4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 393/2012 dibortzioa
Iruñean, 2012ko maiatzaren 29an.
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Inmaculada Marcos Lazcano prokuradore andreak eskaturik, Rocio Marbela Reyes Tafurren izenean eta hura ordezkatuz, Roberto Ostos Paimaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 393/2012 familia-prozeduraren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Roberto Ostos Paima epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Roberto Ostos Paima legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.-Epaile magistratua.-Idazkaria.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 29an.-Epaile magistratua.-Idazkaria.
Iragarkiaren kodea: J1208272