118. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

44/2012 EBAZPENA, ekainaren 8koa, idazkari tekniko nagusiak emana, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia ebazten duena. Beka Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko da.

Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 120/2012 Foru Aginduaren bidez, Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun diren unibertsitateko tituludunak prestatzeko beka bat emateko deialdia onetsi zen, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. 2012ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an.

Ikusirik ebaluazio batzordeak 2012ko maiatzaren 21ean eta 2012ko ekainaren 7an egindako aktak, eskaera bakoitzari emandako puntuazioak biltzen dituzten eranskinak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Informazio eta Modernizazio Atalaren txostena, deialdiaren ebazpena proposatzen duena.

Horrenbestez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoko eskatzaile hauek aurkeztutako eskaerak ez onartzea tramiterako, ez baitituzte betetzen laguntza jasotzeko baldintza guztiak: Julia Blanquez Barroso andrea, Sara Saenz-Inestrillas Jiménez andrea, Claudia Otilia Anes de Veiga andrea, Jon Ros Aramburu jauna eta Nora Rodríguez Suescun andrea, ez baitute betetzen deialdia argitaratu aurreko hiru urteetan ikasketak bukatu izanaren baldintza (6 e) oinarria); eta Josune Caballero Larrion andrea, ez baitu zuzendu, horretarako ezarritako epean, Nafarroan gutxienez 2011ko apirilaren 26tik bizi dela frogatzen duen erroldaren ziurtagiria.

2. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun diren unibertsitateko tituludunak prestatzeko beka bat ematea Patricia Carballo Piernavieja andreari (IFZ: 72809954G), hura baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia: 3,76 puntu. 2012ko ekainaren 14tik 2012ko abenduaren 31 bitarte iraunen du bekak, eta hilero 1.080 eurorekin ordainduko da.

3. Gainerako eskaerak ezestea (lortutako balorazioaren arabera zerrendatzen dira):

-Leyre Guerrero Galindo (IFZ: 72804680C). 3,14 puntu lortu ditu.

-Alejandro Palacios Alvarez (IFZ: 72804338T). 3,06 puntu lortu ditu.

-Paula Sarmiento Segura (IFZ: 72819262C). 3,05 puntu lortu ditu.

-María Teresa García de Andoin Fernández (IFZ: 72819468L). 3,04 puntu lortu ditu.

-Nerea Ugalde Ustarroz (IFZ: 72811482Z). 3,01 puntu lortu ditu.

-Amaia Laño Mendive (IFZ: 72818138T). 2,64 puntu lortu ditu.

-Leire Planillo Lamperez (IFZ: 72815958M). 2,39 puntu lortu ditu.

-Víctor Fernández Rodríguez (IFZ: 72820771B). 2,36 puntu lortu ditu.

-Ana Patricia Lostado Jiménez (IFZ: 52446751N). 2,22 puntu lortu ditu.

-Erkuden Ruiz Barroso (IFZ: 44643562X). 2,13 puntu lortu ditu.

-Patricia Huercanos Aguilar (IFZ: 72812464F). 2,06 puntu lortu ditu.

-José Miguel Sánchez Rodríguez (IFZ: 72807287M). 2,05 puntu lortu ditu.

-Maite Muruzabal Iborra (IFZ: 44632258E). 2,02 puntu lortu ditu.

-Edurne Hernandez Olague (IFZ: 72818152Z). 1,94 puntu lortu ditu.

-Daniel Monreal Idoate (IFZ: 72820717A). 1,88 puntu lortu ditu.

-Santiago Chivite Gil (IFZ: 44632872S). 1,77 puntu lortu ditu.

-Juan Ramón Corpas Sánchez (IFZ: 72698095V). 1,13 puntu lortu ditu.

4. Zazpi mila eta laurogeita hamabi euroko gastua (7.092,00) baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak" izeneko 900000 90200 4809 233103 kontu-sailaren kargura.

5. Martxoaren 30eko 120/2012 Foru Aginduan baimendu ziren 1.548,00 euro konpromisotik kentzea aurrekontuko kontu-sail horretatik.

6. Ordaintzeko modua eta baldintzak deialdiaren 4. oinarrian ezarrita daude.

7. Idazkaritza Tekniko Nagusiak beka luzatzea erabaki dezake, deialdiaren hirugarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

8. Ebazpen hau eta eskatzaileen lehentasun hurrenkera Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki-oholean eta web orrian argitaratzea.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Informazio eta Modernizazio Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora.

Iruñean, 2012ko ekainaren 8an.-Idazkari tekniko nagusia, José Antonio Marañón Oricain.

Iragarkiaren kodea: F1208834