115. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 9/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariaren esku uzten duena, aldi baterako, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren titulartasuna.

Lehengo titularrak kargua utzi eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren titulartasuna hutsik dagoenez, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 50. artikuluan xedatutakoaren babesean,

DEKRETATU DUT:

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren titulartasuna Marta Vera Janín Osasuneko kontseilariaren esku uzten dut aldi baterako, beste kontseilari batek karguaren jabetza hartu arte.

Iruñean, 2012ko ekainaren 15ean.-Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1209234