4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
1613/2011 judizio arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Javier Castillo Torres prokuradore jaunak Granja Cinegética de Aves S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Javier Rodríguez Oroz kondenatzen dut demandatzaileari 18.960 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, gehi 790 euro hilero, demandatzaileak kanidoak zaintzen segitzen duen bitartean, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, 20 eguneko epean.
Eta Miguel Javier Rodríguez Orozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 29an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1208319