120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1485/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko maiatzaren 24an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1485/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, John Luxky Omigieren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Omozole Oseghaleren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut José María Ayala prokuradoreak, Omozele Oseghale ordezkatuz, auzi-ihesean den John Lucky Omigieren aurka jarri duen demanda, eta behin betiko neurri hauek ezartzen ditut Stephane adingabeari buruz:

-Omozele Oseghaleri, hots, adingabearen amari, ematen dizkiot alabaren zaintza eta jagoletza, baita guraso-ahalaren egikaritza esklusiboa ere.

-Etenda mantenduko da aitak amari alaba komunaren mantenuan laguntzeko ordaindu beharreko derrigorrezko mantenu pentsioa.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta John Lucky Omigieeni legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 24an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1208023