4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 787/2011 prozedura
Iruñean, 2012ko maiatzaren 28an.
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Inmaculada Marcos Lazcano prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 787/2011 familia-prozeduraren autoak bideratu dira James Henrik Olsen Punto jaunaren aurka. Prokuradoreak Lilian Valery Paz Philippson andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez James Henrik Olsen Punto jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta James Henrik Olsen Punto jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut Iruñean, 2012ko maiatzaren 28an. Fede ematen dut.-Epaile magistratua.-Idazkaria.
Iragarkiaren kodea: J1208311