne plazaren itxuran.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Materialen nahiz ingurumenaren aldetik, trataera bat etorriko da oinezkoendako espazioa izatearekin eta, ahal den neurrian, lorategi edo, gutienez ere, alderdi arbolaztatuen gisara tratatuko da.

Patioaren urbanizazioa hura osatzen duten fatxaden zaharberritzeari lotuko zaio.

Garapena eta kudeaketa.

Bigarren laurtean programaturiko jarduketak. Udalaren lana da lurzorua eskuratzea eta espazio liberatua urbanizatzea; fatxaden zaharberritzea, berriz, partikularrei dagokie.

17.-San Jorge plazatxoa

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

San Jorge elizako absidearen inguruko eta horretara sartzeko karrika eta iraganbidearen inguruko espazioa lehengoratzea eta urbanizatzea.

Baldintza funtzionalak.

Ondoriozko espazio librea eremu libreen sistema orokorrari gehituko zaio, jabari eta erabilera publikoko espazio gisa, oinezkoendako plazaren itxuran.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Hiri altzariek eta argiek zedarrituko dute plazan elizako absidetik hurbilen dagoen esparrua, eta haren trataera materialak bereziko du karriketan eta iraganbidean aplikatu denetik.

Garapena eta kudeaketa.

Bigarren laurtean programaturiko jarduketak.

Hala behar badu, Udalarena da espazio hau eraikinez liberatzeko lurzorua eskuratzeko lana, eta desjabetze sisteman bermatuko da.

18.-Erreka gaineko ditxoa

Esparrua.

Antolamendu planoan mugatua. Garapena eta kudeaketa.

Jarduketaren xedea.

Ebroren ibaiertza lehengoratzea, Mediavillaren ibilbidearen bukaeraren parean, zubiaren eta kirol instalazioen artean.

Baldintza funtzionalak.

Ibar-ertzeko parkea eraikitzea; hartan trataera bigun edo naturalekin batera pasealekua izanen da, ditxo edo moila moduan, ontziralekuak izan ditzakeena, tokiaren ezaugarriekin eta kirol instalazioen hurbiltasunarekin bat heldu den egikeran.

Baldintza formalak eta ingurumenekoak.

Pamplona pasealekuari ematen zaion trataera, Terraplénarekiko paraleloko tartean, trenbidearen bertze aldean, errekatik urrutien dagoen aldera hedatuko da ibaiertzeko parke honetan; gisa hartara, pasealeku-begiratokia eratuko da ibilguaren gainean, zubiraino abantzu; hor, haren burualdean, Magdalena elizaren aitzinean, planteaturiko sarbide berriarekin lotuko litzateke.

Parkearen diseinuan Mediavillaren trazadura hartuko da kontuan, eta ahaleginak eginen dira ditxo-ontziratokitako uzteko haren "aztarnaren" eta kiroldegi hurbilaren arteko zerrenda.

Ahaleginak eginen dira altzariak eta diseinua maila goragoko multzo bateratuan integratzeko; hartan osagaiak izanen lirateke parke hau, Arguedicas eta Terraplénen zehar planteatu diren hausturako esku-hartzeak.

Garapena eta kudeaketa.

Jarduketa programatu gabea; Terraplénen, trenbidearen eta Arguedicasen proposaturiko eraberritzeari loturiko planteatu behar litzateke, edo bertzenaz haren ondotik.

IX. TITULUA

Tramitazioa eta prozedura

100. artikulua. Xedea.

Titulu honen xedea da Alde Zaharrean espedienteak tramitatzearen inguruko alderdiak arautzea, dagokion ordenantza orokorrean jasota ez daudenean.

101. artikulua. Zaharberritzeko obretarako lizentziak eskatzeko dokumentazioa.

Eraikin osoari eragiten dioten obretarako lizentziaren eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

-Eraikinaren eta haren elementu bereizgarrien deskripzioa, argazki bidez (18x24 tamainako argazkiak).

-Egungo erabileren xehetasunak, eta obrak gauzatzean etxebizitza eta lokalek izanen duten erabileraren aurreikuspena.

-Eraikinaren egoeraren xehetasunak, eraikinean moldatzea behar duten elementu, eremu edo instalazioak adieraziko dituzten planoen bitartez.

-Egungo egoera eta egikera proiektatua agertzen dituen planoa.

Fatxada birmoldatu behar bada, proiektuaren memorian sartuko dira argazki bidezko hiru erreferentzia, gutienez, Planak konposizioa, egiturak eta koloreak direla-eta eredugarritzat jotzen dituen egikerak izateagatik hautaturiko egikeren gidari izan direnen gainekoak.

