125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Datu pertsonaleko fitxategi berriaren sorrera

2012ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, fitxategi berria sortzea erabaki zen, aipatutako erabakitik transkribatzen baita:

Lehena.-Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honakoak izanda:

Elkarteen erregistroa

-Aurreikusitako xedea eta erabilerak: udalerriko auzo elkarteen administrazio erregistroa edukitzea eta herritarren entitateei onura publikoa aitortzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte erregistroan inskribatzeko eskatzean eskabide orokorraren bidez eta behar diren agiriak aurkeztean, gaia arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

-Ukitutako pertsona eta taldeak: elkarteetan karguak dituzten pertsonak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, sinadura.

-Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

-Organo arduraduna: Orkoiengo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Orkoiengo Udaleko Idazkaritza.

Bigarrena.-Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu diren fitxategiak kentzea, aldatzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan sartzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Orkoienen, 2012ko ekainaren 4an.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1208585