1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 30ean hartua, Aritzaletako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; deialdi berri horretan Aritzaletako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Aritzaletako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Aritzaletako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: José Antonio Irurzun Irurzun, Jacinto Lizarraga Pérez, Javier Martínez de Morentin Gómez, Alfredo Marcaláin Zabalza eta Rubén Vidaurre Azanza jaunak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Aritzaletako Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.
Iragarkiaren kodea: F1208930