125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Tokiko merkataritza sozietate bat sortzeko espediente administratiboa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2012ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea udal honetako "Lekunberriko Garapen Elkartea, S.L." izeneko sozietate publikoa eratzeko administrazio espedientea, behar bezala eginbideturik espedientean diren memoria eta estatutuei jarraituz eginen baita. Horiek ere behin betiko onetsita gelditu dira.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Lekunberriko Garapen Elkartea, S.L. sozietateari 3.300 euroko kapital soziala emanen zaio, sozietateko 110 partaidetza banaezin eta metagarritan zatitua. Partaidetza bakoitzak 30 euroko balio izendatua du eta elkarren segidako zenbaki bana dute, 1etik 110era bitartekoak, biak barne. Lekunberriko Udalak ordainduko ditu osorik.

Laugarrena.-Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Bosgarrena.-Lekunberriko Garapen Elkartea, S.L. sozietatearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzea, estatutuen 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuta. Hurrengo hauek dira kideak:

Jose M.ª Ayerdi Fernandez de Barrena, Lekunberriko Udaleko alkate udalburua, buruaren kargua izanen duena.

Mikel Betelu Gorostegui, Lekunberri Udaleko zinegotzia.

Patxi Centeno Erro, Lekunberri Udaleko zinegotzia.

Salbador Azpezetxea Zabaleta, Lekunberri Udaleko zinegotzia.

Natalia Azcona Mendía, Lekunberri Udaleko zinegotzia.

Seigarrena.-Erabaki hau jakinaraztea Administrazio Kontseiluko kideei eta erabakia igortzea Udaleko Ogasun, Idazkaritza eta Kirol Arloetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2012ko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Jose María Aierdi Fernandez de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1208576