120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa 8. eta 28. ordenantzetan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2012ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza hauen aldaketa.

28. ordenantza.-Kirol instalazioen erabilera.

8. ordenantza.-Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1208367