120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Leatxeko Udalaren 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2012ko martxoaren 29an egin bilkura berezian, Leatxeko Udalaren 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen.

Hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan 202. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 13.081,40 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.304,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 22.721,29 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 15.891,98 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 300,00 euro.

7. kapitulua.-Administrazio orokorraren transferentziak: 3.200,00 euro.

Guztira: 63.498,67 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 6.601,29 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 36.745,00
euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 3.247,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 5.812,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 8.093,38 euro.

Guztira: 63.498,67 euro.

Leatxen, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1208333