108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 8/2012 prozedura

Olga Revuelto Ruiz andreak, Logroñoko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Fundación Laboral de la Construcción fundazioak eskaturik, gai arrunt bat dela-eta, Construcciones y Estructuras Monteagudo, S.L. enpresaren aurka, lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 8/2012 prozeduran betearazpen autoa eman da 2012ko otsailaren 21ean. Hona hemen haren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedatu dut: 144/2011 demandan 2011ko ekainaren 16an emandako epaia betearazteko 276/2011 agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen alde, hots, Fundación Laboral de la Construcciónen alde, eta betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Construcciones y Estructuras Monteagudo, S.L.ren aurka, 2.778,83 euroko printzipala ordain dezan, gehi beste 834 euro behin-behinean, betearazpena gauzatu bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat, eta enpresa zordunaren langileen ordezkariei, LJLaren 252. artikuluak agindutakoarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: agiri bidez frogatutako ordainketa edo betetzea, betearazpen ekintzaren preskripzioa edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo baztertzen duten beste egitate batzuk, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoaren langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, lan arloko 2. epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 2251 0000 64 8 12 kontuan, kontzeptuaren eremuan "Errekurtsoa" eta, ondotik, "30 Lan arloa-Berraztertzea" adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "30 Lan arloa-Berraztertzea" kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Eta Construccuiones y Estructuras Monteagudo S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Logroñon, 2012ko maiatzaren 9an.-Idazkari judiziala, Olga Revuelto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207697