118. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartua, Tuterako (Nafarroa) Arguedastarren Jauregi-Etxea eta Erregearen Baratzea izeneko monumentua Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duena.

Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 704/2010 Ebazpenaren bidez, Tuterako (Nafarroa) Arguedastarren Jauregi-Etxea eta Erregearen Baratzea izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen horren bidez, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, 30 egunekoa. Epe horretan alegazio bat aurkeztu zuen Tuterako Udalak, Vianako Printzea erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak martxoaren 28ko 100/2012 Ebazpenaren bidez ezetsi zuena.

Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2012ko maiatzaren 24an, txostena egin zuen Tuterako Arguedastarren Jauregi-Etxea eta Erregearen Baratzea Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzearen alde.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Tuterako (Nafarroa) Arguedastarren Jauregi-Etxea eta Erregearen Baratzea izeneko monumentua Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen da.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko ekainaren 13an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1209157