108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2012 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eduardo Esparza Sáez jaunak eskatuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (170/2012 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena, eta interesdunak epatzen dituena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkariak, 2012ko apirilaren 18ko idazkian, aditzera eman du, Eduardo Esparza Sáez jaunak eskatuta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 5eko 141/2011 Ebazpenaren aurka (170/2012 prozedura laburtua). Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Eduardo Esparza Sáez jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile kaboen 16 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak, lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzko proba praktikoko behin betiko emaitzak onesteko, 2011ko apirilaren 11n hartu zuen Erabakiaren aurka jarritakoa. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 211/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Bestalde, idazkariak eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta interesdunak epatzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 5/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea Eduardo Esparza Sáez jaunak eskatuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 5eko 141/2011 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoari dagokion administrazio espedientea (170/2012 prozedura laburtua). Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Eduardo Esparza Sáez jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile kaboen 16 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak, lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzko proba praktikoko behin betiko emaitzak onesteko, 2011ko apirilaren 11n hartu zuen Erabakiaren aurka jarritakoa. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 211/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Eduardo Esparza Sáez jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1207648