4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1522/2011 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Deklaratzen da prozesu monitorio hau bukatu dela. Excavaciones y Transportes Hermanos Azanza López S.L.k sustatu du, Yunta y Aldaz Servicios de Construcción S.L.ren aurka, 5.301,99 euro erreklamatzeko, gehi legezko interesak, bi puntu gehituta.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua).
Eta Yunta y Aldaz Servicios de Construcción S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 29an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1208317