118. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

627/2012 prozedura

Maite Arenaza Sarasolak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Erratzuko Ostatua Fundazioak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 627/2012 prozedura bideratzen ari da, finka hau inmatrikulatzeko:

"Finka Erratzun, Baztango udal mugapean, Erratzuko (Baztan) katastroko 55. poligonoko 13. lurzatian. Guztira bostehun eta berrogeita hamahiru metro koadro eta hogeita bederatzi dezimetro koadroko azalera du. Haren barnean dago "Ostatua" izeneko higiezina, honela banatua: beheko solairua, lehenbiziko solairua, bigarren solairua eta hirugarren solairua. Beheko solairuan ukuilua, eskailerak eta sarrerarako ataria daude, eta 3. Hiri Unitateari dagokio (nekazaritzako biltegia). Berrehun eta berrogeita bat metro koadroko azalera du. Lehenbiziko solairua: batetik merkataritzako lokala izateko erabiltzen da (2. Hiri Unitatea), berrogeita zazpi metro koadroko azalera, eta, bestetik, etxebizitza izateko (1. Hiri Unitatearen zati bat), ehun eta berrogeita zortzi metro koadro. Bigarren solairua etxebizitza izateko erabiltzen da (1. Hiri Unitateko zati bat), berrehun eta hirurogeita hemezortzi metro koadro eta hirurogeita hamar dezimetro koadro. Hirugarren solairua sabaia edo nekazaritzako biltegia da (4. Hiri Unitatea), ehun eta berrogeita hamabost metro koadro. Gainera, eraikin nagusiari erantsita, badira beste bi eraikin txiki, bat 4 metro koadrokoa eta bestea 15 metro koadrokoa (5. eta 6. Hiri Unitateak, hurrenez hurren), eta, eraikin nagusitik bereizita, beste eraikin txiki bat, 19 metro koadrokoa (7. Hiri Unitatea). Iparraldean eta hegoaldean kaleekin egiten du muga, mendebaldean 13. poligonoko 14. eta 15. lurzatiekin eta ekialdean 13. poligonoko 12. lurzatiarekin.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1208273