1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 7/2012 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuaren eledunaren eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren esku uzten duena, aldi baterako, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren titulartasuna.
Lehengo titularrak kargua utzi eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren titulartasuna hutsik dagoenez, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 50. artikuluan xedaturikoaren babesean,
DEKRETATU DUT:
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren titulartasuna Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Nafarroako Gobernuaren eledunaren eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren esku uzten dut aldi baterako, beste kontseilari batek karguaren jabetza hartu arte.
Iruñean, 2012ko ekainaren 15ean.-Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: F1209232