125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Argia Tokiko Erakunde Autonomoa deuseztatzeko erabakia. Hasierako onespena

Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Argia Patronatua" Tokiko Erakunde Autonomoaren deuseztapena.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iradokizunak eta erreklamazioak aurkez daitezen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Toki entitateen obren, jardueren eta zerbitzuen gaineko erregelamendua onesten duen ekainaren 13ko 179/1995 Dekretuarekin bat. Halakorik aurkeztu ezean, erabaki hori behin betiko bilakatuko da.

Orkoienen, 2012ko ekainaren 4an.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1208588