120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Udalaren aurrekontuak berak eta Gazte Berriak Udalaren Kirol eta Kultur Patronatuarenak osaturik dago aurrekontu hori.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1208404