125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Olaztiko Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa.
Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen gehiengo osoz:

Ikusirik Olaztiko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatuaren espedientea, 5. poligonoko (Arkinorruti industrialdea) 583. lurzatiaren barrualdeko eraikinaren lerrokadura aldatzea xedea duena, Apoyos Metálicos, S.A. enpresak sustatua.

Aipatutako aldaketa 2012ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean onetsitakoan, behar den iragarkia 2012ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, argitaratu zen, hilabetea alegaziorik aurkeztu gabe iraganda.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan eta arlo horretan indarra duten beste xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aho batez erabaki da behin betikoz onestea Olaztiko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 5. poligonoko (Arkinorruti industrialdea) 583. lurzatiaren barrualdean eraikinaren lerrokadura aldatzea xedea duena, Apoyos Metálicos, S.A.k sustatua.

Olaztin, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1208791