1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 30ean hartua, Uztarrozeko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Irailaren 26ko 1309/2011 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 424/2011 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; deialdi berri horretan Uztarrozeko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Uztarrozeko udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Uztarrozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: María Carmen Fayanás Sola, María Jesús Ezquer de Miguel, Fernando Sola Gorostordoy eta Mario Ardanaz Marco jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Uztarrozeko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.
Iragarkiaren kodea: F1208927