102. artikulua. Berritzeko eta berritik egiteko lizentziak eskatzeko dokumentazioa.

1.-Ordezkatu nahi den eraikina eraisteko aldez aurreko lizentziaren eskaerarekin batera aurkeztuko da proposatzen den eraikin berria eraikitzeko eskaera. Orobat batera eginen da lizentzien kontzesioa edo ukoa.

2.-Eraikinak ordezkatzeko edo handitzeko obrak badira, lizentziaren eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira, eraitsi edo handitu nahi den eraikinari eragiten baitiote:

-Eraikinaren eta haren elementu bereizgarrien deskripzioa, argazki bidez (18x24 tamainako argazkiak).

-Egungo erabileren xehetasunak eta, hala behar badu, egungo okupatzaileak berrostatatzeari buruzko aurreikuspenak.

-Haren kontserbazio egoeraren xehetasunak, eta proiektugilearen iritziz beren balioagatik edo beren egoeragatik eraikin berrian gorde behar liratekeen elementuak.

Eraikuntza lizentziari dagokionez, honako hauek gehitu behar zaizkio proiektuan eskatu behar den dokumentazio teknikoari:

-Justifikazioa, obra inguru hurbilaren ezaugarri morfologikoetara egokitzen dela.

-Non kokatzen den, karrika horrexetako tartearen altxaera eskematikoa, egungo egoera eta proposatzen den obraren emaitza agertzen dituena, bi aldeetara zehazturik eraikinaren eta beheko solairuaren garaiera osoa.

3.-Lizentziaren eskaerarekin batera aurkeztuko da behar den esku-hartze arkeologikoaren gaineko informazioaren eskaera, hala ezartzen baita araudi honen 43. artikuluan.

103. artikulua. Tramitazio osagarria.

Betiere eta proiektuaren zehaztapenak aparte utzirik, eremu publikotik ikusgai den edozein elementuri aplikatuko nahi zaizkion material, egitura eta koloreek Udalaren geroko baimen espresa behar dute; obran berean hartutako laginak aztertuko ditu horretarako.

Xedapen iragankorra.-Halako artikulu batzuen ondorioen aldi baterako etendura.

Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren aldeko txostena ematen duen Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 212/2011 Ebazpenean xedatuari jarraikiz, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.c) eta d) eta 35. artikuluak aplikatuz, etenik deklaratzen da dokumentu honetan 5. poligonoko 776. lurzatirako planteatu den antolamendua etenik gelditzen da, horrek bertze esparru batzuetan ekartzen dituen ondorioekin, harik eta ebazten den arte Arguedastarren etxe-jauregia eta Erregeren Baratzea izenekoa, lurzati horretan berean baitago, interes kulturaleko ondasun, monumentu kategoriarekin, izendatzeko espedientea, Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 704/2010 Ebazpenaren bidez (210eko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari ofiziala) ireki zena.

Espedientearen ebazpena ezestekoa bada eta, beraz, Huerto del Rey izeneko espazioa IKO deklaratzen ez bada, bertzerik gabe indarra hartuko dute, eta ondorio guztietarako, onesten den tresnaren determinazio eta aurreikuspen guztiek, eta indarrik gabe geldituko da, aldiz, xedapen iragankor honen edukia. Segurtasun juridikoaren printzipioa behar bezala begiraturik, aski izanen da horretarako inguruabar hori jakinarazten duen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Espedientea 777. lurzatia bere osotasunean IKO deklaraturik bukatzen bada, xedapen honek ezarritako etena kentzeko Plan Berezia aldatu beharko da ukituriko determinazioetan, horretarako erabiliz legez ezarritako prozedura.

27 eta 99. artikuluak (1. EDBE) aldi baterako etendura honek ukiturik geldituko dira; orobat etenik geldituko dira akatsez edo ahanzturaz espresuki adierazi ez diren horien ondorioak, haien aplikazioa bidean dagoen espedienteak kolokatzen ahal badu.

Azken xedapena.

1.-Araudi honek indarra hartzean bertan behera geldituko da Tuterako Alde Zaharra arautzen zuen garapenerako planeamendua, xedapen iragankorrean xedatua salbu.

2.-Araudi orokor honen osagarri dira hirigintzari, lurraldearen antolamenduari, etxebizitzari edo ondare historikoari buruz Estatuak edo Nafarroako Foru Komunitateak dituzten lege, arau eta xedapenak, hauek bereziki: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea; Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko Legegintzako 2/2008 Errege Dekretua; Espainiako Ondare Historikoari buruzko uztailaren 25eko 16/85 Legea, eta urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretua, eta Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.

Iragarkiaren kodea: L1207076