108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 11/2010 prozedura

María González García andreak, Tuterako eta bere barrutiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du epaitegi honetan judizioa bideratzen ari dela, adostasunik gabeko haur adingabeen zaintza, jagoletza eta mantenua direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

María Montserrat García Blanco andreak, Tuterako eta bere barrutiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaileak, ezkontzaz kanpoko haurrari buruzko behin betiko neurrien gaineko 2010eko 11 zenbakidun judizioa aztertu du. Auzia María Antonia Pérez Doizek sustatu du demanda baten bidez, epaitegietako Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak ordezkaturik eta Ayala legelari jaunak lagundurik, auzi-ihesean den Amaro Dos Santos Teixeraren aurka.

Epaitza:

Baiesten dut haur adingabeei buruzko behin betiko behin-behineko neurrien gaineko eskaera. Auzia María Antonia Pérez Doizek sustatu du demanda baten bidez, epaitegietako Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak ordezkaturik eta Ayala legelari jaunak lagundurik, auzi-ihesean den Amaro Dos Santos Teixeraren aurka. Horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzen ditut.

1. Bi haur adingabeen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot, eta guraso-ahala bi gurasoek partekatuko dute.

2. Aitak haur adingabeak ikusteko araubidea honako hau izanen da: aukera izanen du haur adingabeekin astean behin egoteko, gaua eman gabe, hain zuzen ere larunbatetako goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte, eta haurrak Iruñeko Familia Elkargunetik hartu eta bertara eraman beharko ditu, han bizi baitira ama eta haurrak.

3. Haurrentzako 500 euroko mantenu pentsioa ezartzen da (250 euro haur bakoitzeko), aitak ordaindu beharrekoa hilabete bakoitzeko lehen bost eguneko epean, amak jartzen duen kontuan; urtero eguneratzen ahalko da KPIaren aldaketaren arabera. Haurren aparteko gastuak, hala nola mediku eta botika gastuak, ebakuntzak, horiek guztiak estaldurarik gabeak, odontologia gastuak, hizkuntza ikastaroak, eskola partikularrak, eskolaz kanpoko ikastaroak, kirol jarduerak, erdi bana ordainduko dituzte gurasoek.

Eta Amaro Dos Santos Teixeirari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko apirilaren 27an.-Idazkaria, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1207684