115. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 8/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren esku uzten duena, aldi baterako, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren titulartasuna.

Lehengo titularrak kargua utzi eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren titulartasuna hutsik dagoenez, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 50. artikuluan xedatutakoaren babesean,

DEKRETATU DUT:

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda Simavilla jaunaren esku uztea, aldi baterako, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren titulartasuna, beste kontseilari batek kargua hartu arte.

Iruñean, 2012ko ekainaren 15ean.-Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1209233