120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

520/2012 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Irurreko (Gesalatz) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 23an emandako 31/2012 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik aurkeztu gabe bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 449/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu proiektua.

Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Gesalazko Udaleko alkate-udalburuari dei egitea 2012ko uztailaren 3an, 9:30ean, aipatutako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita adostasunez eta behin betiko okupatzekoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Nieves Roda Movilla andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Anabel Beunza Munárriz andrea, Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Cándido Echarri Lacunza jauna Administrazioko peritu izendatzea, haietako edozein aritzeko.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Gesalazko udaletxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2012ko ekainaren 14an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Izco Biarge.

Iragarkiaren kodea: F1209154