120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1564/2012 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Amaia Cortés Urrutxi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioteraupeuta lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 48/2010 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko lanpostuak, 1.1 oinarrian adierazitako moduan hutsik gelditzen direnak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2010eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an.

2010eko maiatzaren 24an eman eta urte horretako 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, argitaratutako 1709/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta uztailaren 27ko 1959/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (12 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.

2010eko 101. eta 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan (abuztuaren 20an eta irailaren 6an, hurrenez hurren) onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendan zeuden akatsen zuzenketak argitaratu ziren.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Izendapen proposamena 2011ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 309/2012 Ebazpenaren bidez hartan sartutako 12 izangaiak izendatu ziren.

Gero, Raquel Carneiro Lázaro andreari borondatezko eszedentzia eman zaionez, jabetza hartu zuen egunetik beretik, une horretan beste administrazio batean zerbitzu ematen ari zelako, 2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, maiatzaren 4an, Amaia Cortés Urrutxi andrearen alde.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta orain proposatutako izangaiak hartan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezko da izendatu eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amaia Cortés Urrutxi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanetan aritzeko, eta plantilla organikoan 63055 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Lizarrako Osasun Barrutiari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

3. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2012ko ekainaren 4an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1209090