1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 30ean hartua, Ibiriku Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; deialdi berri horretan Ibiriku Deierriko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Ibiriku Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Ibiriku Deierriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Juan Cruz Munárriz Echarte, Francisco José Javier Pérez de Zabalza Osés, Pedro José López Izcue, Eusebio Jesús Urdangarain Asarta eta Miguel Múgica Egaña jaunak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Ibiriku Deirriko Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.
Iragarkiaren kodea: F1208929