125. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Urbanizatzeko proiektua

Ziraukiko Udalak, 2012ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen urbanizazio proiektua, UE11, UE12, UE13, UE14 exekuzio unitateetan eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetan saneamenduko kolektorea egiteko, Ziraukiko Udalak sustatua eta Lola Ciriza arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziraukin, 2012ko ekainaren 7an.-Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1208797